Share to:

Simoney

Simoney
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFlor Simoney Romero Lugo
JaiotzaCaracas1981eko azaroaren 2a (44 urte)
Herrialdea Venezuela
 Txile
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
simoney.cl
IMDB: nm2791160 Edit the value on Wikidata

Flor Simoney Romero Lugo, ezagunagoa Simoney izen hutsez (Caracas, Venezuela, 1979ko martxoaren 8a) abeslari, aktore, kazetari eta telebistako aurkezlea da, eta Txileko nazionalitatea du. 2003an Viña del Mar-eko Jaialdian parte hartzeko heldu zen Txilera, eta finalista izan zen. Ospe handiagoa lortu zuen Rojo Fama Contrafama talentu-saioan parte-hartzean.[1][2][3]

Aktoretzan egindako lan nabarmenetako bat Salty filma da (Antonio Banderas protagonista zuen eta Simon Westek zuzendu zuen filma),[4] baita Fox kateko Sitiados[5] eta Mujeres de Lujo, Matriarcas eta Preciosas telesailak ere.[6] Sei urtez, Txileko TBko Conecta2 sustatu zuen, eta BangTV kanalerako entretenimendu-programa batzuk gidatu zituen.[7]

Bizitza

Haurtzaroa

Simoney Venezuelako Caracas hiriburuan jaio zen 1979an eta gurasoekin eta neba gazteagoarekin batera hazi zen. Amari entzunda ikasi zuen kantatzen, beti aitari laguntzen baitzion biolinean. Bi urte zituenetik melodiak abesten zituen, eta zazpi urterekin, haurrentzako antzezlanetan parte hartzen zuen, baleta ikasi zuen eta olerkiak errezitatzen zituen.[8]

Ikasketak

Nerabezaroan, eta aitaren eraginpean, Simoneyk artea alde batera utzi eta ikasketetan murgildu zen. 15 urterekin eskola bukatu zuenean, familiari laguntzeko lanean hasi zen. Urtebete geroago, Venezuelako Unibertsitate Zentralean hasi zen gizarte-komunikazio ikasten, eta beka bat jaso zuen kalifikazio onak lortzeagatik. 21 urterekin graduatu zen, “MAGNA CUM LAUDE” ohorezko aipamenarekin.[8]

Ibilbide Artistikoa

Venezuelan

Kazetaritza ikasten ari zela, Simoneyk bide artistikoari heldu zion berriz. Unibertsitateko Antzerkian hasi zen eta kantu eta konposizio eskolak ere jaso zituen. Graduatu ostean, Simoney kazetari eta abeslari jardun zuen. Bere ordutegia goizeko hiruretan hasten zen albiste agentzia batean, gero irratian egiten zuen lan eta eguna bukatzean, Negus Nagast reggae taldeko korista lan egiten zuen.

2002 urteko uztailean, hainbat maketa grabatu eta diskoetxe bakar batean ere laguntzarik aurkitu ez zuenean, Simoney Estrellas de la Música saioan sartu zen. Saio horretan publikoaren gogokoenetako bat izan zen eta hirugarren postua lortu zuen.[2]

Programa horri esker, Jose Miguel Velasquezek, Ricky Martin, Luis Fonsi eta David Bisbal abeslarien ahots entrenatzaile eta konpositoreak, Simoney aukeratu zuen 2003ko Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdian bere abestia interpretatzeko.[1][2] Simoneyk bigarren tokia lortu zuen eta hurrengo urtean, Punta del Esten (Uruguai) egindako Latino Autorearen I. Jaialdi Iberoamerikarrean parte hartu zuen kantautore gisa.[9]

Txilen

2005 urtean, Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdiaren eraginez, eta Peer Music Venezuelaren laguntzarekin, Simoney 26 urterekin Txilera joan zen TVN telebista katearen Rojo Fama Contrafama saioan parte hartzeko, Rojo Internacional denboraldian.[6] Han, gaitasun horretako laugarren postua lortu zuen, eta Klan Gorriaren parte izan zen urte horren bukaerara arte, Rojo Final Internacional (Nazioarteko Gorria II) lehiaketatik kanporatua izan zen arte. 2006. urtearen bukaeran, saiora itzuli zen Símbolo Rojo III lehiatzeko, eta lehenengo postua lortu zuen. 2007. urte osoan Klan Gorriko kide izateko eskubidea lortu zuen, eta izen bereko lehen diskoa atera zuen.[10]

Telebista kate berean El baile en TVN (2007) estelarrerako abestu zuen, eta Cómplices (2006) telesailean eta Pasiones (2007) saioan parte hartu zuen.

2008 urteko urtarrilean Rojo utzi ostean, Simoney Viñako notera delakoa zen eta Nelly Furtado kanadar abeslaria elkarrizketatu zuen. Abeslari kanadarrak Simoney ezagutu eta harekin Te busqué abestu ostean, 2008 urteko Viña del Marko Jaialdian abeslari izateko gonbita egin zion.

Esperientzia horren ostean, Simoney Chilevisionen sartu zen hiru urtez, El Diario de Eva (2008-2010) saioko talentuen epaimahaian, eta berriz ere Mujeres de lujo (CHV 2010) telesaileko "Jade" pertsonaia interpretatu zuen.

Era berean, hiru urtez jardun zuen 2010 urteko Descaradas antzerki komediarik ikusienetako batean, eta 2011 urtean Amar de más izeneko bigarren diskoa kaleratu zuen, berak idatzitako 12 abestirekin. 2013 eta 2014. urteetan Amistades Peligrosas taldearen bokalista izan zen. Ella Baila Sola taldearekin batera bira arrakastatsua egin zuen Txile, Peru eta Kolonbian.[11][12]

TBko animazioa

Animazioari dagokionez, aipatzekoa da sei urtez lan egin zuela Jorge Heviarekin batera Conecta2 saioa TV Chile katean (2010-2016).[7] 2014 urte osoan zehar Más que 2 saioaren off ahotsa eta notera izan zen eta 2010etik aurrera, hainbat programa gidatu ditu Latinoamerikarako Claro seinalea transmititzen duen BANG TV katerako.

Aktore

Emanaldian, 2015 urtean, TVNko Matriarcas telesailean eta Fox Internacional Sitiado telesailean hartu zuen parte.[5] 2016 urtean, Maria Camila pertsonaiaren papera egin zuen Canal 13 kateko Preciosas telesailean, eta publikoaren aintzatespen handia lortu zuen. 2016 urte bukaeran Saltyn parte hartu zuen, Antonio Banderas protagonista eta Simon Westek zuzendutako filma.[4]

Musika

2017. urtean Simoney bere hirugarren diskoa landu zuen Mexikon, Peer Music Venezuelaren babesarekin eta Mon Laferte abeslariaren musika ekoizlea izan den Manú Jalil-en zuzendaritzapean. Denbora gutxian, Somos más promozioko lehen singleak Txileko irrati nagusietan kokatzea lortu zuen. Single horrekin, Simoneyk alde sozialagoa erakutsi zuen bere letretan, emakumeari inposatutako edertasun estereotipoak kritikatuta.

2019 urtean La misma fuerza izeneko diskoa sustatu zuen, Manú Jalil-ekin, Mon Laferteren musika-zuzendari berarekin, ekoitzi zuena.[3][13]

Diskografia

Estudioko albumak

  • Simoney (2006)
  • Amar de más (2013)
  • La misma fuerza (2019)

Bilduma konpilatzaileak

  • Vol 1 & 2 (2015)

Singleak

  • (2007)
  • Ven (2010)
  • Me imagino (2012)
  • Creer (2015)
  • Somos más (2016)
  • Dejaría (2017)
  • (2018)
  • Corazón (2018)
  • La misma fuerza (2019)
  • Del amor al odio (2019)
  • Amor sinvergüeza (2019)
  • Castillo de naipes (2019)

Programas de Televisión

Urtea Saioa Katea
2002 Estrellas de la Música Venevision
2005 Rojo Fama Contrafama TVN
2007 El Baile en TVN TVN
2008 Viña Tiene Festival TVN
2008 El Diario de Eva CHV
2010 Conecta2 TV Chile
2012 Todo Suena Bang TV
2014 Más que 2 TVN
2017 Camino al éxito Bang TV

Jaialdiak

Urtea Jaialdia Herrialdea
2003 Viña del Mar (Nazioarteko Lehia) Txile
2003 Festival LatinAutor de la Canción Iberoamericana Uruguai
2005 Viña del Mar-eko Jaialdia (Folklore Konpetentzia) Txile

Filmografia

Telenobelak eta telesailak

Telesailak eta telenobelak
Urtea Lana Pertsonaia Katea
2006 Cómplices Flaviana / Cristina TVN
2010 Mujeres de lujo Sonia Novoa / Jade Chilevisión
2015 Matriarcas Marión Aránguiz "La Venezolana". TVN
2015 Sitiados Inés
2016 Preciosas María Camila Pérez "La Perla Negra" Canal 13
2024 El Mujeriego Antonella Alcántara

Sariak eta izendapenak

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2003 Viña del Mar-eko Jaialdia Nazioarteko generoaren lehia - Finalista
2005 Viña del Mar-eko Jaialdia Folklore generorako konpetentzia - Izendatua
2006 Rojo, fama-kontrafama Ikur gorria - Irabazlea

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya