Share to:

Shunga

Emakume bat masturbatzen bikote bati begira. Katsushika Hokusairen lana.
Arrantzalearen emaztearen ametsa (蛸と海女 Tako to ama). Katsushika Hokusai, 1814.

Shunga (japonieraz: 春画?) Japoniako postalen genero artistikoa da. Gai nagusia sexu harremanena da. Genero horren jatorria Edo Aroko (1603-1867) Ukiyo-eren xilografietan dago, urte horietako herri-literaturan oinarrituta. Japoniako historiako zenbait momentutan debekatuta egon ziren, esaterako Meiji Aroan (1868-1912). Askoren ustez, irudi horiek hentai estiloko irudietan eragin handia izan dute: mota guztietako sexu ekintzak ageri dira eta pertsonaiak ere gizartearen alor guztietakoak dira, hots, merkatariak, mitologiako izakiak, samuraiak, monjeak, e.a.[1]

Izena

Shungaren zuzeneko itzulpena «udaberriko irudi» da, baina hori Mendebaldean ez da oso ondo ulertzen; horretarako, zera jakin behar da: japonieraz, «udaberria» sexu harremanen eufemismoa dela. Beraz, «sexu irudi» itzulpena erabil liteke.

Tipologia

Gehienbat, shunga ohikoenak hiru motatakoak ziren:[2]

  • Shunga emaki (春画絵巻), bilkaria, horizontalak. Oso lan garestiak zirenez, horren ondorioz, oso zabalkunde mugatua zuten.
  • Soroimono(揃物) eta Kumimono(組物) album argiztatuak ziren. Ukiyo-e guztiak moduan egiten ziren, xilografia teknikak erabiliz Edo Aroa. Irudiak handiagoak ziren eta ez ziren tolestatzen; horregatik, teknikoki, hobeak ziren, baita garestiagoak ere. Normalean hamabi irudi biltzen zuten. Haien artean kumimono motakoak zeuden, sarrera gisa eszena bat erakusten zutenak, eta soroimono motakoak, izenburu amankomun zuten eta hori grabatu guztietan agertzen zen.
  • Enpon (艶本) edo Shunpon (春本) liburu erotikoak ziren eta, horri esker, zabalduenak. Edo Aroan egin ziren, Taishō Aroaren hasiera arte. Askotan zuri-beltzezkoak ziren, narrazio erotiko batekin batera inprimatuak.

Shungaren artista ezagunak

Edo Aroaren marrazkilariek eta idazleek shunga landu zuten. Komertzialki oso emaitza onak ematen zituen. Hona hemen generoan aritu ziren artista batzuk:

Eragina Mendebaldean

XIX. mendearen erdialdean Japonia dezente ireki zen eta, ondorioz, japonismo mugimendua sortu zuen. Mendebaldeko artista askok eragin hori ezagutu zuten; badakigu ere batzuk horrelako postalen bildugileak izan ziren, besteak beste, Aubrey Beardsley, Edgar Degas, Henri de Toulouse-Lautrec, Gustav Klimt, Auguste Rodin, Vincent Van Gogh eta Pablo Picasso. Picassoren kasuan 61 postal zituen eta bilduma inspirazio iturri izan zen bereziki bizitzaren azken urteetan.[3]

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya