Sisifo
| Sisifo | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Baliokideak | Wu Gang (en) |
| Familia | |
| Aita | Aiolos (en) |
| Ama | Enarete (en) |
| Ezkontidea(k) | Merope (en) |
| Bikotekidea(k) | Antiklea |
| Seme-alabak | Ornytion (en) |
| Anai-arrebak | Perieres |
Sisifo[1] (antzinako grezieraz: Σίσυφος, Sísyphos), Greziar mitologian, Eolo eta Enareteren semea eta Meroperen senarra zen. Efirako (Korintoren antzinako izena) fundatzailea eta erregea izan zen.
Mitoa
Merkataritza eta nabigazioa sustatu zituen, baina zeken eta gezurtia zen. Homeroren garaitik gizonik maltzurrena izatearen ospea zuen. Tanatos bila joan zitzaionean, Sisifok girgiluz lotu zuen eta ez zen inor hil, harik eta Aresek Tanatos askatu zuen arte.
Sisiforen amarruak, ordea, ez ziren horretan amaitu. Hil aurrean, hilen alde eskaini ohi zen oparia ez emateko eskatu zion emazteari. Geroago, infernuan zegoela, emaztea bere eginbeharrak ez zela egiten ari kexatu zen eta Hadesek etxera joateko baimena eman zion. Baina, behin Korintora iritsita, uko egin zion azpimundura itzultzeari eta Hermesek bortxaz eraman behar izan zuen.
Infernuan harritzar bat maldan gora eramatera zigortu zuten. Malda oso pikoa baitzen, gailurrera iritsi baino lehenago harria gainbehera amiltzen zitzaion eta Sisifok behin eta berriz hasi behar izaten zuen.
Sisiforen lana
Sisiforen mitoan oinarrituta, "Sisiforen lana" edo "Sisiforen lanak" egiteak esan nahi du sekula amaitzen ez den egiteko batek kateatuta zauzkala. Esate baterako, Harkaitz Cano idazleak idatzitako lan bat, Sisiforen paperak antzezlana (Euskaldunon Egunkaria kasuari buruzkoa), ideia horretan oinarritzen da: "Egunkari bat egitea bera oso Sisiforen lana da: egunero egiten ari zara, baina inoiz ez zara egiten ari, gaur biharkoa eta bihar etzikoa."[2]
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ Berria.eus. «Sisiforen beste aldapak» Berria (kontsulta data: 2018-05-09).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









