Sevdaliza
| Sevdaliza | |||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||
| Jaiotza | Teheran, 1987ko irailaren 1a (38 urte) | ||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | persiera nederlandera ingelesa portugesa frantsesa | ||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||
| Jarduerak | iritzi-kazetaria, egile abeslaria, zuzendari artistikoa, artista bisuala eta produktorea | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||||||||
| Izengoitia(k) | Sevdaliza | ||||||||||||||||||
| Genero artistikoa | musika elektronikoa | ||||||||||||||||||
| Musika instrumentua | ahotsa pianoa | ||||||||||||||||||
| Diskoetxea | Twisted Elegance | ||||||||||||||||||
| sevdaliza.com | |||||||||||||||||||
Sevda Alizadeh (Teheran, Iran, 1987ko irailaren 1a),[1] Sevdaliza izen artistikoagatik ezaguna, Herbehereetan bizi den kantautore, konpositore, ekoizle eta zuzendari irandarra da.[2] 2015eko urtarrilaren 28a, The Suspended Kid izenburuko bere lehen EPa argitaratu zuen eta urte horretako azaroaren 24an bere bigarren EPa: Children of Silk; biak Twisted Elegance artista beraren zigilu diskografikoarekin.[3]
2017an argitaratu zuen bere lehen estudioko albuma, Ison, eta ondoren hirugarren EP bat: The Calling izenekoa, 2018an.[4]
2020an bigarren albuma, Shabrang, Muckyk koproduzitua.[4] 2022an Raving Dahlia bere laugarren EPa argitaratu zuen.[5]
Biografia
Lehen urteak
Sevda Alizadeh 1987ko irailaren 1ean jaio zen Teheranen, Irango hiriburuan. Bost urte zituela, bere familiarekin Herbehereetara joan zen bizitzera errefuxiatu gisa.[1] Hamasei urterekin joan zen etxetik saskibaloi beka batekin eta Herbehereetako sasakibaloi selekzioan jokatu zuen. Unibertsitatera joan zen eta lizentzitura eta komunikazioan masterra lortu zuenean, lanean hasi zen. Bere gogoko lanbidea ez zela konturatuta, hogeita lau urterekin musika egiten hasi zen. Partiturak irakurtzen eta instrumenturik jotzen ez jakin arren, orduak eman zituen estudioan abesten eta Ableton sekunetziadorea erabiltzen ikasten.[6]
Lan artistikoa
2014-2016: The Suspended Kid eta Children of Silk
2014ko martxoaren 5ean «Clear Air» abestia argitaratu zuen, berak ekoiztu eta Gino Gervaesek zuzendutako bideo musikal batekin batera.[7]
Ondoren, 2014ko ekainaren 4an «Sirens of the Caspian» eta urriaren 14an «Backseat Love» etorriko ziren, biak ere bideo musikal batekin batera.[8][9]
2015eko urtarrilaren 28an, bere lehen EPa argitaratu zuen, The Suspended Kid, zenbait egoera sozialen aurrean (entrenatzailearekin edo laneko nagusiarekin ondo ez konpontzea, besteak beste) jendeak nola erantzuten zion adierazten zuena eta bere bizitzan bide berri bat aukeratu behar zuela ikusarazi ziotena. EPa Sevdalizak eta Mucky produktore neerlandarrak ekoiztu zuten.[6]
2015eko ekainean argitaratu zuen «Marilyn Monroe» bere bigarren EPko lehen singlea eta, artistak aipatu zuenez, azala, beira edo zeta bezalako ehunduretan inspiratuta egongo litzateke.[6][10]
Aro hau «That Other Girl» abestiaren bideo musikalaren aurkezpenarekin amaitu zen, Children of Silk EParen parte zena eta 2025eko irailak 1ean argitaratua izan zena.[6][11]
2016ko maiatzaren 26an, Emmanuel Adjeik zuzendutako film labur bat argitaratu zuen Sevdalizak. Bertan, bi maitalek hausnarketa egiten dute maitasunaz, heriotzaz eta zoriontasunaz, nahi gabeko abortu baten ondoren, eta amaiera dramatiko batekin. Film laburra elkarrizketa labur batzuez eta artistaren hiru abestiz osatuta dago («The Formula», «The Language of Limbo» eta «Mad Woman»).[12]
2016-2018: Ison eta The Calling
2016ko azaroaren 17an, «Human» abestia argitaratu zuen, berriz Adjei-k ekoitzitako musika-bideo batekin.[13] «Human», «The Language of Limbo», «Amandine Insensible» eta «Marilyn Monroe» bere debuteko Ison albumaren parte izango ziren.
2017an kaleratu zuen bere lehen kanta persieraz, «Bebin», Donald Trump AEBetako presidentearen agindu exekutiboari erantzunez, zeinak errefuxiatu eta etorkinei herrialdean sartzea debekatzen baitzien modu mugagabean.[14]
Ondoren, 2017ko apirilean, «Hero» albumaren bigarren singlea argitaratu zuen, eta, gero, «Hubris», diskoaren hirugarren singlea.[15] 2017ko apirilaren 26an argitaratu zuen, azkenik, Ison debuteko albuma Sevdalizak. Hamasei abesti zituen, eta «Hear My Pain Heal» abestia gehituko zitzaion, albuma 2017ko azaroaren 21ean digitalki berrargitaratu zenean.[16] Eguzkitik hurbil zegoen ISON kometaren izenari zor dio izena albumak. Abeslariak adierazi zuenez, diskoko abestiek beldur asko islatzen dituzte, baita mugarik gabekoak diruditen gauzak ere, haztea eta esperientzia, esaterako.[1] Isonek 7,7ko puntuazioa jaso zuen Pitchfork-en eta 2017ko pop eta rhythm and blues album onenen zerrendan 12. postuan kokatu zen.[17][18]
2018ko urtarrilean, «Soul Syncable» abestia argitaratu zuen, estudioko hirugarren EParen lehen aurrerapena.[19] Otsailaren 26an «Human Nature» argitaratu zuen eta, «Soul Syncable» abestiarekin batera, martxoan argitaratu zenThe Calling EPa osatzen zuten.[20]
2019tik aurrera: Shabrang eta Raving Dahlia
2019ko martxoan «Darkest Hour» argitaratu zuen, bere bigarren estudioko Shabrang albuma izango zenaren lehen singlea.[21] Horren ondoren, 2020ko urtarrilaren 30ean, «Oh My God» protesta-kanta etorri zen, Ameriketako Estatu Batuen eta Iranen artean gertatzen ari zen gerra ekonomikoari eta haien kultura-nortasunaren politizazioari erreferentzia egiten diona.[22] Gero, martxoan, «Lamp Lady» kantua argitaratu zuen, eta maiatzaren 27an, «Joanna».[23] Abuztuaren 19an, Sevdalizak «Habibi» argitaratu zuen eta, astebete geroago, Sevdalizak berak eta Anastasia Konovalova zinemagile errusiarrak ekoitzi eta zuzendutako abesti horren beraren bideo musikala argitaratu zuen, hau izan zen Shabrang albuma plazaratu aurreko azken singlea, 2020ko abuztuaren 28an.[22] [24]
2020ko urrian, Sevdalizak Shabrang diskaren bi abesti jo zituen COLORSxSTUDIOS musika-plataforman: «Gole Bi Goldoon», plataforma hartan persierazko lehen abestia, eta «Dormant».[25]
2021eko urrian Shabrang diskako «Oh My God» kantuaren birnahasketa argitaratu zuen, «Sleepnet»ekin batera;[26] eta, azaroaren 24an, beste kantu bat kaleratu zuen «The Great Hope Desing».[27]
2022ko urtarrilaren 19an, «High Alone» argitaratu zuen,[28] aurreko biekin batera, Raving Dahlia EPa osatuz, Dahlia adimen artifizialarekin sortutako bere alteregoaren laguntzaz sortua, artistaren adierazpenen arabera, «arte-proiektu guztia ideia honetan oinarritu zen: Dahliak nire ordez esku har zezakeela, gizarteak zein norbanakoek ezarritako estandarren kopuru handia betetzeko gai ez naizenean».[2]
2023ko ekainean, artistak Primavera Sound jaialdian jo zuen, non, bere kanturik enblematikoenak interpretatzeaz gain, bere hurrengo proiektuak primizian aurkeztu zituen, «Ride or Die» Villano Antillano abeslari portorrikarrarekin batera (TikToken biral bihurtu zena[29][30]) eta «Nothing Lasts Forever» Grimesekin batera.[31]
2023ko abuztuan, Myvoxekin kolaborazio berri bat iragarri zuen, bere IAko ahots eredu propioa, Dahlia, erabiltzeko aukera irekiz.[32]
2023ko urriaren 23an, Sevdalizak bere sare sozialen bidez iragarriko zuen hurrengo «Nothing Lasts Forever» singlea Grimesekin elkarlanean kaleratuko zuela 2023ko azaroaren 3an.[33]
2024ko ekainaren 28an kaleratu zuten «Alibi» singlea, Yseult eta Pabllo Vittarekin elkarlanean. Abesti horrek ospea lortu zuen hainbat herrialdetan, eta hainbat musika-zerrendatara iritsi zen.
2024ko urriaren 17an «No me cansaré» singlea plazaratu zuen, Karol G.rekin elkarlanean.
Diskografia
Estudioko albumak
| Izenburua | Xehetasunak |
|---|---|
| ISON |
|
| Shabrang |
|
Sariak eta izendapenak
| Sariak | Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza | Erref. |
|---|---|---|---|---|---|
| Berlin Music Video Wards | 2021 | Abesti onena | «Habibi» | Izendatua[34] | |
| 2022 | Zuzendari onena | «Homunculus (Oh My God)» | Izendatua | [35] | |
| Ikusizko efektu onenak | «Everything is Everything» | Garailea | |||
| D&AD
Sariak |
2019 | Efektu bisualak | «Shahmaran» | Izendatua | [36] |
| Shark Music
Video Awards |
2018 | Zinematografia onena | «Shahmaran» | Garailea | [37] |
| Ideia, kontzeptu, idazkera hobea | Garailea | ||||
| Bideo musikal onena | Izendatua | ||||
| Kolore-mailakatze hobea | «Hear My Pain Heal» | Izendatua |
Erreferentziak
- ↑ a b c Darville, Jordan. (5 de abril de 2017). «Meet Sevdaliza, A Dutch-Iranian Roamer Finding A Spiritual Home In Music» The FADER.
- ↑ a b Lanzi, Asia. (2023-10-14). «IN CONVERSATION WITH SEVDALIZA» Numéro Netherlands.
- ↑ «The Suspended Kid - EP by Sevdaliza» Genius.
- ↑ a b Lodewick, Colin. (28 de agosto de 2020). «Sevdaliza: Shabrang» Pitchfork.
- ↑ SEVDALIZA - RAVING DAHLIA (FULL ALBUM). 25 de febrero de 2022.
- ↑ a b c d Kelly, Chris. (2015-10-14). «Interview: Sevdaliza» Fact Magazine.
- ↑ SEVDALIZA - CLEAR AIR. 5 de marzo de 2014.
- ↑ SEVDALIZA - SIRENS OF THE CASPIAN. 4 de junio de 2014.
- ↑ SEVDALIZA - BACKSEAT LOVE. 14 de octubre de 2014.
- ↑ Martin, Paley. (8 de diciembre de 2015). «Sevdaliza Talks Texture ‘Obsession’ While Transforming the Ordinary on ‘Children of Silk’» Billboard.
- ↑ SEVDALIZA - THAT OTHER GIRL. 1 de septiembre de 2015.
- ↑ Sevdaliza - "The Formula" (Short Film). .
- ↑ SEVDALIZA - HUMAN. .
- ↑ Romaine, Jenna. (1 de febrero de 2017). «Iranian-Dutch Singer Sevdaliza on How Immigration Ban Inspired Her Reflective Song ‘Bebin’» Billboard.
- ↑ SEVDALIZA - HERO. 5 de abril de 2017.
- ↑ Darville, Jordan. (21 de noviembre de 2017). «Sevdaliza’s “Hear My Pain Heal” video is a dream-state murder mystery» The FADER.
- ↑ St. Asaph, Katherine. (19 de diciembre de 2017). «The 20 Best Pop and R&B Albums of 2017» Pitchfork.
- ↑ Reyes-Kulkarni, Saby. (13 de mayo de 2017). «Sevdaliza: ISON» Pitchfork.
- ↑ SEVDALIZA - SOUL SYNCABLE. 31 de enero de 2018.
- ↑ SEVDALIZA - HUMAN NATURE. 26 de febrero de 2018.
- ↑ SEVDALIZA - DARKEST HOUR. 24 de marzo de 2021.
- ↑ a b Fulton, Nick. (26 de agosto de 2020). «On Shabrang, Sevdaliza lets us explore her subconscious» i-d.vice.com.
- ↑ Pearis, Bill. (27 de mayo de 2020). «Sevdaliza shares "Joanna" from upcoming album» BrooklynVegan.
- ↑ Slater, Bailey. (7 de septiembre de 2020). «Sevdaliza talks emotional turbulence on new album SHABRANG» Wonderland.
- ↑ «sevdaliza – Gole Bi Goldoon» COLORSxSTUDIOS.
- ↑ Oh My God (Sleepnet X Sevdaliza Remix). 4 de noviembre de 2021.
- ↑ SEVDALIZA - THE GREAT HOPE DESIGN. 24 de noviembre de 2021.
- ↑ SEVDALIZA - HIGH ALONE. 19 de enero de 2022.
- ↑ Ride Or Die. 21 de junio de 2023.
- ↑ Antillano, Sevdaliza & Villano. «Sevdaliza & Villano Antillano - Ride Or Die» TikTok.
- ↑ Cano, Ferran. (2023-06-06). «Crónica del Primavera Sound Barcelona 2023 - Página 4 de 4» CrazyMinds.
- ↑ Waite, Tom. (16 de agosto de 2023). «Sevdaliza on open-sourcing her voice and embracing AI» Dazed.
- ↑ «Instagram» www.instagram.com.
- ↑ Molnárová, Petra. (26 de marzo 2021). 2021 NOMINEES – SET 9 – Berlin Music Video Awards. .
- ↑ BMVA 2022 WINNERS – Berlin Music Video Awards. 2022-06-15.
- ↑ «Sevdaliza - Shahmaran | COMPULSORY | Sevdaliza | D&AD Awards 2019 Shortlist | Cinematography | D&AD» www.dandad.org 22 de mayo de 2019.
- ↑ «Shark Awards 2018 Winners» kinsalesharks.awardsengine.com.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









