Sona Jobarteh
| Sona Jobarteh | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Londres, 1983ko urriaren 17a (42 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Purcell School for Young Musicians (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| sonajobarteh.com | |
Maya Sona Jobarteh (Londres, 1983ko urriaren 17a) abeslari, musikagile eta aktore gambiarra eta ingelesa da[1]. Griot familia batetik datorren aurreneko emakumezko kora jotzaile profesionala da[2].
Biografia
Londresen jaio bazen ere bere gambiar jatorria aldarrikatzen du[2] eta Ingalaterran beste bizi da Gambian. Afrika mendebaldeko tradizioak zabaldu eta berrinterpretatzen ditu, musiko garaikideek hip hop eta jazzarekin egiten dituzten uztartzeak baztertuz.
Afrika mendebaldeko bost kora-jotzaile familia garrantzitsu daude eta horietako baten parte da Sona Jobarteh. Amadu Bansang Jobarteh kora jotzaile handiaren biloba da[1]. Kora 21 soka dituen harpa antzeko musika tresna da, aitarengandik semearengana pasatzen dena[2], eta Jobarteh aurreneko emakumezko kora jotzaile profesionala bihurtu da. 11 urte zaharragoa den Tunde Jegede anaiak erakutsi zion hiru urte baino ez zituela eta Gambiara anaiarekin edo aitarekin egiten zituen urteroko bidaietan praktikatzen zuen[3].
Londresko Royal College of Music kontserbatorioan txelo, piano eta harpa ikasketak egin zituen eta Purcell School of Music gazteentzako akademian musika konposatzen ikasi zuen[1].
Musika ibilbidea
Lau urte zituela hartu zuen parte emanaldi batean Londresko Jazz Café-ren eszenatokian[4] eta haurtzaroan hainbat jaialditan haru zuen parte. Ikasle zela hainbat orkestratako proiektutan aritu zen, Royal Philharmonic Orchestrarekin ere kolaboratu zuen emanaldi batzuetan. Horrela iritsi ziren Spoken Herbs eta Nu Beginin diskoetako parte-hartzeak. 2005 urtean 500 Years Later filmean Tunde Jegede anaiak egin zuen soinu-banda eta Sona Jobarteh kora-jotzaile gisa azaldu zen[4].
2008 urtean Afro Acoustic Soul diskoa atera zuen, bere aurrenekoa. Abestiek maitasun gazi-gozoetaz hitz egiten zuten eta gai sozialak lantzen dituzten hitzak ere badaude[1].
2010 urtean Afrikari buruzko dokumentala zen Motherland filmeko soinu-banda egin zuen[5]. Afrika mendebaldeko Griot tradizioa islatu zuen konposizioetan[1].
2011n bigarren diskoa atera zuen, Fasiya[1].
Diskografia
Diskoak
- Afro Acoustic Soul (2008)
- Fasiya (2011)
- Badinyaa Kumoo (2022)
Kolaborazioak
- Spoken Herbs (2006) - ekoizlea eta artista gonbidatua
- Nu Beginin (2007) - artista gonbidatua
Filmen soinu-bandak
- Motherland: The Score (2010)
Filmografia
- 500 Years Later - Kora jotzailea
- The Idea - aktorea
- Broken Embraces - Kora jotzailea[6]
- The First Grader - abeslaria
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f «Meet Sona Jobarteh: Britain’s Queen of the Kora!» www.thenewblackmagazine.com (kontsulta data: 2019-01-18).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Sona Jobarteh ofrecerá concierto en el Teatro Diana» El Informador :: Noticias de Jalisco, México, Deportes & Entretenimiento (kontsulta data: 2019-01-18).
- ↑ www.charliegillett.com (kontsulta data: 2019-01-18).
- ↑ a b «African Success : Biography of Sona Maya JOBARTEH» www.africansuccess.org (kontsulta data: 2019-01-18).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «MOTHERLAND | Official Film Site | Owen 'Alik Shahadah» www.themotherland.info (kontsulta data: 2019-01-18).
- ↑ «Sona Jobarteh» IMDb (kontsulta data: 2019-01-18).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









