Share to:

Simorg

Simurgh hegaztia iristen da Rustam-en jaiotzan laguntzeko. K.o. Mohamad Zamanen ilustrazioa Shah Abbas erregearen Xahname (Erregeen librua) libruaren kopian.
Simurgh-a Sasandar garaiko zetazko ehun zati batean. K.o. VI-VII. mendekoa.

Simorg, edo Simurg, Simorḡ (persieraz), Sēnmurw (pahlavi), Sīna-Mrū (pāzand), hegazti mitikoa eta legendazkoa da. Izena hegazti harrapari batengandik dator, arrano edo belatz bat izan, sanskritozko śyená hitzetik datorren, etimologikoki berdin-berdina baita. Saēna izen propio gisa ere agertzen da, txoriaren izenetik eratorria.[1]

El libro de los seres imaginarios

Margarita Guerrero y Jorge Luis Borges idatzitako, El libro de los seres imaginarios, hau idatzen dute Simurgh-ari buruz :

Simurg txori hilezkorra da, Zientziaren Zuhaitzaren adarretan habia egiten duena; Burtonek Eskandinaviako arranoarekin parekatzen du, zeinak, Edda Txikiaren arabera, gauza askoren berri duen eta Yggdrasil Zuhaitz Kosmikoaren adarretan habia egiten duen.

Southeyren Thalaba (1801) eta Flauberten San Antonioren Tentazioa (1874) Simorg Ankaz mintzo dira; Flaubertek Belkis erreginaren zerbitzari bihurtzen du eta lumaje laranja eta metalikoa duen txori gisa deskribatzen du, giza burutxoa duena, lau hegalez, putre-atzaparrez eta indioilar isats handi batez hornitua.

Iturri originaletan, Simurg garrantzitsuagoa da. Firdusi liburuan (Erregeen Liburuan), Irango antzinako elezaharrak biltzen eta olerki bidez kontatzen dituena, Zal-en adopziozko aita da, poemako heroiaren aita; Farid al-Din Attarrek, XIII. mendean, jainkotasunaren sinbolo edo irudi bihurtzen du. Mantiq al-Tayr-en (Txorien Solasaldia) gertatzen da hori, eta honela kontatzen du, modu laburtuan:

Txorien erregeak, Simurgak, luma eder bat erortzen uzten du Txina erdian; txoriek luma hori bilatzea erabakitzen dute. Badakite beren erregearen izenak «hogeita hamar txori» esan nahi duela; badakite beren gaztelua edo bizi den lekua Kaf mendian dagoela, lurra inguratzen duen mendikate biribila, hain zuzen. Hasieran, txori batzuk kikildu egiten dira: urretxindorrak, loroak, eperrak zingiretako lertxuna, hontzak... bakoitzak bere arrazoia ematen du. Gelditzen direnak abiatzen dira ; zazpi ibar era itsaso gainditzen dituzte; azken-aurrekoaren izena bertigo da; azkena Suntsidura izena du. Hegazti erromes askok desertatu egiten dute; beste batzuk bidean hiltzen dira. Hogeita hamar, hartutako nekeek garbituta, Simurgaren mendia zapaltzen dute. Azkenean begiratzen diote: haiek Simurg direla antzematen dute, eta Simurg dela horietako bakoitza eta guztiak.[2]

Al-Qazwiní kosmografoak Simorg Anka mila eta zazpiehun urtez bizi dela dio Sorkuntzaren Mirariak liburuan, eta, semea hazi denean, aitak sua piztu eta erre egiten duela bere burua. «Horrek, ohartarazten du Lanek behatzen duenez, Fenixen legenda gogorarazten du .» [3][4]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «SIMORḠ» Encyclopaedia Iranica (kontsulta data: 2026-08-14).
  2. Lecturas, Revista Encuentros De. (18 marzo 2015). «ENCUENTROS DE LECTURAS: El lenguaje de los pájaros» ENCUENTROS DE LECTURAS (kontsulta data: 2026-08-14).
  3. «Simurg» www.ugr.es (kontsulta data: 2026-08-14).
  4. (Gaztelaniaz) «EL SIMURGH: REFLEXIONES EN TORNO AL MITO (Reelaboración)» HELLENIKÁ. RECURSOS DE GRIEGO ANTIGUO 2008-12-22 (kontsulta data: 2026-08-14).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya