Sindiko

Sindiko (syndicus; σύνδικος, sýndikos) lanbideak esanahi eta funtzio desberdinak ditu lurraldearen eta zuzenbidearen adarren arabera:
- Antzinako Erregimenean, biztanle-komunitate bat ordezkatzeko ardura zuen pertsona zen.
- Nafarroako Erresuman, Gorteetako eta Diputazioko eragile juridikoak ziren.[1]
- Bizkaian, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, bestetik, botere exekutiboa herriaren ordez erabiltzeko hautatzen zen pertsona zen.
- Porrot-prozedura judizialean hartzekodunen ordezkari gisa porrot-masa administratu, zaindu eta azken banaketarako eratzen den organo arduraduna da.[2] Sindikoaren lana ordezkatuen interesak babesteko erakunde baten funtzionamendua fiskalizatzea izaten da.
Zuzenbide pribatuan
Zuzenbide esparruan funtzio desberdinak betetzen ditu.
Konkurtso-zuzenbidean
Hartzekodunen konkurtsoan edo porrotean, sindikoak likidatzen ditu zordunaren aktiboa eta pasiboa. Egoera deklaratu ondoren, izendatu egiten da, eta une horretatik aurrera administratzaile batek likidatuko den ondarearen gainean dituen ahalorde guztiak ditu. Hartzekodunen interesak babesteko betebeharra du, zordunaren ondasunetatik ahalik eta etekin handiena lortzen saiatuz, ahalik eta zor gehien ordaintzeko.
Elkarteen zuzenbidean
Elkarte zuzenbidean hainbat figura daude. Hona hemen adibide batzuk:
- Kooperatibaren sindikoa: erakundearen administrazioa fiskalizatzen du bazkideak babesteko helburuarekin.
- Obligazioak jaulkitzen dituzten sozietateen sindikoa: sozietate horiek fiskalizatzeko agertzen da, obligaziodunen interesak babesteko helburuarekin.
Erreferentziak
- ↑ Alli, Juan Cruz. Los síndicos aplicadores del Derecho del Reino de Navarra (1530-1829). Iura Vasconiae, 2023, 20, 329-358, ojs.ehu.eus (kontsulta data: 2025eko martxoak 24).
- ↑ Sindiko. Euskalterm, ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2025eko martxoak 23).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









