Share to:

Sigma (marka)

Artikulu hau enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sigma (argipena)».
Sigma (marka)
Historia
Sorrera1939
JabeaEstarta y Ecenarro -

Sigma Estarta y Ecenarro Elgoibarko enpresak sortutako josteko makina marka izan zen[1]. 1940ko hamarkadatik aurrera sona handikoa izan zen, eta lanpostu asko sortu ziren josteko makina horiei esker.

Historia

CIMAtik SIGMAra izen-aldaketa iragartzen zuen kartela.

1914an José León Ciarán Arrillagak eta Eulogio Estarta Landak "Ciaran y Estarta" sortu zuten Elgoibarren, su-armetarako piezak eta armagintzarako makinak fabrikatzeko. Laster sartu zen enpresak Teodoro Ecenarro eta "Ciaran, Estarta y Cía." izena hartu zuen. Garai horretan zulagailuak egiten zituzten, batez ere. 1920ko irailean, José Luis Ciaránek sozietatea utzi zuen, eta "Estarta y Ecenarro" izena hartu zuen.

Debabarrenan historikoki armagintzak indar handia izan zuen, Elgoibarren, Eibarren zein Soraluzen (ikus, adibidez, Lamoten grabatua). 1920an Eibarren UGT eta PSOEko kideek Alfa izeneko enpresa sortu zuten, kooperatiba gisa. Hasiera batean Smith Wesson errebolberrak egiten zituzten, baina Lehen Mundu Gerraren osteko armagintzaren krisiaren ostean josteko-makinak egiten hasi ziren. Hala ere, Espainiako Gerra Zibilak eragin handia izan zuen kooperatiba horretan, langile asko hil edo erbesteratu baitziren[2], eta enpresa konfiskatu[3].

Gerra Zibila amaitzean, 1939. urtean, Estarta y Ecenarroko kudeatzaileek Sigma josteko makinak egitea erabaki zuten. Enpresak Kart Rübel Wirt aditu alemanarengana jo zuen, zeinak Alfa josteko makinaren diseinuan eta fabrikazioan parte hartu zuen. Hasiera batean "Cima" izenarekin merkaturatu zituzten, baina denbora gutxira, enpresak markaren izena aldatu behar izan zuen, Suitzako erlojugile batek CYMA izenaren patentea baitzuen bere erlojuentzat[4][5].

Estarta y Ecenarro Olasora lekualdatu zen eta bertan, josteko makinak egiteko pabiloi berriak eraiki zituzten. Makinen fabrikazioan, emakumezkoen lana ezinbestekoa izan zen, muntaia-prozesuei eta akaberari zegokionez. Enpresaren garapenaren seinale izan zen langileentzako etxe multzo berezia eraikia zuela enpresak, auzo oso bat egiazki, Elgoibarko ekialdean, Eibarko norabideko irteeran, lantegitik gertu. Grupo Estarta zeritzon etxe multzoari ofizialki, baina Sigma auzoa izenarekin zen ezaguna. 162 bat etxetan, 500 lagunetik gora bizi ziren; frontoi propioa, ekonomatoa eta eskola bat ere izan zuen Sigma auzoak, 1962an irekia[1]. Sigma hain izan zen arrakastatsua, Estarta y Ecenarrok makina-erreminta egiteari utzi ziola.

1990eko hamarkadaren lehen urteetan eten zuen jarduna enpresak.

SIGMA A

Sigma izenarekin plazaratu zen lehen modeloa SIGMA A josteko makina izan zen, oraindik ere damaskinatuaren teknikari lotutako grabatu bat zuen alboetako batean.

SIGMA A josteko-makina

Josteko makina-erraldoia

Sakontzeko, irakurri: «Sigma josteko makina erraldoia»
SIGMA josteko makina erraldoia fabrikaren aurrean, 1980ko hamarkadaren amaieran.

Lantegiaren aurrean, sarbideko kontrol aretoa edo zaindariaren postuaren gainean, Sigma josteko makina baten eskultura handi bat jarri zuen enpresak. Josteko makinak egiteari utzi eta enpresa itxi ondoren ere, Elgoibarren jarraitzen du eskultura horrek[6]; herriaren ondare eta sinboloa da.

Museoak

Hainbat SIGMA markako josteko makina daude Euskal Herriko museoetan. Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak bilduma oso bat du eskuragarri.

Erreferentziak

  1. a b barren.eus. «barren.eus - Sigmako auzotarrak ospakizun bazkari bat egiteko batuko dira berriro ere» barren.eus (kontsulta data: 2018-10-05).
  2. (Gaztelaniaz) «ALFA, cooperativa obrera. De fabricar armas, a máquinas de coser» HISTORIA DEL MOVIMIENTO OBRERO (kontsulta data: 2026-07-28).
  3. www.gerrazibilaeibarren.eus (kontsulta data: 2026-07-28).
  4. «Patxi Aldabaldetrecu aretoa» Makina Erreminta Museoa (kontsulta data: 2026-07-28).
  5. (Gaztelaniaz) Leon, Elgoibar, Jabi. (2014-01-10). «Elgoibar se cita con su historia» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-07-28).
  6. «España Bizarra — Máquina de coser gigante a la entrada de la...» España Bizarra (kontsulta data: 2018-10-05).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya