Share to:

Solange Chimix

Solange Chimix
Bizitza
JaiotzaPagola, 1956 (69/70 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Solange Chimix (Pagola, Zuberoa, 1956) Seaskako irakasle ohia da.[1] Solangeren hitzetan,

Xantza bat izan da maite nuen lana egitea maite dudan hizkuntzan.[2]

Bizitza

Familia handi bateko txikiena da Solange. 5 urte zituela hasi zen herriko eskolan eta urte bat egin zuen bertan, baina, eskolatik urrun bizi zirenez, aitak eta amak seroretara bidaltzea erabaki zuten. Han zazpi urtez egon zen. Ikasketa guziak frantsesez egin zituen, baina beti segitzen zuen haurrideen artean eta etxe barnean, euskaraz.

Lan ibilbidea

Irakasle

Solange Seaskako irakasle hasi zen 1974ean eta 2018an erretiroa hartu zuen arte jarraitu zuen. Harro begiratzen dio ikastolek izandako bilakaerari, eta «zortedun» sentitzen da bertan hainbeste urtean lan egiteagatik. [1] Bere lan ibilbidea Zuberoako bi ikastolatan egin du, Basaburuan eta Pettarren (Maule-Sohüta)[2]

Bizitza osoa eman du euskarari lotua. Horren erakusgarri da egongelan duen argazkia ere: 1985. urteko Korrikakoa da; Atharratzetik (Zuberoa) abiatu zen orduan euskararen aldeko lasterketa, eta, bertako ikastolako irakasle zenez, bigarren kilometroan lekukoa eraman zuen Solangek.[1] 2026ean, 24. Korrika ere Atarratzetik abiatu zen eta bera izan zen ordukoan ere Zuberoako ikastolen lekukoa eraman zuena. Garbi dago atzera begiratu eta aldaketak handiak izan direla parte hartzean eta euskararen erabileran, baina halere, bere esanetan "oraindik lan handia dago egiteko".[3]

Hori genuen frogatu behar: ikastolan euskara ez baizik euskaraz ikasten ahal genuela[1]

Bestelakoak

Bizitza  osoa euskarari emanda, ez bakarrik Seaskan, baita lanetik kanpo ere, eta horren lekuko, 2019ko maskaradan Urdiñarbeko gazteak prestatukoan, 50 partaidetako bat Solange izan zela Anderearen lana bete zuelarik.[4]

Jubilatu ondoren (2018) baserriko lanetan laguntzen du, baratzea egin, gazta... herrigintza alboratu gabe.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e Barandiaran, Ane Insausti. (2026-03-15). ««Hori genuen frogatu behar: ikastolan euskara ez baizik euskaraz ikasten ahal genuela»» Berria (kontsulta data: 2026-03-22).
  2. a b «Solange Chimix:» iparraldekohitza.eus (kontsulta data: 2026-03-24).
  3. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2026-03-07). «Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa» Kazeta.eus (kontsulta data: 2026-03-24).
  4. «50 arizale arituko dira Urdiñarbeko maskaradetan» Argia (kontsulta data: 2026-03-24).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya