Sorki

Sorkia (mendebaldean), burukote[1] edo burutea (erdi-ekialdean) buruaren gainean pisua eramateko jarri ohi den oihalezko elementua da, maiz suil bat garraiatzeko[2][3]. Bereziki emakumeek jantzi ohi zuten bokata egitera latsagiara joaten zirenean, arropa erosoago eraman ahal izateko[4]. Elementu funtzionala izanagatik ere, batzuetan diseinu erakargarriekin osatzen ziren, loreen irudiekin dekoratuta edo oihal koloretsuekin.
Besterik ezean, batzuetan mantala erabiltzen zen tresna hau egiteko, eta hortik dator mantalaz sorkia egin esamoldea, egoera zail batetik nola edo hala ateratzeko eskura dagoenarekin konpontzea[5].
Sinonimoak
Tolosalde, Goierri eta Leitzaldeko herri askotan burukote deitzen zaio, Urola inguruko herri batzuetan solki, Ergoienen bulken, Lapurdi ekialde eta Nafarroa Behere mendebaldean burutin, eta Nafarroa Behere ekialdean eta Zuberoan k(h)apete eta horren aldaerak (Zuberoan batik bat khapetü).
Erreferentziak
- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 56.or.
- ↑ «burukote - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-06-16).
- ↑ «Sorki / burukote -» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2021-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lavaderos: espacio público, genérico, de trabajo, de relaciones interpersonales. Cambios acaecidos. Guipúzcoa 1850-1950» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-06-16).
- ↑ «Zumaiako hitz bereziak: SOLKI -» Baleike.eus (kontsulta data: 2021-06-16).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









