Share to:

Striptease

Striptease dantzaria

Stripteasea dantza erotiko eta exotikoa da; hor, dantzaria era seduktore eta sexualki iradokitzailean guztiz edo partzialki biluzten joaten da[1]. Dantzariari stripper deritzo. Oro har, kabaretetan eta gaueko klubetan dantzatzen da: arropa motel kenduz joaten dira, ikuslearen grina ahalik eta gehiago mantendu eta konplizitate handiagoa lortzeko haiekin. Era berean, ikuskizuna ahalik eta gehien luzatu ohi dute, eta hori dela eta, normalean biluzik dantzaren azken momentuan bakarrik geratzen dira. Modu horretan, sentsualitatea amaiera arte mantentzea lortzen dute.

Ikuskizun horren elementurik garrantzitsuenak dantzarien fisikoa eta dantza egiteko duten gaitasuna izan ohi da: dantzok musika eta argi jokoen bidez lagundurik egiten dira beti. Elementu horiek ezinbestekoak dira espektakulu hori egiteaan, dantzak erakargarriagoak bilakatzen baitira.

Stripteasea hainbat kulturatako parte da, antzinako Babilonia eta Egiptotik gaur egun arte.

Historia

Dantza egiteko modu horren inguruan dagoen lehen aztarna Sumerkoa da, baina Antzinako Greziaren inguruan ditugu erreferentzia gehienak daude, idatzi eta ontzietako grabatuen bitartez.

Striptease dantzari ospetsuak

Striptease terapeutikoa

Biluztearen esperientzia alde terapeutikotik landu izan da, eta Euskal Herrian ere egin izan dira ikastaroak eta badaude terapeutak[2]. Terapia horrek ez du helburu bakarra izaten, pertsona bakoitzak jartzen baitizkio helburuak. Hala, striptease terapeutikora gerturatzen diren guztiek beren helburuak dituzte: biluztearen lotsa lantzea, jendaurrean sentsualki dantzatzeko beldurra uxatzea, gorputza ferekatzeko zenbait teknika ikastea[3]. Fisioterapiarekin lotzen da batzuetan striptease terapia[4], eta beste batzuetan terapia gestaltikoekin (hala nola barreterapia, adibidez)[3], ikuspegi humanistago batekin, pertsonalitatearen lantzearekin.

Striptease ikastaro batean, sentsualitatea pizteko hainbat trikimailu erakusten dira. Gorputza orokortasunean lantzeaz gain (hainbat ibilera onartzea, horien edertasuna mirestea, gorputzaren mugimendu-gaitasunak, eta abar), gorputz atal zehatz batzuk aktibatzeko ariketak lantzen dira[3]. Hala nola:

  • Gerria edo pelbisaren gunea. Energia sexuala biltzen den lekua da gune hori, eta, egia esan, euskal kulturako harreman eta dantzak zorrotzak eta zuzenak izateak, ez du gerriaren mugimenduan gehiegi laguntzen. Hori dela eta, arreta berezia eskaintzen zaio gerrialdeari, zenbait ariketaren bitartez mokorra askatu eta ibilbide libreak egin ditzan laguntzeko.
  • Beso eta eskuak: Mugimendu leunen eta bortitzen kontrasteek striptease bizi baterako aukera ematen dute: gorputza laztantzeko edo ferekatzeko, mugimendu leunen erabilera goxoa; arropa kentzeko edo musika-erritmoak markatzeko, mugimendu bortitzen zipristinak.
  • Gorputza etzanda: Sugearen gisara, lurrean etzanda, gorputzarekin lurra laztanduz, edo, katu mimoso eta txeratsuen modura, lau hankatan ondokoa gorputzarekin igurtziz. Lurrak ematen dituen aukerak aprobetxa ditzakegu, lurrak gorputza laztantzeko, edo gorputzak lurra sentitzeko duen ahalmena erabiliz.
  • Hankekin jolasean: Hankek ere sentsualitatea dute. Etzanda egotean, hankak gorputz-enborraren pisutik aske geratzen direnez, aukera ona izan daiteke hankak airean jarri, eta horiekin jolasteko: ukituz, tolestuz, zabalduz...
  • Makurtzea eta zutitzea: Zutik edo etzanda egiten diren mugimenduak sentsualak dira, baina mugimendu batetik bestera pasatzeko erabiltako tarteak ere erotiko bilaka daitezke. Hori errazten duten trikimailu txiki batzuk ere ikas daitezke: poliki-poliki mugimendu sentsualez jaisten joan, eta, lehenengo, hanka bat tolestu; azkenik, ondoren, norberari bururatuko zaiona.

Ikus, gainera

Mr Lothar dantzari finlandiarra

Erreferentziak

Kanpo estekak

  1. Hiztegi entziklopedikoa. Elkar [2003] ISBN 8497830245. PMC 433518600.. (Strip-tease)
  2. «Gizakom: UEU Eibarren» Gizakom 2005-05-30 (kontsulta data: 2018-06-06).
  3. a b c «Striptease teraupetikoa» Gaztezulo (kontsulta data: 2018-06-06).
  4. Aldasoro, Iratxe. (2005-07-18). «Striptease terapeutikoa» Euskadi Irratia (kontsulta data: 2018-06-06).[Betiko hautsitako esteka]

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya