Share to:

Shuar

Talde etniko infotaulaShuar


Motaetnia
HizkuntzaShuarrera eta gaztelania
Erlijioakatolizismo eta Xamanismo
Geografia
EstatuaEkuador

Shuar herria (edo Jibaro herria)[1] Hego Ameriketako leinu borrokazale bateko kidea da, Ekuadorreko eta Peruko Amazonian bizi den herri indigena da, Morona Santiago eta Pastaza probintzietako oihanetan. Ospetsuak dira ehizan trebeak direlako eta buruak murrizteko duten tradizioagatik, tzantsa izenez ezagutzen dena. Espainiarrek menderatu zituzten baina matxinatu eta askatasuna lortu zuten 1599an.[2]

Shuarrak ezagunak dira gerran duten trebeziagatik, bai beren lurraldeen defentsan, bai kanpoko etsaien aurkako erasoan. Gaur egun, shuar asko nekazaritzaren eta ehizaren inguruan antolatutako komunitateetan bizi dira, nahiz eta meatzaritzan eta egurraren industrian lan egiten duten batzuk ere badiren.[3][4] Herri nekazaria da nagusiki; abereak hazten dituzte, eta arrantzan ere aritzen dira. Emakumeen lana nekazaritza da eta gizonena berriz ehiza.

Lurraldea

Lurralde tradizionala ez dago ondo mugatuta, eta, beraz, suposatzen da mendikatearen mendi-adarretatik mendebalderantz Pastaza, Napo, Upano eta Zamora ibaien arroetaraino dagoela, baita Ekuadorren dauden Moronaren ibai-adarretatik ere. Hala ere, shuar kontzentrazio handiak daude Perun, Amazoniako departamenduen iparraldean.

Ez Inken Inperioak ez Espainiakoak ez zuten lurralde hau kontrolatzerik lortu. 1490ean inkak atzera bota zituzten eta 1549an Hernando de Benaventeren espainiar espedizioak porrot egin zuen.[5] 1599an, Kirupek zuzendutako shuarrek espainiarrak behin betiko kanporatu zituzten beren lurraldetik, eta hauek jibaro izena eman zieten, basati hitzaren sinonimo gisa.[6][7]

Shuarrera hizkuntza

Shuarrera[8] Shuar herrian mintzatzen den hizkuntza da.[9] Bere hiztunek shuar diete bere buruei, euskaraz "herri" esan nahi duena. Lehen mespretxuz jibaro edo xibaro diete, euskaraz "basati" esan nahi zuena. 80.000 shuar baino gehiago izan arren, 35.000k baino ez dute shuarreraz egiten.

Shuarrera[8] shuar familia linguistikokoa da.[9] 80.000 shuar baino gehiago izan arren, 35.000k baino ez dute shuarreraz egiten. Hiztunek shuar diete bere buruei, hitz horrek "herri" esanahia duela. Lehen mespretxuz jibaro edo xibaro esaten zieten espainolek, hitz horrek "basati" esanahia zuela.

Tzantsa, buru murriztuak

Borrokan trebeak dira oso. Etsairen bat hiltzen zutenean haren arimak ez ziezaien gaitzik ekar, burua moztu, buruko hezurrak kendu, egosi, harri berotuz azala leundu, ukabilaren tamaina hartzeraino txikituz momifikatu eta buru horiek garaipen agiri gisa (tzantsa) gordetzen zituzten, orain dela gutxi arte. 20.000 bat lagunek osatzen dute leinua, emakumeek batez ere, gizonezko asko borrokan hiltzen baitira.

Taldeak

Batzuetan jibaro edo Shuar herrian honako talde nagusi hauek bereizten dira:

Aditu batzuen ustetan hauek ere herri jibaroak dira:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Plitt, Laura. (15 de junio de 2017). El origen de la macabra práctica de la tribu Shuar de América del Sur de reducir la cabeza de sus enemigos. .
  3. null. (2017-03-27). La minería amenaza a los indígenas shuar en Ecuador. ISSN 0362-4331..
  4. «Warints y Yawi, los shuar que abrieron la selva a la minería» El Universo 2022-04-03.
  5. Unkuch Week, Rosa Clelia. (2012). «Guía didáctica para la enseñanza del alfabeto shuar en el segundo año de educación básica de la escuela "29 De Junio" de la parroquia chiguaza, cantón humaboya durante el año lectivo 2011-2012» Tesis de grado previa la obtención del título de Licenciado en Ciencias de la Educación (Editorial de la Universidad Politécnica Salesiana).
  6. Instituto Científico de Culturas Indígenas (ICCI). Shuar. Quito, Ecuador.
  7. Sánchez, Gastón. (2021-10-09). «Los shuar, la aterradora tribu amazónica que cortaba y reducía la cabeza de sus enemigos» Clarín.
  8. a b Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  9. a b Adelaar, Willem F.H. with Pieter C. Muysken.. (2004). The languages of the Andes. Cambridge: Cambridge University Press, 432-437 or. ISBN 978-0-521-36275-7..
  10. Stirling, Matthew. (1938). «Historical and Ethnographic Materials of the Jivaro Indians» Smithsonian Institution Bureau of American Ethnology Bulletin 2 (117).
  11. Harner, Michael. (1972). Jivaro: People of the Sacred Waterfalls. ISBN 0385071183..

Bibliografia

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya