Stoa Poikile

Stoa Poikile (grezieraz ή ποικίλη στοά, "estoa margotua") Antzinako Greziako monumentu bat zen, Atenasko agoratik iparraldera dagoen toki pribilegiatu batean eraikia. 1981ean aurkitu zen. Zutabe doriarrak zituen kanpoaldean eta joniarrak barnean. Aurkitutako zeramikaren arabera, K.a. 475 eta K.a. 450 bitartean data daiteke.
Hegoalderantz begira zegoen, neguan, eguzkiaren beroa sartzea ahalbidetzen zuena, iparraldeko haize hotzak, bere atzealdeko fatxadan geratzen ziren bitartean.
Eraikina, Pausaniasen lekukotzari esker identifikatu ahal izan da.
Hasieran, erakina, Peisianaktios deitzen zen, bere eraikitzaileagatik, Pisianakte izenekoa. Baina, eraiki eta gutxira, margoekin apaindu zen, Poikilé (margotua) izena eman ziona. Margolan horiek, Atenasko artista garrantzitsuek egin zituzten: Polignoto, Mikon eta Paneok. Polignotok, Plutarkoren arabera troiarrak margotu zituenean, Laodizeren aurpegia Elpinizerenaren erara irudikatu zuen. Stoa dohainik margotu zuela gaineratzen du, Atenasen ohorez gogoratua izateko, historiografoek dioten bezala. Melantiok honako hau dio horren harira: "Ba bere kontura apaindu zituen jainkoen tenpluak eta Zekrope II.aren agora balentria heroikoekin".
Pausaniasek xehe-mehe deskribatzen ditu, oraindik miretsi ahal izan zituena. Margolan horietan, Atenasko balentria militar handiak irudikatu ziren, benetakoak zein mitologikoak. Gainera, stoak, garaitutakoei konfiskatutako armak eta brontzezko ezkutuak gordeta zituen.
Stoa Poikiléak, estoizismoaren eskola filosofikoa abiarazi zuen. Mugimenduaren sortzaileak, Zenon Zitiokoak, han irakasteko ohitura zuen. Stoa Poikilea, Plutarkok deskribatzen du bere Zimonen bizitza lanean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









