Share to:

Soja-esne

Soja-esne
plant milk (en) Itzuli, sojazko janari, commodity (en) Itzuli eta edari ez alkoholiko
Materialaksoja alea
urra
soy whey (en) Itzuli
Historia
Jatorrizko herrialdeaTxina (eskualdea)

Soja-esnea[1] (edo, hobeki[erreferentzia behar], soja edaria) izeneko likido elikagarria soja aleak uretan beratu, ehotu eta iragaziz egiten da. Prestaketa hauek nork bere etxean egin ditzake, berariazko aparatuekin lagunduta, edo dendan eros daiteke esne hori.

Kontsumitzaileak “esnea” esaten dio edari hau itxuraz eta osakeraz behi-esnearen antzekoa da, aspektu askotan. Sukaldean eta mahaian ere egiazko esnearen ordezko bilakatu da, begetariano eta beganoen artean, batik bat, organismoarentzat animalia-esneak baino aproposagoa delakoan. Soja-edariarekin beste elikagai batzuk egiten dira: hartzidura laktikoari esker, jogurta, berotu eta (koagulatzaile baten laguntzaz) mamituta, tofu, esne kontzentratu azukretsua, gazta, etab.

Prozesu industriala

Edari hau era industrialean prestatzeko, soja haziak uretan beratu, azala kendu, ehotu, urarekin nahasi eta egosi egiten dira. Zopa moduko hori homogeneizatuko da eta atmosfera kontrolatuan ontziratuko da. Hizkera teknikoan, koloide-esekidura egonkorra da.

Soja-esneen osakera aldatu egiten da, fabrikatzaile batetik bestera, produktua estandarizatu gabe dagoelako oraindik. Ekoizle batzuek edariari gatz pittin bat, lodigarri bat eta, menturaz, edarian kaltzioa sartzen duen Lithothamnium calcareum izeneko alga (soja esneak kaltzio gutxi daukalako, berez), behi esnearen antzeko zerbait lortzeko. Soja esne batzuek kakaoa, banilla-aroma edo fruta-zuku kontzentratua daukate, haurrentzako esne zaporedunak imitatzeko.

Soja esneak behiarenak baino gantz saturatu gutxiago ditu eta ez du trans azidorik ez duenez, gaitz kardiobaskularrik nozi dezaketen pertsonentzat egokiagoa da. Azkenik, sojatik etorritako produktu guztiek bezala, flabonoideak dauzka, antioxidatzaile eraginkorrak.

Kutsaduraz

Herrialde gehienetan ez da egiten haurrentzako sojadun produktuen aurkako prebentziorik, ikerkuntzak ez baitu frogatu sojadunak arriskutsuak direnik. Polemika iturri dira, era berean, plagizida-hondakinen eta soja transgenikoaren existentzia; beste muturrean, ordea, soja-edari biologiko edo organikoak daude, genetikoki eraldatu gabeko soja aleez eginak, pestizida sintetikorik gabeak.

Animalia esneen ordezko

Soja-esnea da gure artean kontsumitzen diren animalia-esneen antzekoena eta, horregatik, errezeta gehienetan behi esnearen ordez erabil daiteke. Nabarmentzekoa da koagulatzaile batekin (nigari, ozpina) mamitu egiten dela, irakiten denean harrotu eta aparra egiten duela, gaina osatzen duela azalean, hautsak ondo diluitzen dituela, hartzi egiten dela, mamitzen bada laktobaktiloen substratu gisa balio duela, etab.

Animalia-jatorriko esneak bezala, bularreko haurren kasuan ezin du ordezkatu ama-esnea: soja-esneak proteina ugariegi ditu eta karbohidrato gutxiegi baina, batez ere, ez ditu beharrezkoak diren mantenugaiak (mineralak, bitaminak).

Ez animalia-esneak, ez begetalak, bularreko haurrentzat egokiak ez direnez, ama-esneak eta deribatuak [2]bakarrik eman daitezke edoskitzeko.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978 84 9172 259 5..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya