Share to:

Subuqti

Subuqti
Jatorria
Egilea(k)Vicente Costalago
Argitaratze-data2022
IzenburuaSubuqti
Ezaugarriak
HizkuntzaInterlinguea

Subuqti Vicente Costalagok 2022an jatorriz Interlinguez idatzitako eleberri bat da. Egileak berak itzuli eta Interlinguaz argitaratu zuen 2025ean. 2026an, euskaraz argitaratu zen. Interlinguezko bertsioa Dave MacLeodek berrikusi zuen, Interlinguazkoa Martin Lavalléek, eta euskarazkoa Josu Lavinek.

Narrazioa

Liburuak Grigoriren istorioa kontatzen du, Aleksey kapitainak gidatutako Kitkorab ontzian Subuqtira iristen den errusiar marinel bat. Han, kapitainak emakumeak eta haurrak hartu eta marinel artean banatzeko agintzen du. Grigorik ikusten duenean Aqarnaqek, Subuqtiko buruzagiaren alabak, bularrean tatuaje bat duela, berekin hartu eta bere gelara eramaten du. Biak bakarrik daudenean, berak ere tatuaje bera duela erakusten dio eta subuqtieraz hitz egiten dio, herri horretako kide baita.

San Petersburgora itzuli ondoren, goi-gizarteak Grigori kritikatzen du, haien artean ezaguna baita, eta Alyona Morozova izeneko emakume bat, bere lagun Kira Novikovarekin batera, Aqarnaqi buruzko zurrumurruak zabaltzen hasten da; ondorioz, Aqarnaq auzitegi baten aurrera eramaten dute, eliza ortodoxoan bataiatua ez izateagatik. Une horretan, Grigori agertzen da eta salbatu egiten du, eta ondoren Kitkorab ontzia hartzen du Subuqtira itzuli eta bere emaztearekin eta haurrekin bizitzeko.

Pertsonaia nagusiak

  • Grigori: Errusiar marinela.
  • Aleksey: Kitkorab ontziko kapitaina.
  • Olga: Alekseyren emaztea.
  • Alyona Morozova: Errusiar goi-gizarteko emakumea. Alexei Novikoven emaztea. Grigoriz maiteminduta dago.
  • Alexei Novikov: Errusiar armadako jeneral nagusia. Alyona Morozovaren senarra.
  • Kira Novikova: Errusiar goi-gizarteko emakumea. Alyona Morozovaren laguna.
  • Dimitri Mazarov: Errusiar armadako jeneral nagusia. Kira Novikovaren senarra.
  • Vladislav Fedorov: Alyona Morozovaren laguna, gazteak zirenean hartaz maiteminduta zegoena.
  • Taisiya Smirnova: Kira Novikovaren laguna.

Hizkuntza

Liburu honetarako, egileak hizkuntza bat sortu zuen, subuqtiera (subuqtivad). Estonieran, finlandieran eta inuktitutaren hainbat dialektotan oinarritu zen.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya