Sopuru
| Sopuru | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Poales |
| Familia | Poaceae |
| Leinua | Poeae |
| Generoa | Poa |
| Espeziea | Poa annua Linnaeus, 1753 |
Sopurua[1] (Poa annua) Poaceae familiako landare belarkara da, mundu guztian hedaturik dagoena, Antartikako hainbat uhartetan ere bai. Landare inbaditzailea da eta larreetan zein golf zelaietan belar txar kontsideratzen da.
Taxonomia
Lineok deskribatu zuen Zientziarako 1753. urtean, Species Plantarum liburuan.
Generoaren izena grezierazko poa hitzetik dator eta "belarra" esan nahi du. Espeziearen annua izena latinetik dator eta "urtekoa" edo "urtebete irauten duena" esan nahi du.[2]
Euskaraz sopuru[3], soorburu[4], sopurukua[5] eta antzeko izenak ditu.
Estatu Batuetan bluegrass ("belar urdina") esaten zaio eta musika estilo bati izena eman dio, bluegrass estiloa, country generoaren barnean dagoena.
Deskribapena
Zuntz ugariko sustraiak ditu eta hainbat zurtoin ateratzen dira handi, 5-30 cm-ko altuera hartzen dutenak. Liguladun hosto lineal luzeak ditu, erdiko nerbioan tolesten direnak.[2]
Infloreszentzia panikula erakoa da. Buruek 2-6 lore izaten dituzte eta gluma lorea baino laburragoa da.[2]
Ugalketa
Urteroko landarea da. Loraldia urte guztian zehar izaten du, negu gogorretan ezik.[6]
Landarea oso azkar hazten da hazitik. 6 astetan lorea ateratzen du, polinizatu, hazi berriak sortu eta hil egiten da.[6]
Habitata
Jatorriz klima epeletako espeziea bada ere mundu guztian hedatu da, baita Antartikako hainbat uhartetan ere.
Erreferentziak
- ↑ «sopuru - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-03-06).
- ↑ a b c «Grass Genera of the World - Poa L.» web.archive.org 2007-11-15 (kontsulta data: 2025-03-06).
- ↑ «Landara izenak | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (kontsulta data: 2025-03-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «sopuru - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-03-06).
- ↑ «Azkeneko ekarpenak | Bergarako euskara» euskara.bergara.eus (kontsulta data: 2025-03-06).
- ↑ a b «Identification» web.archive.org 2011-09-28 (kontsulta data: 2025-03-06).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









