Share to:

Spinazzola

Spinazzola
Spinazzola
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
ProbintziaBarletta-Andria-Trani
EskualdeaApulia
AlkateaCarlo Giuseppe Scelzi
Izen ofizialaSpinazzola
Jatorrizko izenaSpinazzola
Posta kodea76014
ISTAT kodea110008
HerriburuaSpinazzola
Geografia
Koordenatuak40°58′00″N 16°05′00″E / 40.9667°N 16.0833°E / 40.9667; 16.0833
Mapa
Azalera182 km²
Altitudea435
MugakideakAndria, Gravina in Puglia, Minervino Murge, Poggiorsini, Ruvo di Puglia, Palazzo San Gervasio, Venosa, Banzi, Genzano di Lucania eta Montemilone
Demografia
Biztanleria5.934 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea38,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0883
Hiri senidetuakVerbania
Katastro kodeaI907
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaBT
Hizkuntza ofizialaitaliera
http://www.comune.spinazzola.ba.it

Spinazzola Italia hegoaldeko hiri bat da, Apulia eskualdeko Barletta-Andria-Traniko probintzian dagoena eta 6997 biztanle dituena. Aurretik Bariko probintziaren barnean zegoen.

Geografia fisikoa

Hiria magalez inguratutako terraza batean dago, Locone ibaiaren haranari begira. Iturburu ugari sortzea eragiten duten dikedun magalek Spinazzola uretan aberatsa den toki bat bihurtzen dute, eskualdean ohikoa den eskasiarekin erabateko kontrastean.

Eboluzio demografikoa

  • 1861: 10337 biztanle
  • 1871: 10166 biztanle
  • 1881: 10548 biztanle
  • 1901: 11532 biztanle
  • 1911: 12224 biztanle
  • 1921: 11214 biztanle
  • 1931: 11299 biztanle
  • 1936: 12020 biztanle
  • 1951: 13162 biztanle
  • 1961: 10850 biztanle
  • 1971: 8433 biztanle
  • 1981: 8073 biztanle
  • 1991: 7817 biztanle
  • 2001: 7362 biztanle

Hiri mugakideak

Apulian

Bariko probintzian

Barletta-Andria-Traniko probintzian

Basilicatan

Potenzako probintzian

Historia

Ohiko identifikazioa Erromako Via Appiako Estado para Pinum delakoarekin frogatzerik ez dagoen arren, hiria oso aintzina sortua izan zen. Ordokiaren muturrean hiriko jauntxoak ziren Pignatelli familiaren gaztelua altxatzen zen, non 1615eko martxoak 13an Antonio Pignatelli jaio zen, urte asko beranduago Inozentzio XII.a izenarekin aita santua izango zena. XIX. mendean hiria herrigune historikotik kanpora hedatzen hasi zen, gaur egun duen lerrokatutako itxura hartu arte, ia erabat luzatuta 230 errepide probintzialean zehar.

Ekonomia

Aktibitate ekonomiko garrantzitsuena nekazaritza da, hiri hau laboreak landatzeko oso egokia eta emankorra den lurralde baten erdigunean baitago. Ur oparotasunak baratzeko landaketak ere bultzatzen ditu, tomatea kasu.

Fauna

  • Basurdeak
  • Zerriak
  • Otsoak

Monumentuak eta interesguneak

XX. mendearen hasieran Pignatelli gaztelua txikitu zen. Alabaina, Spinazzolan Erdi Aroko harresien hondakin batzuk, Jerusalemeko Ordenako komandante bat eta XVI. mendeko Eliza Ama kontserbatzen dira.

Eraikin erlijiosoak

  • Iragarpenaren Eliza. Hiriaren erdian kokatua, udaletxetik gertu (1936an eraikia), frantziskotar komentu ohia.
  • San Sebastian Eliza. Spinazzolako santu patroia den San Sebastianen zilarrezko soingaina duena, hain zuzen ere bere izena jasotzen duen plazan kokatua.
  • San Nikolas Eliza
  • San Petri Apostoluaren Eliza (Spinazzolesi Eliza Amak deitua), erdigune historikoan kokatua, gazteluko hondakinetatik gertu.
  • San Vitoren eliza
  • Basoetako Andre Maria Birjinaren santutegia, hiriko zuhaiztitik gertu kokatua, hiritik kilometro gutxira. "Boscoren Madonna"ren irudi sakratua du bertan Bazko ondorengo asteartean, prozesioan eramana dena, hirian Eliza Amara eramana da, jarraian santutegira eramateko berriz.
  • Purgatorioaren Eliza, plaza nagusian kokatua, Piazza del Plebiscito izena duena.

Iturriak

Iturri garrantzitsuak ikuspegi historikotik zein erabilgarritasunaren ikuspegitik honako zortzi hauek dira, gaur egun zaharberritze lanetan daudenak: Dirolla, Raica, Pilone, San Francisco (zaharberritua), San Vincenzo, Gadon, Accannata, Casalvecchio eta Pisciarello.

Basoak

  • Santa Lucia de Matera
  • Monterozzi de Labriola-Longo

Hiri senidetuak

Kultura

Spinazzolako jendea

Geografia

Udalerri mugakideak

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Andria, Gravina in Puglia, Minervino Murge, Poggiorsini, Ruvo di Puglia, Palazzo San Gervasio, Venosa, Banzi, Genzano di Lucania eta Montemilone.


Demografia

BiztanleriaUrtea600070008000900010.00011.00012.00013.00014.0001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean[1], 1991etik aurrera, ISTAT.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya