Soom T
| Soom T | |
|---|---|
(2016) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Glasgow, 1979ko ekainaren 17a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria eta musikaria |
| Genero artistikoa | Ragga |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Soom T, Sumati Bhardwaj-en eszena-izena (Glasgow, Eskozia, 1979ko ekainaren 17a) ragga MC bat da, rapetik punk rockera jauzika ibiltzen dena, eta pop eta groove estiloak ere barne hartzen ditu.
Biografia
Soom T Eskoziako Glasgow hiriko familia batekoa da. Ama emagina eta aita merkataria ditu, eta zazpi senidetan laugarrena da. Hamabi urte zituela, Indiara joan zen urtebeterako. Anaiak crossover thrash talde batean jotzen zuen, eta Cypress Hill, Body Count, Rage Against the Machine, Pantera edo Tupac Shakur ezagutarazi zizkion. Top of the Popsen bidez ezagutu zituen, bestalde, Tori Amos, Björk, Blur, Des'ree edo The Lighthouse Family, baita indiar musika ere. Queenen eragina ere badu. 15 urterekin familia utzi eta Y Network-en bidez politikoki militatu ondoren, musika bere ideiak zabaltzeko erabiltzea erabaki zuen, eta, 17 urterekin, Glasgowko klub batean rapeatzen hasi zen. Hilabete batzuen ondoren, 50 libera (tokiko moneta) jaso zituen, eta bere ogibidea musikan egitea erabaki zuen. 23 urterekin, The Orb-ekin kolaboratu zuen, eta bere hip-hop/elektro taldea, Soom-T & The Monkeytribe, sortu zuen; bertan jardun zen 25 urte bete arte. Estatu mailako gradua lortu zuen Komunikazioak eta hedabideak arloan. Kazetaritzan hasi zen, eta bere zigilua sortu zuen: Renegade Masters. 2022an, Gaudi ekoizlearekin kolaboratu zuen Good bere albumean sartutako bi abestitan.[1][2]
Hamabost urteko jardunaren ostean, 2015ean kaleratu zuen lehen diskoa: Free as a Bird.[3]
Baina reggae/dub eszenan ere oso aktiboa izan da azken urteetan. Jan Gleichmar Disrupt abeslariarekin (Jahtari disketxea) elkarlanean disko bat egin zuen, eta, Mungo's HiFi eta enparauekin, hainbat abesti.
Diskografia
Albumak
| Izenburua | Urtea | Zerrendetan |
|---|---|---|
| FRA [4] | ||
| Ode to a Karrot | 2010 | |
| Free as a Bird | 2015 | 122 |
| Born Again | 2018 | |
| The Arch | 2020 | |
| Victory | 2021 | |
| Good. | 2022 | |
| The Louder The Better | 2023 | |
| Free the Hard Way EP 1 (w/ Krak In Dub) | 2024 | |
| Ikuspegia (w/ Manudigital) | 2025 |
Singleak
| Izenburua | Urtea | Zerrendetan | Albuma | ||
|---|---|---|---|---|---|
| FRA [4] |
UK | BEL( <small id="mwfg">Wal</small><br id="mwfQ"><br><br><br>) | |||
| Take a Walk (Tom Firekin elkarlanean) | 2015 | 87 | — | — | Free as a Bird |
| Broken robotak | 2015 | 151 | — | 96*[A] | |
| Path of the Wanderer
(Maxi Singlea) |
2023 | The Louder The Better | |||
| Fly My Bird
(Maxi Single) |
2023 | ||||
Erreferentziak
- ↑ Frédéric Péguillan. Soom T, princesse du ragga au royaume de la pop. .
- ↑ Biographie. Deezer.
- ↑ Frédéric Péguillan. Soom T, lady ragga. .
- ↑ a b Tom Fire feat. Soom T - Take A Walk. ..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









