Sol Bonelli
| Sol Bonelli | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Buenos Aires, 1983 (42/43 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | dramagilea |
María Sol Bonelli (Buenos Aires, 1983) argentinar antzerkigile, antzerki zuzendari, gidoilari eta argazkilaria da.
Biografia
Bizitza pribatua
Sol Bonelli Marcelo Bonelli kazetariaren eta Susana Tabaresen alaba da. Ahizpa bi ditu, Samanta eta Bárbara.[1] Bárbara Bonelli Zientzia Politikoan lizentziaduna da, eta Buenos Aires Hiriko Herriaren Defentsa Erakundeko defendatzaile laguntzailea izan zen.[2][3]
Ikasketak[4]
Letrak ikasi zituen Buenos Airesko Unibertsitatean. Kazetaritzako Goi Mailako Teknikaria da (TEA Eskola) eta Paco Urondo Kultur Etxeko Dramaturgiako Diplomaturan graduatua (UBA).[5]
Ibilbide profesionala
2012an, Se trata de nosotras telesaileko bi gidoigileetako bat izan zen. Kapitulu bakoitzak gizakien salerosketaren delituarekin (gaztelaniaz, "trata de personas") lotutako istorio bat kontatzen du. 8 ataleko serie honen produktorea Ivan Bein izan zen, eta zuzendaria, Juan Manuel Díaz. Aktoreak Romina Gaetani, Belén Blanco, Edda Bustamante eta Luis Machín izan ziren. Proiektuak Ikus-entzunezko Zinema eta Artearen Institutu Nazionalaren (INCAA) "Fikzio federalen telesailak" lehiaketa irabazi zuen 2011n, eta, horri esker, finantzatu ahal izan zuten.[4] 2015eko uztaila eta iraila bitartean eman zuten. Honako hau adierazi zuen egileak zikloari buruz: «Gure ustez, telebistak gutxietsi egiten du ikuslea, uste baitu bere etxera iritsi eta jostatu besterik ez duela egin nahi. Ez gaude ados, eta, horregatik, gai hau jorratzean, gure helburu nagusia izan da ikusleak kontzientzia hartzea, hunkitzea, identifikatzea eta arazoaz jarrera bat hartzea».[6]
2014an, La Naty bakarrizketa idatzi eta zuzendu zuen. Antzezlan honek Paraguaiko emakume baten istorioa kontatzen du, gezurrez erakarri eta askatasunaz gabetua izan ondoren Argentinako edozein errepideren ondoko prostituzio-etxe batean dagoena. Obra Buenos Aires hiriko San Martin Kultur Etxeko karteldegian egon zen urte horretako denboraldian. La Naty antzezlanari esker, 2021ean, Bonellik bigarren saria irabazi zuen Rio Grande-n (Suaren Lurraldea) egindako "Antzerkiaren Lurraldea" Iberoamerikako Nazioarteko II. Jaialdian.[7][8] 2022ko urtarrilean, Rio Negroko Giza Garapenerako Ministerioak, Barilocheko Arartekoak eta San Carlos de Bariloche Udalak Sol Bonelli gonbidatu zuten herrian La Naty antzezteko eta eztabaida bat egiteko.[7] 2022ko irailean, lana Se trata de no más trata (Giza-salerosketarik ez, hori da kontua) Asteko jaialdi artistiko-politikoaren programazioaren parte izan zen.
2016an, Flores de Tajy estreinatu zuen. Lan honek prostituzio-etxe batean gertatzen den lau pertsonaiaren arteko dinamika kontatzen du: iritsi berri den emakume gaztea, eskarmentu handiko bi prostituta eta ohiko bezero bat. Buenos Aires Hiri Autonomoko Legebiltzarrak eta Emakumeen Kontseilu Nazionalak Interes Kulturaleko obratzat jo zuten. 2017an, Madrilgo Udalaren Kultura eta Kirol Gobernu Arloko CiudaDistrito programan sartzeko aukeratu zuten.[9][10]
2017ko irailean, Alejandra D 'Agostino aktorearekin batera sorturiko Mamífera monologoa estreinatu zuen. Gidoiak amaberri baten gorabeherak problematizatzen ditu, eta «amatasunean ageri den kultura eta animaltasunaren arteko gurutzaketa arakatzen du».[11] Lana Sigue la polilla Erresistentzia Kulturaleko Gunean[12], El Camarín de las Musas aretoan[13] eta, 2018ko Argentinako Dramaturgia Berri-berriaren Jaialdian zehar, Lankidetzaren Kultur Zentroan[14] antzeztu zuten. Sigue la polilla antzezlana Madrilen ere aurkeztu zuten.[15] Filosofia eta Letren Fakultateak (Buenos Airesko Unibertsitatea) Bonelli bere lana genero historiari buruzko tailer batean aurkeztera gonbidatu zuen, eta bere testua Fakultateak eta Ikuskizunaren Arteen Institutuak argitaraturiko Dramaturgia Argentina bildumako "Experimentalismo y tradición" liburuan sartu zuen.[15][16][17]
2022an, Eva furiosa. Transgresión apocalíptica para un nuevo Génesis (Eva sumindurik. Transgresio apokaliptikoa Genesi berri baterako) monologoa plazaratu zuen. Antzezlan honetan pertsonaia biblikoak, eskualdeko hizkerarekin eta eszenografia ekologista batez inguraturik, historia patriarkala aztertu eta kritikatu egiten du. Evaren papera Olave Mendoza aktoreak jokatu zuen eta obra Buenos Airesko El Extranjero Antzokian estreinatu zen. «Ez nuke inolaz ere utziko nire seme-alabak inongo gerratara eramaten, ez dago horrelako zerbait justifika lezakeen obedientziarik. Evak horri buruz hitz egiten du, zer egiten du botereak gure seme-alabekin?», adierazi zuen antzerkigileak.[18]
