Share to:

Sodoku

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sodoku
Deskribapena
Motainfekzio bakteriano primarioa
rat-bite fever (en) Itzuli
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Spirillum minus
Sintoma(k)artralgia, hotzikara, primary affect (en) Itzuli, sukarra, adenopatia, linfagitisa, Negela
mialgia
Patogenoaren transmisioaukitze bidezko transmisio
Azterketa medikoamiaketa fisiko
optical microscope (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakBentzilpenizilina, doxiziklina eta macrolides (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA25.0
GNS-9-MK026.0
GNS-10A25.0
GNS-9026.0
DiseasesDB32803
MedlinePlus001348
eMedicine001348
Disease Ontology IDDOID:12096

Sodoku edo arratoi-hozkadagatiko sukarra Spirillum minus bakterio patogenoak sortzen duen gaixotasun infekziosoa da, zoonosi bat dena. Bakterio honekin infektatutako arratoiek, batez ere, transmititzen diote gaitza gizakiari, hozkada bat egiterakoan edo gernu edo beste jariakinen bidez.

"Arratoi-hozkadagatiko sukarra" izenak bi patologia ezberdinei dagokie, klinikoki oso antzekoak direnak, baina etiologia ezberdinekoak. Bata Streptobacillus moniliformis bakterioak sortzen du, eta Europa eta Ipar Amerikan agertzen dira kasu gehienak. Bestea, Sodoku izenekoa, Asian eta Afrikan zehar hedatzen da, eta Spirillum minus bakterioak eragiten du [1]. Artikulu hau bigarrenari buruz ariko da.

Sodoku izena japonieratik dator, eta saguaren pozoia esan nahi du. XX. mendearen hasieran eman zioten mikrobiologoek izen hori Spiririllum minus sortzen duen gaitzari.

Etiologia

Spirillum minus bakterio Gram negatiboak Sodoku eragiten du. Arratoiak eta beste animalia karraskari batzuk infektatzen ditu. Arratoiek ahoan daramate mikrobio patogenoa, eta hozkada egiterakoan inokulatzen dute

Infekzioa

Gaitzaren jatorrian kutsatutako arratoi baten hozkada dago kasu askotan, edo beste animalia karraskari batena. Arratoien gernuak edo gorotzek ere sor dezakete gaitza, gizaki batek haiekin kontaktua izanez gero [2].

Gaitza ohikoagoa da Asian, eta Euskal Herrian oso arraroa. Sodoku ez da pertsonen artean kutsatzen.

Sintoma klinikoak

Gaitzaren inkubazio epea 4-28 egunetakoa da.

Hozkadaren ondoren zauria laster sendatzen da, baina inkubazio epea igarota lehenengo sintomak agertzen dira, geroago zabaltzen direnak: sukar errepikaria (agertu eta desagertzen dena; tratamendurik gabe, sukarrak aste luzeetan iraun dezake), buruko mina, ondoeza orokorra, exantema (ez beti, baina bai kasu askotan: azaleko erupzioa, more kolorekoa), gongoil linfatikoen hantura, hozkadaren tokian hantura eta gorritasuna, mialgiak....Konplikazioak ez dira ohikoak, baina larriak izan daitezke: septizemia, endokarditisa, meningitisa edo hepatitisa, besteak beste, heriotzaraino eraman dezaketenak.

Diagnostikoa eta tratamendua

Spirillum minus ez da hazten laborategiko hazkuntza-inguruneetan. Horrenbestez, gaitzaren diagnostikoa egiteko behaketa mikroskopikoa egin behar da, lagin klinikoetan (odola, larruazaleko erupzioa, gongoil linfatikoak...) bakterio eragilea bilatuz. Giemsa tindaketa edo Wright tindaketa dira gehien erabiltzen direnak, eremu iluneko mikroskopio batean [3]. Diagnostikoa berresteko laborategiko animaliei bakterio eragilea inokulatu ohi zaie.

Serologiaren bidez ezin da gaur-gaurkoz gaitza diagnostikatu [4].

Penizilina, eritromizina edo tetraziklinak (penizilinari alergia diotenentzat) dira gaitzari aurre egiteko erabiltzen diren antibiotikoak. Garaiz tratatuz gero, pronostikoa ona da.

Erreferentziak

  1. Farreras, P., Rozman, C.: Medicina Interna (12. edicion) Ed. Doyma (1992), 2263 orr. ISBN: 84-7592-441-7
  2. Vanmeter, K. eta Hubert, R.: Microbiología en ciencias de la salud, Elsevier Ed. (2023), 333 orr. ISBN: 978-84-1382-419-2
  3. Forbes, B., Sahm, D., Weissfeld, A. : Diagnóstico Microbiológico Ed. Pan Americana 521 orr. ISBN: 950-06-0796-4
  4. L. Grandière-Perez, « Pathologie d'inoculation », La Revue du Praticien, no 55,‎ 2005, 207 orr.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya