Share to:

Solarpunk

Solarpunk bandera
Adimen artifialak sortutako irudia, Solarpunkaren estetika topikoa erakutsiz.

Solarpunka edo greenpunka, masa-gizartearen kultura-elementuak hartzea proposatzen duen mugimendua da, eliteek bereganatu, eta beraien kontra erabili, dituzten elementu horietaz baliatu eta gizartearen alde erabiltzeko, eta, horrela, gizarte-arazoak konpontzeko proposamena egiten duena. Kontsumismoa mundu berde batean bilkatuz, eta etorkizuneko ikuspegi baikorrak sustatuz egungo ingurumen-arazoak problematizatzen ditu, hala nola klima aldaketa, kutsadura eta desberdintasun sozialak.[1][2] Solarpunkak arte genero espektro zabala hartzen du bere baitan, hala nola literatura, artea, arkitektura, moda, musika eta jokoak. Solarpunkak energia berriztagarriak eta, oro har, teknologia hartzen ditu gaitzat, gizadiarentzat etorkizun positiboko ikuspegia sortzen saiatzeko; bestalde, hain teknologikoak ez diren bitartekoak ere erabiltzen ditu karbono-emisioak murrizteko, hala nola lorezaintza eta permakultura.[3]

Historia

2008an agertu ziren Solarpunkari buruzko lehen ideiak. Urte hartan, Republic of the Bees (Erleen Errepublika) izeneko blog batek "From Steampunk to Solarpunk"[4] sarrera argitaratu ziuen. Argitalpenean Solarpunka steampunkean oinarritutako literatura genero gisa kontzeptualizatzen zen.

2009an, Matt Staggsek, fikzio espekulatiboan espezializatzen den publizista literarioak, "GreenPunk Manifestua" [5]aurkeztu zuen.

2012an, lehen solarpunk antologia argitaratu zen, Solarpunk: Histórias ecológicos e fantásticas em um mundo sostenentável, Brasilen, eta haren ingelesezko itzulpena 2018an argitaratu zen.

Solarpunka 2014ko maiatzean hasi zen interes handiagoa sortzen, Miss Olivia Louis bere Tumblreko profilean solarpunken estetika[6] ezartzen hasiz zenean hai zuzne ere. 2014ko irailean Solarpunk: Notes toward a manifesto[7]. Adam Flyn egileak, Miss Olivia Louisen argitalpena inspirazio[8] gisa erabiltzen zuela aipatu zuen.

2019ko urrian kaleratu zen A solarpunk manifesto, "jende askok deskribatutako solarpunk ideien berregokitze sortzailea", Solarpunk komunitateak[9] sinatua.

2020ko azaroan Alessandro Ardovinik eta Simranjit Bisonek gaztelaniaz idatzitako lehen solarpunk liburuan agertzen da A Solarpunk Manifesto,  La Rueda: Una novel·la il·lustrada sobre permacultura en clave solarpunk[10] lanean hain zuzen ere.

Steampunkaren eta cyberpunk[3]aren oinordeko zuzena da solarpunka. Steampunkak, distopia erromantikotik, istorio berriak eta egungo elektirizitatearen orden enerigia iturri lurrun-teknologiarekin funtzionatzen duten munduak irudikatzen ditu;[1] solarpunkak, berriz, energia berriztagarriak bistaratzen ditu, hala nola energia-iturri oinarrizkoa. Cyberpunkak, nihilismotik abiatuta, deshumanizazioa eragiten duten teknologiek zehaztutako etorkizunen ikuspegia ematen du. Cyberpunkak eta solarpunkak, egungo kezketatik abiatuta etorkizun posibleak irudikatzen dituzte, baina cyberpunkak gaizki joan daitekeena nabarmentzen duen bitartean, solarpunkak zer hobetu dezakeen irudikatzen du.

Literatura

Solarpunk fikzioa fikzio espekulatiboan[3] kokatzen den azpigenero bat da eleberriak, ipuinak eta poesia barnebiltzen ditu. Oro har, generoaren alderdi narratiboak etorkizun baikorrak erretratatzeko joera du, gaur egungo arazo ekologikoak hainbat modutan konpontzeko, hala nola klima-aldaketa, kutsadura edo espezieen desagertze masiboaren bidez. Argitalpen ereduari dagokionez, generoa kontakizun multzoen formatuan zabaldu da, hainbat gai jorratzen dituzten bildumekin (herensugeak protagonista dituzten istorio fantastikoetatik hasi eta cyberpunk kutsuko testuetaraino). Hainbat herrialdetan argitaratutako bildumak dauden arren, liburuki gehienak eta generoari buruzko testu akademiko edo dibulgaziozkoak Estatu Batuetatik datoz.

2020an argitaratu zen lehen solarpunk liburua, gaztelaniaz, eta solarpunka eta permakultura lotzen ditu: La Rueda: Una novel·la il·lustrada sobre permacultura en clave solarpunk.[10]

Estetika

Solarpunk estetikak arrazoi naturalak erabiltzen ditu eta apaindura handikoa da, gaur egungo estetika mainstream[1] [4]kontra eginez. Art Nouv eta Arts and Crafts  mugimenduetatik hartzen du inspirazioa,[11] eskuz egindako lanaren enfasia beretzat hartuz.

Era berean, erromantizismo kutsua ere badu, lur emankorra eta landaredi hostotsua bezalako elementuen erabileran esaterako, historian zehar hainbat erlijioren eskutik ere erabiliak izan direnak, kristauak kasu, eden berri baten irrikan, kasu honetan gure eskuekin eraikia.

Politika

Solarpunkak ez du ideologia politiko zehatzik, politika aurrefiguratiboa praktikatzen duen arren, honek, mugimendu baten printzipioak bizitza errealeko ekintzak esploratu eta frogatu ahal izateko espazioak sortzen ditu. Solarpunk mugimendua solarpunk sinesmenekin bat etorriz jarduteko motibatuta dago, imajinatzen dugun etorkizun baikorra sortzen laguntzeko[3]. Mugimenduaren solarpunk praktika hainbat modutan gauzatzen da, ekoherrixkak sortzeko lan utopikotik hasi eta ekintza diskretuagoetara, hala nola janaria bera lantzea edo DIYa,[3] betiere gizartea eta natura zainduko dituen bizikidetza lortzeko, produkzio-eredua aldatzeko eta «aurrerapen» terminoa etsitzeko joera erakutsiz.

Solarpunk mugimendua Euskal Herrian

2020ko pandemiareren baitan Solarpunk mugimenduak lehen adierazpenak izan zituen Euskal Herrian:

Erreferentziak

  1. a b c (Ingelesez) Boffa, Adam. (2018-12-12). «At the Very Least We Know the End of the World Will Have a Bright Side» Longreads (kontsulta data: 2025-02-19).
  2. (Ingelesez) Jacobs, Suzanne. (2015-11-10). «This sci-fi enthusiast wants to make "solarpunk" happen» Grist (kontsulta data: 2025-02-19).
  3. a b c d e (Ingelesez) Hamilton, Jennifer. (2017-07-19). «Explainer: ‘solarpunk’, or how to be an optimistic radical» The Conversation (kontsulta data: 2025-02-19).
  4. a b (Ingelesez) «Positions - Elvia Wilk - Is Ornamenting Solar Panels a Crime?» www.e-flux.com (kontsulta data: 2025-02-19).
  5. (Ingelesez) Davis, Lauren. (2009-08-19). «Could Greenpunk be the New Steampunk?» Gizmodo (kontsulta data: 2025-02-19).
  6. (Ingelesez) Land of Masks and Jewels. «Land of Masks and Jewels - Here’s a thing I’ve had around in my head for a...» Land of Masks and Jewels (kontsulta data: 2025-02-19).
  7. «Solarpunk: Notes toward a manifesto – Project Hieroglyph» hieroglyph.asu.edu (kontsulta data: 2025-02-19).
  8. (Ingelesez) Jacobs, Suzanne. (2015-11-10). «This sci-fi enthusiast wants to make "solarpunk" happen» Grist (kontsulta data: 2025-02-19).
  9. (Gaztelaniaz) A Solarpunk Manifesto (English) – ReDes – Regenerative Design. (kontsulta data: 2025-02-19).
  10. a b (Ingelesez) La Rueda. Una novel·la il·lustrada sobre Permacultura en clave Solarpunk – ReDes – Regenerative Design. (kontsulta data: 2025-02-19).
  11. «The New Utopians» The New Republic ISSN 0028-6583. (kontsulta data: 2025-02-19).
  12. Solarpunk Manifestu Bat (Euskera) – ReDes – Regenerative Design. (kontsulta data: 2021-11-06).
  13. etzipm. (2020-04-06). «[Ideia deialdia Solarpunka DIN A4an»] etzi.pm (kontsulta data: 2021-11-06).
  14. «Euskarabildua» www.euskarabildua.eus (kontsulta data: 2021-11-06).
  15. «Beñat Irasuegi - Euskal Herria Solar Punk» Euskarabildua Jardunaldien PeerTube instantzia (kontsulta data: 2021-12-05).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya