Sonny Terry
| Sonny Terry | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Greensboro, 1911ko urriaren 24a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | afro-estatubatuarra |
| Heriotza | Mineola, 1986ko martxoaren 11 (74 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | blues musician (en) |
| Kidetza | Sonny Terry & Brownie McGhee |
| Izengoitia(k) | Sonny Terry |
| Genero artistikoa | bluesa |
| Ahots mota | tenorra |
| Musika instrumentua | aho-soinua ahotsa Musugitarra |
| Diskoetxea | Alligator Records Capitol Records Chess Records Elektra Records ABC Records |
Saunders Terrell (1911ko urriaren 24a – 1986ko martxoaren 11), Sonny Terry izenez ezaguna, Piedmont blues eta folk musikagilea izan zen, blues harmoniko indartsuagatik ezaguna, sarritan ahots-irrintziak eta lan-kanten oihuak baitzituen, eta bestetan, trenen eta zaunken imitazioak.
Biografia
Terry Greensboron jaio zen, Georgian. Aitak, baserritarra, gazte gisa oinarrizko harmonika diatonikoa jotzen erakutsi zion. Begia zauritu zitzaion eta itsu geratu zen 16 urte zituenean. Horrek nekazaritzako lanak egitea eragotzi zion, eta musika jo behar izan zuen bizimodua ateratzeko. Terryk "Campdown Races" jo zien golde-zaldiei bertako lur-lantzeen eraginkortasuna hobetzeko. Bluesa jotzen hasi zen Shelbyn, Ipar Carolinan. Aita hil ondoren, Blind Boy Fullerrekin, Piedmont blues estiloko gitarjolea, hasi zen jotzen. Fuller 1941ean hil zenean, Terryk harreman musikal luzea izan zuen Brownie McGheerekin, eta hainbat abesti grabatu zituzten elkarrekin. Duoa aski ezagun bilakatu zen zuriak ziren hartzaileen inguruan, 1950 eta 1960 hamarkadetan bizitako folk musikaren berpizkundea zela eta, Styve Homnick, Woody Guthrie eta Moses Aschen lankidetzak barne. Baita ere, Folkways Records (orain Smithsonian/Folkways) diskoetxerako grabazio klasikoak egin zituen.
1938an, Terry, Carnegie Hall-en jotzera gonbidatu zuten From Espirituals to Swing-en lehen kontzerturako, eta, geroago, urte hartan grabatu zuen Kongresuaren Liburutegirako. 1940an grabatu zituen lehen abesti komertzialak. Bere abesti ezagunenen artean hauexek daude: "Old Jabo" eta "Lost John", azken honek, Terryren arnasketaren kontrol dotorea frogatzen du.
Diskografia hautatua
- Folk Songs of Sonny Terry and Brownie McGhee (Roulette, 1958)
- Blues with Big Bill Broonzy, Sonny Terry and Brownie McGhee (Folkways, 1959)
- Sonny & Brownie (A&M Records, 1973)
- Brownie McGhee and Sonny Terry Sing (Smithsonian Folkways, 1990)
- Whoopin' the Blues: The Capitol Recordings, 1947-1950 (Capitol, 1995)
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









