Sodio hipoklorito
Sodio hipokloritoa konposatu ez-organikoa da NaClO formula duena eta sodio katioi batez eta hipoklorito anioi batez osatuta dagoena. Kontsidera daiteke azido hipoklorosoaren sodio-gatza dela. Sodio hipoklorito anhidroa ez-egonkorra da eta eztanda egin dezake deskonposatzean[1]. Alabaina, sodio hipoklorito pentahidratatua (NaOCl·5H2O ) egonkorra da hotzean gordetzen bada. Solido berde-horia da[2]. Sodio hipokloritoaren ur-disoluzioak kolore berde-hori hitsa du eta guztion etxeetan desinfektatzaile edo garbitzaile moduan izaten dugun lixiba da. PrestaketaHainbat maneraz presta daiteke sodio hipokloritoa. Bi dira erabilienak. Sodio hidroxidozko ur-disoluzio batean zehar kloro gasa pasarazten denean beheko erreakzioa gertatzen da sodio hipokloritoa eta sodio kloruroa eratuz[3]. Kloroa erreduzitu eta oxidatu egiten da aldi berean, hots, dismutazioa pairatzen du.
Sodio hipoklorito pentahidratatua ere presta daiteke metodo honen bidez. Gatzunaren hidrolisia baliatzen duten hainbat prozesu ere usa daitezke[4]. Gatzunaren hidrolisiaren bidez lehen urratsean sodio hidroxidoa eta kloro gasa sintetizatzen dira eta, ondoren, nahastu egiten dira sodio hipokloritoa lortzeko[5]. Hauek dira erreakzioak: 2 NaCl + 2 H2O → 2 NaOH + H2 + Cl2 Cl2 + 2 NaOH → NaCl + NaClO + H2O Prozesuaren lehen urratsa sosa kaustikoa eta kloroa lortzeko kloro-alkali izeneko prozesu industriala da. Ekoizten den hipoklorito-kantitatea kloroak disoluzioan egiten duen denboraren eta tenperaturaren menpe dago. Zenbat eta denbora gehiago egon kloroa disoluzioan sodio hidroxidoarekin harremanetan orduan eta hipoklorito gehiago. Bestetik tenperatura asko igotzea ez da komeni, 60 °C-rik gora hipokloritoa klorato bihurtzen azkar hasten baita. 3 NaClO → NaClO3 + 2 NaCl ErabileraSodio hipokloritoaren erabilera ia guztiak uretan disolbaturik da, kontzentrazio txikiagoa edo handiagoa duelarik, hots, lixiba moduan. Ondorioz lixibari ematen zaizkion erabilerak dira nagusienak: garbiketa-agentea, dekoloratzailea, desinfektatzailea, usain-kengarria eta hondar-uren tratamentuan. Erreferentziak
Kanpo estekak |