Share to:

Solacueva

Solacueva
Datu orokorrak
Garaiera940 m
Motahaitzuloa
Luzera100 m
Geografia
Mapa
Koordenatuak42°53′06″N 2°55′03″W / 42.8851°N 2.9176°W / 42.8851; -2.9176
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaAñanako kuadrilla
UdalerriaKuartango

Solacueva edo Solacueva de Lacozmonte Arabako Kuartango udalerrian dagoen kobazulo bat da, ezaguna Brontze Aro ondorengo labar-artea duelako. Kobazuloaren sarrera Jokano herriaren inguruan dago.

Historia

Jokano herriko Lacozmonteko Solacuevan, 1961ean Jose Migel Barandiaran bere lehen probak egiten hasi zen, gerora indusketa zenbait kanpaina Armando Llanosekin burutu bazituen ere. Kobazuloan zaz­pi maila ere izendatu dira, Bron­tze Arotik hasi eta erromanizaziora bitartean doan denbora luzeari dagokionak, alegia[1].

Az­ken Bron­tze alditik erabili zen kobazulo bat da, baina, K.a. 700etik K.o. 300era bitartekoa izan daitekeen aldian bertan behera utzia izan zen. Kanpotik nekez ikus daiteke eta malkar harkaiz­tsu batean kokatua den kobazulo hau, Apellanizen ustez, beste kultura bateko kastroetako biztanleengandik gorde­tzeko babeslekua izan daiteke.

Litekeena da, kobazulo hau bizitoki ez izatea, eta giza errau­tsik aur­kitu ez badute ere, erritoz­koak izan daitez­keen su-arrastoak agertu dira. Kobazuloa erlijio ospakizunetarako erabilia izan zitekeen, eta zen­tzu honetan ulertu behar­ko lirateke hormatik askatuta gaur egun blokeetan ikus daitekeen edergarriak. Grabatu apur ba­tzuk badaude, baina, pinturak dira gehien azal­tzen direnak.

Labar-artea

Giza irudiak

Kobazuloaren egitura, galeria luze eta ia zuzen baten modukoa da, altuera bikoitz batean kokaturiko aretoa duena. Areto handi honetan daude giza adieraz­penak. Estilizazio oso nabarmen bat erakusten duten pinturak dira, hain nabarmenak izan ere, non, ez ginatekeen batere harrituko norbaitek benetako eskematizazio gisa izendatuko balitu. Nolanahi ere, Solacuevako irudi bati buruz ere ezin daiteke errealismoaz hitz egin –Llanos eta Maluquer de Motesek egiten duten moduan–, hitz honi arte historialariek ematen dioten esanahi arrunta eman nahi izanez gero.

Irudiak marraztu zireneko harri-blokeen kokalekuari dagokien ordenamendurik badenik ez dakigunez, ez du axola zein ordenatan deskriba­tzen ditugun.

Solacuevan giza irudiak ehiztarien ala gerrarien itxuran azal­tzen dira. Horietako ba­tzuk desagertu egin dira. Hobekien gorde dena eta estilizazioa dela esan daitekeena, marra soil ba­tzuen bidez marraztua dagoen ehiztaria ala gerraria da: arrauz­kara batek burua deskriba­tzen du; handik gorpu­tza adierazi nahi duen zutikako marra bat irteten da, eta horretatik beste marra ba­tzuk irteten dira gorputz-adarrak adierazteko. Beste ezaugarri bat badu irudi honek, buru arrauz­karari gainjar­tzen zaion motots moduko bat. Beso eta zangoen tartea erdibi­tzen duen zehar­kako marra batek aldenik alde pasa­tzen du gorpu­tza, armaturiko gizon bat dela iradoki nahiez, zeren eta marra horren muturretan ar­kua eta gezia daude marraztuak.

Badira oso an­tzeko estilizaziokoak diren beste irudi ba­tzuk eta bi ala hiruko taldeak –eta inoiz ez gehiago– osatu nahi balira bezala azal­tzen direnak. Gaur egun denak haurren marraz­kitzat hartuko genituz­ke, estilizazio horrek eran­tzungo balie, ez ezintasun tekniko bati, baizik eta, gerra edo ehizarako eszena baten mugimenduak biziago­tzeko ahaleginari.

Marra eta trazuak

Solacuevako marraz­kien estilizazioa areagotu egiten da areto handiaren aurreko galerian marraztuak diren eszenetan. Mugarik gabeko punturantz biltzen diren marra eta trazu sailak dira, eta erdian animaliak diruditen irudi eskematiko ba­tzuk ager­tzen dira; horien gainean zentimetro gu­txira giza irudi eskematiko bat ikus daiteke. Armando Llanosek eman du irudi hauen interpretazio posiblea irudi­tzen zaiguna. Marrak elkar­tzen diren tokian, erdigunean, konposaketaren behe eskuinaldeko ertz baterantz korrika doazen animalia ba­tzuk daude, loberak izeneko ehizarako tranpak direla pen­tsarazten digu, Ar­kamo eta Gibijoko lurralde hauetan halakoak erabiltzen baitziren duela gu­txira arte.[2]

Dena dela, gaur­ egungo arteak hain berez­koa duen intuizio baten eran­tzuna dirudien estilo honen jarioak, faktore plastiko soilen bitartez adieraziriko hiz­kerak, eragozten digu haurren marrazkien antzera begira­tzea Solacuevako artisten pintura.

Apaingarri eskematikoak

Hai­tzulo beraren beste puntu ba­tzuetan ikus daitezke, eskematizazioaren garapenagatik, apaingarri interesgarriak: ba­tzuk geometria soilera ekarriak; angelu-erlazioa duten puntu eta marrak, ia beti dinamismoa eta mugimendua iradokitzen dutenak, gaur egungo gizakiontzat interpretatzen ezinez­koak.

Erreferentziak

  1. Artikulu honen oinarria Entziklopedia Enblematikoa da. Obra osoa eskuragarri dago, cc-by-sa lizentziarekin,  Wikitekan
  2. A. LLANOS, “Las pinturas rupestres esquematicas de la provincia de Álava”. Estudios del grupo Espeleolítico Alaves-en (Gasteiz, 1963) 112. or.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya