Sinekdoke
Sinekdokea tropo bat da, zerbaiten zatiak haren osotasuna izendatzeko ezaugarria duena, eta alderantziz. Hitza grezieratik dator: συνεκδοχή, euskaraz “ondokoaz ordezkatzea”. Metonimiarekin antzekotasun handia du eta batzuetan bereiztea ez da erraza: idazle batzuek biak metonimia moduan aipatzen dituzte. Metonimian bi terminoren arteko lotura kausa-, espazio- nahiz denbora-harremanetan gertatzen da, baina sinekdokean lotura hori “osoaren eta partearen arteko harremanean oinarritzen da, hots, osatze kuantitatiboan”.[1] Adibidez, “gizakia gaur libreago da” esaten badugu, singularrezko “gizaki” horren atzean jende guztia dago, espezie osoa, gizonak zein emakumeak.
Figura erretoriko hori oso ohikoa da deskribapenetan. Esaterako, norbaiti “sudur luze” deituz gero, atal baten bitartez osotasuna adierazten dugu, eta horixe da sinekdokea.
Sinekdoke motak
- Hitz abstraktua, hitz jakinaren ordez:[2]
- “Gazteria oso kritikoa da”. Gazteria = gazteak
- Esanahi orokorragoko hitz bat, esanahi mugatuagoko baten ordez.
- “Hiri osoak greba egin zuen”. Hiria = biztaleak
- Gaia, objektuaren ordez:
- “Pistolazaleak berunak atera zituen”.
- Singularra, pluralaren ordez:
- “Emakumeak eskubide guztiak behar ditu”.
- Zenbatzaile zehaztu bat, zehaztugabe baten ordez:
- “Hamaika aldiz erori da”.
- Espeziea, generoaren ordez, eta alderantziz:
- “Mutil horrek hamalau apiril ditu”. Apiril = urte.
Erreferentziak
Bibliografia
- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 698-699.or. Xabier Altzibarren artikulua.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 383-386.or.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









