Skonto FC
| Sorrera | 1991-2016 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Futbol zelaia | Skonto Stadium edukiera: 9.500 lagun inaugurazioa: 2000 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Letoniako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2016 | 2.mailan, 8.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Skonto FC edo Skonto Riga (izen osoa Skonto futbola klubs) Letoniako futbol talde onena da, Riga hiriburukoa. 15 aldiz irabazi du Letoniako futbol liga eta 8 aldiz Kopa.
Historia
Oso talde berria da, Letoniaren independentziarekin batera 1991an sortu baitzen Forums-Skonto izenarekin. Urte berean irabazi zuen Letoniako lehen liga eta jarraian beste 13 ere iritsi ziren, 2004 arteko guztiak, kasu batzutan puntu diferentzia handiaz gainera, 1995an bigarrenari 27 puntu atera zizkion esate baterako. 2005ean bigarren egin zuen eta makalaldia iritsi zen. 2010an berriz lortu zuen liga irabaztea eta 2012an bwere zortzigarren kopa ere bai.
Europako txapelketetan ohiko taldea izan arren ez du emaitza aipagarririk lortu. 1999-2000 denboraldian Txapeldunen Ligako hirugarren kanporaketara iritsi zen baina Chelsea FC-k kanporatu zuen eta ez zen taldekako fasean sartu, hau izan zuen urterik onena. Livoniako Kopa, Estonia eta Letoniako txapeldunen artean jokatzen dena, hiru aldiz lortu du eta Liga Baltikoa beste behin. Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa ordea ezin izan du irabazi hiru aldiz finala jokatu duen arren.
2015ean bigarren gelditu en baina diru arazo larrien erruz bigarren mailara jeitsiarazia izan zen. Honek ez zuen egoera honetu eta 2016ko abenduan ekonomia porrota adierazi eta taldea desegin zen.
Palmaresa
Letonian: 23
- Liga (15): 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2010.
- Kopa (8): 1992, 1995, 1997, 1998, 2000, 2001, 2002, 2012.
Nazio artean: 5
- Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa (0): finalista 2001, 2003 eta 2004an.
- Livoniako Kopa (3): 2003, 2004, 2005.
- Liga Baltikoa (1): 2011.
- Baltikoko Txapeldunen Kopa (1): 2011.
Kanpo estekak
- (Letonieraz)(Errusieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









