Stokely Carmichael
| Stokely Carmichael | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Stokely Standiford Churchill Carmichael |
| Jaiotza | Port-of-Spain, 1941eko ekainaren 29a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | beltza West Indian Americans (en) |
| Heriotza | Konakry, 1998ko azaroaren 15a (57 urte) |
| Hobiratze lekua | Cameroun cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Miriam Makeba (1969 - 1978) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Howard Unibertsitatea University of Toronto Mississauga (en) Bronx High School of Science |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, aktibista eta iraultzailea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Pantera Beltza Alderdia Student Nonviolent Coordinating Committee (en) |
Kwame Toure, Stokely Standiford Churchill Carmichael jaioa (Port of Spain, 1941eko ekainaren 29a - Konakry, 1998ko azaroaren 15a) estatubatuar ekintzailea izan zen.
Trinidad uhartean jaio zen eta AEBetan hazi zen hamaika urte zituenetik. Botere Beltzaren Mugimenduko buruzagietako bat izan zen. Indarkeriarik gabeko Ikasleen Koordinazio Batzordeko burua izan zen, gero Pantera Beltza Alderdiko ohorezko lehen ministroa eta, azkenik, Afrikako Herri Guztien Alderdi Iraultzaileko burua. Ameriketako Estatu Batuetako eskubide zibilen mugimenduaren eta mugimendu global panafrikarraren antolatzaileetako bat izan zen.
Alabama eta Mississippi estatuetan boto-eskubidearen aldeko ekintzekin hasi zen. Alderdi biko sistemarekin ilusioa galdu ondoren, erakunde politiko beltzak garatu zituen. Botere Beltzaren filosofia garatu zuen eta 1960ko hamarkadako lider ezagun eta eztabaidagarrienetako bat izan zen. FBIk jazarri ondoren, Afrikara joan zen bizitzera 1968an. Ginean Kwame Toure izena hartu eta panafrikar iraultza sozialista baten aldeko nazioarteko kanpainak egin zituen.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









