Solor
| Solor | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 541 m |
| Mota | uhartea |
| Luzera | 40 km |
| Zabalera | 6 km |
| Azalera | 222 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 8°28′35″S 122°59′02″E / 8.476389°S 122.983889°E |
| Honen parte da | Sondako Uharte Txikiak |
| Estatu burujabe | |
| Indonesiaren banaketa administratiboa | |
| Erregentzia | Flores Timur |
| Ur-gorputza | Ozeano Barea |
| Leku geografikoa | Sondako Uharte Txikiak |
Solor, Solor uhartediari izena ematen dion uhartea da, Indonesian. 2020ko erroldaren arabera 34.029 biztanle ditu.
Geografia
Solor uhartedia Sondako uharte txikiak multzoan kokaturik dago, Flores eta Alor uharteen artean. Hiru uhartez osaturik dago, Solor, Adonara eta Lomben.
Hiru uharteen artean txikiena da Solor. 40 km-ko luzera eta 6 km-ko zabalera ditu, eta 226,34 km²-ko azalera. Bost sumendi ditu, denetan garaiena 541 metrotakoa da.
Historia
XIV. mendean Majapahit Inperioaren parte zen eta XVI. mendean Ternate Sultanerriaren menpe zegoen. Sandalo landarearen merkataritzan eskualdeko itsas-portu garrantzitsuena zen.[1]
1520. urtean portugaldarrak iritsi ziren eta Lamakera herrian merkataritza postu bat ezarri zuten. 1562. urtean apaiz dominikarrek zurezko gotorleku bat eraiki zuten baina hurrengo urtean javatarrek erre egin zuten. 1566an dominikarrek harrizko gotorlekua eraiki zuten eta populazioa kristautzeari ekin zioten.[1] 1613an herbeheretarrek eskuratu zuten uhartea eta dominikarrak kanporatu zituzten. 1648an berriz itzultzeko baimena eman zieten.
Bigarren Mundu Gerran 1942 eta 1945 artean japoniarrek okupatu zuten uhartea.[2] 1949an Indonesiaren barnean gelditu ziren.
Ekonomia
Historikoki balearen ehizan aritu izan dira Solorreko biztanleak. Indonesian balea ehizatzen den toki bakarra da.[1]
Iruditegia
-
Etxe tradizionala.
-
Errezurako tokia.
-
Solortarrak, arrantzaturiko balearekin.
Erreferentziak
- ↑ a b c «Solor Archipelago» www.nusatenggara.mm.st.user.fm (kontsulta data: 2025-08-28).
- ↑ (Ingelesez) Hays, Jeffrey. «INDONESIA IN WORLD WAR II | Facts and Details» factsanddetails.com (kontsulta data: 2025-08-28).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










