Shadow
Shadow edo pasahitzak itzalean delakoa Unix inguruneetan erabiltzaileen pasahitzak babesteko erabilitzen den metodoa da. Honen helburua pribilegiorik gabeko erabiltzaileek pasahitz zifratuak agertzen diren fitxategia irakurtzea galaraztea da.
Shadow ez duten Unix sistemetan, gako zifratuak erabiltzaile guztiek irakur dezaketen /etc/passwd fitxategian gordetzen dira. Pasahitzak itzalean duten makinetan fitxategi hau irakurgai izaten jarraitzen du erabiltzaile guztientzat, baina aurrekoaren aldean, gako zifratuak root erabiltzaileak bakarrik irakur dezakeen /etc/shadow fitxategian gordetzen dira. Gainera, /etc/passwd fitxategian, gako zifratua 'x' izan ohi den, baina '*' edo beste sinbolo bat izan daitekeen, ikurraz ordezkatu da.
Shadow intalaturik dagoen Unix sistema batean /etc/passwd fitxategi baten adibidea:
mikel:x:1100:511:Mikel Agirre:/home/mikel:/bin/bash
Shadow-ri esker pasahitzen luzera minimoa, aldaketa-maiztasuna eta kontuaren iraungitze-data parametrizatu daiteke eta gainera datu horiek pertsonalizatu egin daitezke erabiltzaile bakoitzerako. Gaur egungo Unix sistema gehinek shadow dakarte.
Pasahitz ezkutuak aktibatzeko ondoko komandoa exekutatu behar da:
pwconv
Shadow eremuak
Shadow-ak erabiltzaile kontuen gako zifratua dauka eta pasahitzen gaineko haukerazko ezaugarri gehigarriak. Hala nola:
- Saio izena
- Pasahitz zifratua
- 1970eko urtarrilak 1etik pasahitzak azken aldaketa izan arteko egun kopurua
- Gelditzen diren egunak pasahitza aldatua izateko
- Pasahitzaren balio egunak
- Pasahitzaren iraungipena bukatu aurretik erabiltzaileari ohartarazteko egunak
- Pasahitzaren iraungipena bukatu ondoren kontua desgaitua izan arteko egunak
- 1970eko urtarrilak 1etik kontua desgaitua izan arteko egunak
- Eremu erreserbatua
Shadow fitxategi baten adibidea:
mikel:$1$xa70EMsX$ChrAXmaSujNsfdpF4oRJM0:13312:0:99999:7:::
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Nola crack-eatu pasahitzak unix makinetan
- (Ingelesez) Shadow paketea
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









