Solunte
| Solunte | |
|---|---|
| Fitxategi:File:2009-03-22 03-29 Sizilien 389 Solunto.jpg | |
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | |
| Italiako hiri metropolitarra | Palermoko metropoli-hiria |
| Italiako udalerri | Santa Flavia |
| Koordenatuak | 38°05′35″N 13°31′53″E / 38.0931°N 13.5314°E |
![]() | |
| Azalera | 0.00067 km² |
| Historia | |
| Garaia(k) | 183 m |
| Kultura | Kartagotarra, greziarra, erromatarra |
| Indusketa | |
| Soluntoko antigualekozko eta arkeologiazko arloa | |
Solunte edo Solus (grezieraz, Σολόεις, Σολοῦς)[1] Siziliako antzinako hiria zen, feniziarrek irlan zituztenen hiru hiri handienetariko bat.
Izenak
Izen punikoa Kapara zen (𐤊𐤐𐤓𐤀, KPRʾ), "herria" esan nahi zuena. Greziar izena, Solontînos (Σολοντῖνος), txanponetan agertzen da, baina beste iturritan Solóeis (Σολόεις)[2], Soloûs (Σολοῦς)[3] eta Solountînos[4] izenekin ezagutzen dute. Latinezko izena Solus eta Soluntum zen, Solunto gaurko italieraz.
Zenbait egileren arabera, Soluntum eta Solus, nahiz eta hurbil egon, bi hiri ezberdin ziren. Soluntumek, geroko eta garaiago zegoen hiriak, Solus ordezkatu zuen[5]. Aztarnategi arkeologikoak Solanto herrian daude, Santa Flavia udalerrian.
Geografia
Tirreniar itsasoko kostan, Palermotik 16 kilometrora eta Capo Zafferanoren ondoan, itsas mailatik 183 metrora dago. Catafalno mendiko hego-ekialdean (373 m), defentsaerraza eta ikuspegi oneko toki batean kokaturik zegoen[6].
Historia
Lehen kokalekuaren data ezezaguna da. Palermotik hurbil zegoenez, Solunte izan zen kartagotarrek atxiki zuten hirietako bat, greziarrek bultzaturik, ipar-mendebaldera erretiratu zirenean[7]. Palermo eta Motia bezala, kartagotarrek konkistatu zuten edo horien menpekoak bilakatu ziren. Kartagotarren aliatua izan zen K.a. 397an ere, beste hiri batzuk greziarrekin lerrokatu ziren bitartean[8], Dionisio armada izugarri batekin agertu zenean eremua arpilatuz. Gerraren amaieran (K.a. 396), traizio batez baliaturik,Solunte tiranoaren esku erori zen[9] baina, beharbada, kartagotarrek laster berreskuratu zuten.
Esan bezala, hau izan zen kartagotarren ohiko hiri bat, baina K.a. 307an, Agatoklesenaurrean amore eman zuen[10].
Lehen Gerra Punikoan, kartagotarren aliatua izanik, ez zizkien erromatarrei ateak zabaldu, Palermo eta Motia erori arte[11]. Erromatar garaian municipium bat bilakatu zen, baina garrantzi handirik gabekoa. Zizeronek, zenbaitetan, aipatzen du[12]. Pliniok eta Ptolomeok aipu egitean[13], izena aldatzen diote (Ὀλουλίς). Ibilbideetan berriro agertzen da esanez, Palermotik eta Termaetik 19 kilometrora dagoela[14]. Antzinitatean, Soluntek txanponak egin zituen. Baliteke haren suntsipen osoa sarrazenoen garaian gertatzea[15].
Indusketak eta aztarnak
Indusketak egitean, antzinako hiriko anitz aztarna agertu ziren, guztiak erromatar garaikoak, oraindik ere, zati handi bat ikertu gabe badagoen ere. Hirira heltzeko, bi errepideren zantzuak daude, harri-blokeekin zolaturik. Catafalno mendiko tontorrean harresien aztarnak eta eraikinen oinarri asko daude, beste batzuen artean: bi tenpluren hondakinak baita kapitel eta friso batzuk ere. Hor aurkitu zen ekialdeko Artemisa bat, lehoi eta lehoinabar baten artean eserita, Palermoko museoan dago bertako beste aurkikuntzerekin batera. Solunten aurkitu zen ere, 1852an, inskripzio bat Fluvia Plautillaren ohorez, Karakalaren emaztea[16]. Hegoaldetik, errepide bihurgunetsu batek hirira zuzentzen du. Kaleak hain aldapatsuak dira non, zenbaitetan, mailak kokatu behar diren. Hauetako norabideak ekialde-mendebaldekoa eta iparralde-hegoaldekoa dira, horien arteko gurutzea perpendikularra izanik. Kaleak harri-lauzekin zolatuta daude. Etxeetako hormak nahiz eta latzak izan, gero luzitzen ziren, eta etxeetako oinarritzat harriak kokatzen ziren. Peristilo bat aurkitu zen 1911n, hasieran gimnasiumtzat ematen zutena. Hiriko goiko partearen inguruan, zenbait uharka daude, harrian zulaturik. Goiko etxetzar bat zorua mosaikoz eta hormak pinturaz estalita dago. Honetaz gain, zenbait hilobi agertu dira.
Erreferentziak
- ↑ TUZIDIDES: Peloponesoko gerraren historia, VI,2,6.
- ↑ TUZIDIDES:
- ↑ DIODORO, Eth.
- ↑ DIODORO:
- ↑ TALBERT BARRINGTON, Richard: Atlas of the Greek and Roman World, (ISBN 0-691-03169-X), Map 47.
- ↑ ASHBY, Thomas (1911): Soluntum. En Chisholm, Hugh. Encyclopædia Britannica 25 (11. arg.) (ingelesez), Cambridge University Press.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or. aipamena: TUZIDIDES: VI. 2.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or., aipamena: DIODORO SIKULO: XIV. 48.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or., aipamena: DIODORO SIKULO: XIV. 78.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or., aipamena: DIODORO SIKULO: XX. 69.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or., aipamena: DIODORO SIKULO: XXX. 505 or.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or., aipamena: ZIZERON: In Verrem II. 42, III. 43.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or., aipamena: PLINIO: III. 8. s. 14; PTOLOMEO: III. 4. § 3.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or., aipamenak: Antoninoren ibilbidea, 91 or.; eta Peutingerren taulan
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or.
- ↑ BUNBURY 1857, 1021 or., aipamenak: Tommaso Fazello: de Reb. Sic. VIII. 352 or.; Amico, Lex. Top. vol. II. 192-195 or.; Hoare's Class. Tour, vol. II. 234 or.; Serra di Falco, Ant. della Sicilia, vol. V. 60-67 or.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










