Simona Atzori
| Simona Atzori | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Milan, 1974ko ekainaren 18a (52 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | italiera ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, dantzaria eta idazlea |
| simonarte.com | |
Simona Atzori (Milan, Lombardia, 1974ko ekainaren 18a) XXI. mendean aktiboa izan zen artista, dantzari eta margolari italiarra da.
Biografia
Simona Atzori artista eta dantzaria da. Besorik gabe jaioa, oinak erabiltzen ditu marrazteko, idazteko eta eguneroko gainontzeko ekintza guztiak egiteko.[1]
Gazte-gazte zela, saiakerak egin zituzten protesiak egokitzeko, baina oso azkar baztertu zituen, azalduz oso astunak eta ez praktikoak aurkitzen zituela, eta askoz errazagoa zitzaiola bere oinak erabiltzea zereginak egiteko.
Lau urte zituela hasi zen margotzen, eta Mario Barzon artista berehala ohartu zen zuen haren talentuaz: animatu eta babestu egin zuen. 1983an, Association artistes de la bouche et du pied du monde elkartearen beka bat jaso zuen.[2]
Bere karrera hasierako une erabakigarri bat Joan Paulo II.a Aita Santuarekin izandako audientzia bat izan zen, zeinetan bertan Aita Santuaren beraren erretratu bat aurkeztu zion.[2]
1996an, Western Ontarioko Unibertsitatean (Kanada) hasi zen ikasten. Ikusizko arteen ikastaroak bere bizitzako bi pasioak (pintura eta dantza) konbinatzeko aukera eman zion, eta, 2001ean, diploma lortu zuen, aipamen eta guzti.
2006ko martxoaren 10ean, Simonak Turingo Paralinpiar Jokoen irekiera-ekitaldian , performance dantzatu bat egin zuen.[2]
Azken urteetan, Pescara Dance Festival jaialdian parte hartu du Simonak, eta dantzari eta koreografoei ematen zaien Atzori saria antolatu.[2] Gaur egun ere sortzen eta bere lana mundu osoan erakusten jarraitzen du.[3]
Argitalpenak
- Cosa ti manca per essere felice?, Mondadori, 2017
- Dopo di te, Mondadori, 2014.[4]
- La strada nuova. Diventare protagonisti della propria vita, Giunti Editore, 2018.[5]
Erreferentziak
- ↑ Simona Atzori. ..
- ↑ a b c d Chi è Simona Atzori. ..
- ↑ Storia della danzatrice senza braccia e con il sorriso diffonde i "colori della vita" - Repubblica.it. 3 février 2012..
- ↑ di Marzia Nicolini. (2014). Simona Atzori, un libro per mia mamma. Corriere della Sera..
- ↑ Simona Atzori: Libri dell'autore. ..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