2017tik, Ernesto Sábato Kultur Guneko antzerki arloko arduraduna da (Ekonomia Zientzien Fakultatea, Buenos Airesko Unibertsitatea). Bertan, zenbait kultur politika diseinatu ditu, hala nola "Escenarias", "Cultura contra la trata" eta "Sabato circular". 2024an Coliseo Podestá (La Plata) antzoki historikoaren kudeaketan lanean hasi zen. Bertan, "Independiente, Conversares" zikloa ekoitzi du, praxi eszenikoaren erreferenteei egindako elkarrizketak (Luis Machín, Andrea Garrote, Roxana Aramburú, Mariana Enriquez eta Analía Couceyro). 2018tik, "La Colectiva de Autoras" sare federaleko kide da.[5]
Esker onak
- 2017. Aipamena Santa Clara de Asís sarian, Eduki sozial eta komunitarioko serierik onenaren kategorian, Se trata de nosotras telesailagatik.[19]
- 2021. Tierra de Teatro Nazioarteko Jaialdi iberikoamerikarraren bigarren saria La Naty antzezlanagatik.[20]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Sol Bonelli» artikulutik itzulia izan da, 2025-04-03 data duen 166596326 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-04-03 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mazza, Leandro. (2022-11-27). «La historia de amor de Marcelo Bonelli y Susana Tabares: se conocieron hace 38 años, tienen 3 hijas y comparten la pasión por Racing» Revista Para Ti (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Richard, Luciana. «Comprometida con su profesión: así es Barbie, la hija de Marcelo Bonelli» www.minutoneuquen.com (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nunes, Miguel. (2021-06-29). «Bárbara Bonelli: “Para exigir el cumplimiento de nuestros derechos necesitamos conocerlos”» larz.com.ar | La RZ (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Erredakzioa. (2014-12-10). «Declaran “de interés cultural” una serie sobre trata de personas» Clarín (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Bio | solbonelli.com. (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Llega un unitario sobre la trata de personas a la televisión» infobae 2017-11-15 (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La directora, Sol Bonelli presento «La Naty»» BARILO NOTICIAS 2022-01-27 (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gaguine, Daniel. (2021-02-18). «La Naty (Teatro)» El Caleidoscopio de Lucy (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Se estrenó "Flores de Tajy", una obra que se aleja de lo convencional para hablar de la trata» Todo Noticias 2019-05-16 (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alvarez, Daniel. (2019-07-14). «Reseña: Las flores de Tajy» La Butaca Web (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La obra Mamífera, que indaga sobre el primer año de la maternidad, se presenta en Tucumán» www.lagaceta.com.ar 2018-06-26 (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Teatro: Mamífera de Sol Bonelli» cpacf.org.ar (kontsulta data: 2026-02-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) NdA. (2018-04-05). «“Mamíferas” , una mirada interesante sobre lo que es ser madre hoy» Notas de Actualidad (kontsulta data: 2026-02-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) prensa. (2018-01-04). «Mamífera» Centro Cultural de la Cooperación (kontsulta data: 2026-02-04).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «"Mamífera", el unipersonal de Sol Bonelli sobre el drama del puerperio, llega a España» Todo Noticias 2018-10-25 (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lazzaro, Ariel. (2018-09-04). «La obra teatral “Mamífera” llega a San Isidro» Zona Norte Visión (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las "verdades incómodas" de las mujeres después de parir llegaron al teatro» Todo Noticias 2018-04-25 (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Leni. (2022-05-26). «Sol Bonelli, la hija teatrera de Marcelo Bonelli que soñó con un novio como el Che Guevara» LA NACION (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Liga de Madres entregó los premios Santa Clara de Asís - AICA.org» aica.org (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «CERRÓ EL FIIT 2021- "Festival Internacional Iberoamericano Tierra de Teatro".» La Mirada 2021-02-17 (kontsulta data: 2026-02-03).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









