Soja olio
| Soja olio | |
|---|---|
| Zeren produktua | soja |
| Mota | hazi olio, olio, vitamin K-rich food product (en) |
| Erabilera | |
| Konposatu aktiboa | Nutrilipid (en) |
| Identifikatzaileak | |
| CAS zenbakia | 8001-22-7 |
| EC zenbakia | 232-274-4 |
| ECHA | 100.029.340 |
| CosIng | 34121, 90266 eta 91246 |
| MeSH | D013024 |
| RxNorm | 9949 |
| UNII | 241ATL177A eta P6C7NVO1UF |
| NDF-RT | N0000147016 |
Soja olioa edo soja-olioa sojaren (Glycine max) hazietatik ateratzen den olioa da. Munduan gehien kontsumitzen den olio jangarrietako bat da. Industrian (tintak eta margoak egiteko) eta bioerregaiak ekoizteko ere erabiltzen da.
Produkzio modua
Soja olioaren produkzioa prozesu konplexua da. Prentsa hidraulikoen bidezko ekoizpen mekanikoa garestia eta etekin txikikoa denez gero, gehienean olioa ateratzeko disolbatzaileak erabiltzen dira. Lehenik aleak garbitu eta lehortzen dira eta azala kentzen zaie. Ondoren 75 °C ingurura berotzen dira. Gero xaflatan moztu eta disolbatzailetan (maizenik hexanoa) sartzen dira. Disolbatzaileak soja aleetako olioaren %99 erautzen du. Hexanoa lurrunketaren bidez bereizten da oliotik. Horrela lortutako olio gordinak lohitasun ugari dauka eta findu beharra da. Soja aleei olioa kendu ondoren geratzen den hondakina (soja irina) abereak bazkatzeko baliatzen da[1].
Osagaiak
Soja olioaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:
| Gantz-azidoak | Ehunekoa | |
|---|---|---|
| aseak | azido palmitikoa | %11 |
| azido estearikoa | %4 | |
| monoasegabeak | azido oleikoa | %24 |
| poliasegabeak | azido linoleikoa | %54 |
| azido alfa linolenikoa | %7 | |
Erabilpenak
Giza elikaduran oso erabilia da. Izan ere, merkea izatez gain, ke-puntu altua du (238 °C) eta aski gantz-azido ase gutxi (%15). Janari industrian, besteak beste, entsaladarako gatzozpinak, saltsak, maionesa, margarina, ogia eta snackak egiteko baliatzen da. Industrian erabiltzeko askotan hidrogenatu egiten da, eta prozesu horretan osasunarentzako kaltegarriak diren trans koipeak sortzen dira. Elikagaiak ez diren beste produktu asko ekoizteko ere erabiltzen da, esate baterako, biodiesela, tintak, plastifikagarriak, margoak eta kandelak[1].
Munduko ekoizpena
Soja olioa munduan gehien kontsumitzen den bigarren landare olioa da, palma olioaren ondotik[3]. Kontsumitzaile handienak Txina, Ameriketako Estatu Batuak eta Brasil dira. 2011/12 merkataritza urtean munduan 41.946.000 tona produzitu ziren[4].
| Tokia | Herrialdea | Tonak[4] |
|---|---|---|
| 1 | 10.579.000 | |
| 2 | 8.643.000 | |
| 3 | 7.165.000 | |
| 4 | 6.910.000 | |
| 5 | 2.065.000 | |
| 6 | 1.720.000 | |
| 7 | 632.000 | |
| 8 | Besteak | 4.232.000 |
| Mundu osoan | 41.946.000 |
Erreferentziak
- ↑ a b Soybean oil production Soya.be
- ↑ Fats, Oils, Fatty Acids, Triglycerides Scientificpsychic.com
- ↑ Elisabeth D. INANDIAK: Malaisie : enquête sur l'huile de palme Geo.fr
- ↑ a b Soybean Oil: World Supply and Distribution[Betiko hautsitako esteka] United States Department of Agriculture. Foreign Agricultural Service
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









