Share to:

Shima Seien

Shima Seien

Bizitza
JaiotzaSakai1892ko otsailaren 13a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
Heriotza1970eko martxoaren 5a (78 urte)
Irakaslea(k)Kitano Tsunetomi
Noda Kyūho
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
MugimenduaNihonga

Shima Seien (japonieraz: 島成園?) (1892–1970) nihonga artista izan zen Taishō eta Shōwa Japonian.

Biografia

1892an jaio zen Sakain, Shima Seiei (島成栄) izenarekin.[1][2][3]

13 urte zituela bere familiarekin Osakara joan zen bizitzera, Shimanouchi-ra (島之内). Margotzen ikasi zuen berak bakarrik, bere anaiari diseinu lanetan laguntzen zion bitartean, eta ondoren Kitano Tsunetomi (japonieraz: 北野恒富?) eta Noda Kyūho (japonieraz: 野田九浦?) margolariekin ikasi zuen.[1][2][3]

1921ean ezkontza kontzertatu bidez ezkondu zen eta 1927an Mantxuriara joan zen bizitzera, Bigarren Mundu Gerra amaitzean 1946an Japoniara itzuliz, Osakara.[1][2][3][4][5]

1970an hil zen, 78 urterekin, garuneko infarto batengatik. 1977an, senarra hil ostean, Osakako Arte Ederren Museoak bere 88 margo lanen emanaldia jaso zuen.[4]

Lana

Nihonga japoniar estilo tradizionalean marrazten zuen.

Shima Seien saritua izan zen bere Soemon-chō-ko arratsa (宗右衛門町の夕) lanagatik, 1912ko 6. Bunten erakusketan; Jaialdiko jantzia (祭りのよそほひ) 7. Bunten erakusketan; eta Ez artifiziala (稽古のひま) 9. Bunten erakusketan.[6]

Chigusa Kitani (1895-1947), Matsumoto Kayō (1893-?) eta Okamoto Kōen (1895-?) emakume margolariekin batera 1916an Lau emakumeen elkartea sortu zuten, haien lanak erakusteko eta enkarguak lortzeko aukera gehiago izan ahal izateko.[4][5]

Bijin-ga jeneroa landu zuen (emakume ederrak margotzen zituena), baina kritika soziala egiteko erabili zuen, seguruena Japonian feminismoaren aitzindari izan zen Akiko Yosano idazleari jarriki.[5] Hori horrela, bere 1918ko autoerretratuan, Izenbururik gabe (無題) izenekoan, aurpegian ubeldura bat du, gizonek emakumeei normalean eragiten dizkieten gehiegikeria ugariak.[6] Osakako Udal Kultura Ondasun izendatutako bere hiru lanetako bat da.[1][7][8] Lan hori eta artistaren beste bi, Hortz belztuak (1920) eta Emakumea (Ile beltzaren pasioa) (1917), Tokion erakutsi ziren 2021ean, Tokioko Arte Modernoko Museo Nazionalean, “Ayashii: Edertasunaren irudi dekadenteak eta groteskoak Japoniako arte modernoan” izenburupean egindako erakusketa baten barruan.[6]

Ezkonduta egon zen urteetan, lanean aritu zen, baina era arinagoan, emakumeei zuzendutako argitalpenetan, bere izen onak apur bat atzera egin zuen, bere ezaugarri ziren independentzia eta kritika izaera galdu baitzuten.[5]

Erreferentziak

  1. a b c d https://www.tobunken.go.jp/materials/bukko/9358.html
  2. a b c https://www.city.osaka.lg.jp/contents/wdu120/artrip/pickup/pickup_201404.html
  3. a b c Ogawa Tomoko (2006). 島成園と浪華の女性画家 ['Shima Seien eta Osakako emakume artistan XX. mende hasieran'] (japonieraz). Tōhō Shuppan. ISBN 9784885919923.
  4. a b c (Gaztelaniaz) Larrea, Diana. (2022-02-13). «Shima Seien (1892-1970)» Tal día como hoy (kontsulta data: 2026-07-05).
  5. a b c d Gobierno de Aragón, ed. «Shima Seien». Somos el Sol. Mujeres artistas en las colecciones de Asia Oriental. Zaragoza, 20 or. ISBN 9788483804766..
  6. a b c Gordenker, Alice (2021-03-19). "Bewitching, beguiling and downright disturbing: Unconventional views of beauty in Japanese art". The Japan Times.
  7. https://www.japantimes.co.jp/culture/2008/11/06/arts/a-place-for-women/#.VrRtHccvi-I
  8. https://www.city.osaka.lg.jp/kyoiku/page/0000034038.html

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya