Su zelaiak
| Su zelaiak | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Mikel Peruarena Ansa ([noiz idatzi zuen egileak]) |
| Argitaratze-data | 2014 |
| Generoa | eleberri historikoa |
| Jatorrizko izenburua | Su zelaiak |
| Hizkuntza | eu |
| Argitaletxea | Susa |
| Ilustratzailea | Unai Iturriaga, azala. |
| Bilduma | Narratiba Susa, 107 |
| Orrialdeak | 234 |
| ISBN | 978-84-92468-63-8 |
| OCLC | 903003828 |
| Sariak | 111 akademia saria |
Su zelaiak Mikel Peruarena egile gipuzkoarrak idatzi eta Susa argitaletxeak 2014 urtean plazaratutako eleberri historikoa da. Irakurleen 111 akademia Sariaren lan irabazlea izan zen ondorengo urtean. Era berean, 2015 urteko Euskadi saria - Euskarazko literatura lan onenaren aitortza irabazi zuen baina egileak uko egin zion saria jasotzeari [1].eta horretarako arrazoiak, epaimahaiari zuzendutako gutun batean adierazi zituen eta albistea jasotakoan, argitaratu Berria egunkarian.[2].
Argumentua
Kontakizuna Lehen Mundu Gerraren testuinguruan garatzen da. Pertsonaiak, gertaerak eta paisaiak Baionako Infanteriako 49. erreximenduaren ibileren zerbitzura jartzen dira. Izan ere, idazleak oso kontuan hartzen ditu talde horren ibilbide historikoa antzineko prentsa digitalizatuaz baliatzen, bereziki Eskualduna egunkariaren bidez. [3]. Nobelak lau atal ditu: lehenengoan Lapurdiko hainbat herritan girotzen da, eguneroko bizitzaren eszenen bidez. Batean eta bestean azaltzen doa nola soldaduak bataila-frontera errekrutatzeko iragarpena egiten den, Saran, Ezpeletan, Ezterenzubin, etab. Bigarren atalean, istoriak gerrako frontera eramaten du irakurlea, azaltzen nola gazteak onartzen duten gerra egoera, nola garraiatzen duten eta borroketan sartzen diren, gero eta sakonago. Hirugarrenean, frentean bete-betean, gerraren gordintasunean murgilduko dira Lapurdiko erreximenduaren gazteak. Horietako asko hiltzen dira kontakizunean aurreratu ahala. Gaixotu, elbarritu edo baimenak dituztenean, berriz etxeratzen dira tarte batean eta haien ibilbidearekin azaltzen da herri hustu horien giroa, arazoak, kezkak eta beldurrak. Bukaeran, Verdungo gudua islatua geratuko da bere gordintasunean gero eta pertsonai gutxien gorabeheren bidez.
Pertsonaiak
Hasieran,lehenengo ataleko herrien deskribapenean, famili eta pertsonai askoren gorabeherak azaltzen dira, paisai zabal bat osatzen. Liburua aurrera joan ahala, berriz, fokua gero eta pertsonai gutxiagotan paratzen da, 49. erreximenduaren gazteengan batik bat, nahiz eta haien artean jatorria eta gerra-frontea ia beste loturarik ez izan. Adibidez, Matrustegi sendia bi seme galtzen, Rafael Pikasarri Eletako jaunmera, semea Doneztebera gauez eramango duena osabarekin, Etxeber erretorea, Leon Iturri kapitaina, Silvain Toucoulet lotinanta, Dufau Senpereko mediku gaztea andak asmatu zituena zaurituak garraitzeko, Etien Bonnat boxealaria, Filipe Luro ikazkiña, Maitena emaztea, Manex Donetxi edo Battitta Garati artzaina. Garaiko pertsonai historikoak ere tartekatzen dira testuingurua marrazten laguntzeko, hala nola, Philippe Thys belgiar ziklista, Julio Urkixo euskalaria edo Manuel Aznar kazetaria Euzkadi egunkarirako argazkilari eta berri emaile gisa.
Kritika
Collage gisa definitu du egileak berak lan hau(233 orr.) eta zenbait kritika ere bat datoz horrekin, hala nola, esatean hasieran fokua herriz herri mugitu, eta pertsonaia zein giro askoren argazkiak eginez. Fragmentu anitzeko collageak gerrarako deiak jendartea nola harrapatu zuen erakusten du lanaren egitura aztertzean.[4]. Nobela koralatzat ere hartua izan da, non protagonista difuminatuta egonda, irakurleak inpresio hartzen du pertsonaien mugak ere desagertzen direla, pertsonaiak ez direla norbanakoak, baizik-eta talde handi baten pieza soilak, erori eta beste pieza bat zuek ordezkatzen dituztenak.[5]. Narrazioak,zati handi batean, tonu aseptikoa hartzen du eta obra zatikatu baten bidez osotasun bat lortzen du. [6].
Erreferentziak
- ↑ Euskadi Literatura saria eman baina ez jasotzea erabaki zuenaren albistea Berria egunkarian 2015eko urriaren 8an [1]
- ↑ Berria egunkarian, 2015eko urriaren 9an [2]
- ↑ Edizio honen 233 orr.Eskualduna ezinbesteko iturria izan dela dio Peruarenak, Armiarmako Euskal Prentsaren Lanak[Betiko hautsitako esteka] proiektuan eskuragarri
- ↑ Gurrutxaga, Alex.- Agur maitasuna, agur bizitza.(Berria, 2014-12-14)Armiarman jasota
- ↑ Rojo,Javier.- Sarrski-frontea (El Correo, 2015-01-03)Armiarman jasota
- ↑ Esparza, Iratxe .- Historia baino unibertsalagoa (Gara, 2016-04-09)Armiarman jasota
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









