Stortorget
| Stortorget | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
| Suediako udalerria | Stockholm udalerria |
| Kokapen fisikoa | Stadsholmen |
| Koordenatuak | 59°19′30″N 18°04′15″E / 59.325°N 18.0708°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Stockholmgo triskantza | |
| Dimentsioak | 31 ( |
Stortorget (euskaraz: «Plaza handia») Stockholm hiriko Gamla Stan alde zaharreko enparantza nagusia da.
Historia
Stockholm sortzearekin batera bidegurutzea zena enparantza bihurtu zen XIII. mendean, dena den eraikin zaharragoen aztarnak aurkitu izan dira 1995 eta 1997 artean egindako indusketetan.
1400 urterako Stockholmek bazituen 6.000 biztanle inguru eta plazaren inguruan harrizko etxeak eraiki zituzten merkatariek. Enparantza beren topagune bihurtu zen eta stora torghit izena hartu zuen. XV mendean alemaniar inmigranteak iritsi ziren eta enparantza merkatari eta burgesen politikaren erdigune bihurtu zen. Hiria handitzen hasi zen eta plazan ere lau solairutako etxeak agertu ziren, tartean udaletxea.
Hiriak zeukan garrantzi estrategiko eta ekonomikoa zela-eta, Stockholm munta handiko faktorea izan zen Kalmarko Batasuneko errege daniarren eta independentzia nazionalaren aldeko mugimenduaren artean, XV. mendean. 1520an, Christian II.a errege daniarrak hirian sartzea lortu zuen, 1520ko azaroaren 8an oposizioko ordezkarien exekuzio masiboak egin ziren, Stortorget enparantzan, Stockholmgo sarraskia izenaz ezagutzen dena. Artzapezpikua, kantzilerrak, nobleak, epaileak eta hurrengo erregea izango zenaren aita bera ere exekutatu zituzten.
Eraikinak
- Stockholmeko Burtsaren eraikina: Suediako Akademia eta Nobel Museoa eta liburutegia ere bertan daude.
- Merkatarien etxeak:
- 3-5 zenbakiak: Grill etxea. 1640an eraiki zuen Hans Bremer merkatariak baina 1680an Antoni Grill alemaniarrak erosi zuen.
- 7 zenbakia: Hainbat jabe izan zituen. Lehenengotakoa Filip Kern alemaniarra, Joanes III.aren bizargina eta arkitektoa zena. 1682an Jean Bedoire ileorde egile frantziarrak erosi zuen, ardoa, gatza eta burdin salerosketan aberastu zenak. 1937an erabat berriztu zen eraikina.
- 14-16 zenbakiak: Asklepiosen izena du, medikuntzaren jainkoarena, izan ere farmazia izan baitzen bertan 300 urtetan zehar, 1924 urtean tokiz aldatu zuten arte.
- 18-20 zenbakiak: Johan Eberhard Schantz-ek XVII mendean elkartu zituen etxe biak. Karlos X.a Gustavoren idazkaria zen.
- 22 zenbakia: 1758an eraiki zuen Johan Berndes kantzilerrak. Hau kopre ekoizpenarekin aberastu zen XVII. mendean.
Iruditegia
-
Iturria.
-
Grill etxea.
-
14-22 zenbakietako etxeak.
-
Gabonetako merkatua.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










