Setsuko Hara
| Setsuko Hara | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Yokohama, 1920ko ekainaren 17a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kanagawa prefektura, 2015eko irailaren 5a (95 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | japoniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
| Jasotako sariak | |
Setsuko Hara (japonieraz: 原 節子, Hepburn: Hara Setsuko) (Yokohama, Japonia, 1920ko ekainaren 17a - Kamakura, Japonia, 2015ko irailaren 5a) japoniar zinema antzezlea izan zen. Berau izan zen emakume aktorerik ezagunena Japoniako zinemaren Urrezko aroan, mito bihurtzeraino. Japoniarrek deitu zuten “Betiereko birjina”, Hara sekula ez zen-eta ezkondu.
Aktore lanak
Setsuko Hara 15 urterekin hasi zen zineman aktore gisa, Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehen. 1937an ezagun egin zen “Atarashiki Tsuchi” (Lur berria) film germaniar-japoniarrarekin. Gerra ondoren, berriz, Japoniako zuzendari onenekin egin zuen lan: Akira Kurosawa, Yasujiro Ozu, Kimisaburo Yoshimura, Mikio Naruse eta Keisuke Kinoshita.
Yasujiro Ozu zuzendariarekin sei film egin zituen. Ezagunenak dira Banshun / Udaberri berantiarra (1949), Bakushû / Uda goiztiarra (1951) eta Tokyo Monogatari / Bidaia Tokiora (1953). Hiru hauetan Setsuko Harak Noriko izeneko emakume bat antzezten du, baina oso egoera desberdinetan.
Erretiroa
Ozu hil zen urte berean, eta 43 urte zituela, Harak zinema utzi eta Kamakuran jarri zen bizitzen, Ozurekin egindako film asko errodatu ziren lekuan, Tokiotik gertu. Mende erdiko bakartasuna igarota —aldi hartan apenas eman zuen elkarrizketarik—, 2015ean hil zen Setsuko Hara, 95 urte zituela.
2001ean, Satoshi Kon zine zuzendariak Sennen Joyû (Miliurteko emakume aktorea) izeneko anime filma egin zuen, neurri batean Setsuko Hara aktorearen karreran eta bizitzan oinarrituta.
Kanpo loturak
- Setsuko Hara en Internet Movie Database (ingelesez)
- Setsuko Hara aktorearen fitxa AllMovie-n (ingelesez).
- JMDb Profila (japonieraz)
- Setsuko Hara non: Ozu-san.com webgunean.
| Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









