Suilma Aali
| Suilma Aali | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1973ko azaroaren 3a (52 urte) |
| Herrialdea | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
Suilma Aali (hassanieraz: اسويلمة عالي ) (Madril, 1973ko azaroaren 3a) espainiar-saharar musikagile eta abeslaria da. Bere sustraiak eta nortasuna fusionatzen ditu bere musikaren bidez.[1]
Bizitza
Madrilen jaio zen, ama galiziarra eta aita sahararra. Txikitatik kantatu, konposatu eta gitarra modu autodidaktan jotzen du. Eskolako abesbatzan hasi zen eta ahots, gitarra, harmonia eta piano tekniketan trebatzen jarraitu zuen, rock, funk eta soul musika taldeetan parte hartuz. Dantza klasikoa eta modernoa, marrazketa eta interpretazioa ikasi zituen.[1][1]
Dantzari lan egin zuen 18 eta 19 urterekin, alderdi hori musikarekin eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kazetaritza Fakultatean egindako ikasketekin uztartzen zuen bitartean. Han bi urte eman zituen eta, ondoren, beste bi urte eman zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Filosofia ikasten.[2]
Musikari ibilbidea
Musika nagusituz joan zen bere bizitzan, eta hasitako bi karrerak alde batera utzi zituen, baita dantza ere. Estatuko eta nazioarteko artista ugarirekin egin du lan abeslari profesional gisa, biretan, grabaketetan eta telebistan. Halaber, interpretazioarekin ere limurtu du, telesailetan, film laburretan, antzerkian eta musikalean pertsonaiak eginez. 2012tik, bere bakarkako lehen albuma plazaratu zuenetik, bere proiektu pertsonalean buru-belarri dabil.[2]
Abeslari profesional gisa ibilbide luzea du nazioarteko artista ospetsuei laguntzen bere grabazio eta biretan: Rosana, Isabel Pantoja, Marta Sanchez, Nacho Campillo. Besteak beste, La Voz eta Cover Night saioetako musika taldeko kide izan da. Bakarlari gisa, hainbat musika-taldetan eta kolaboraziotan aritu da, besteak beste, Javier Elorrieta zinegile eta jazz abeslariarekin dueto batzuetan, Temps d Aimer diskoetan eta Souvenir Souvenir diskoetan.[1]
Erritmo eta estilo afro-arabiarren, latindarren eta flamenko-espainiarren nahasketa dira bere abestiak. Horietan, soul, jazz, pop eta folk estiloak nahasten dira.[1]
Ekintzaile ibilbidea
Iritzi- eta konpromiso-egilea da, eta hainbat kontzertutan hartu du parte, hala nola El Eventazo Feminista, Ellas por el Sáhara 2019, Palestinaren okupatuari aurre egiteko poesia 2024. Madrilen 2019an klima-aldaketari buruz egin zen goi-bilera dela eta, Klimaren aldeko Martxaren osteko kontzertua, Maré Compostela 2021 Jaialdian, eta 2024ko uztailean Talavera Jazz Jaialdiko kartelean parte hartu zuen. Beatriz Santiagok zuzendutako "Cómo me pone la lavadora" Antzerki Laborategi Feministaren ohiko kolaboratzailea da. Cristina del Valle buru duen “Ellas dan la nota” birako kartelaren parte da 2022tik.[1]
Diskografia
Bere lehen diskoa 2012an kaleratu zuen, ´AALI´. Guztira 10 kantuk osatzen dute, Nico Rocaren laguntzarekin eta Jorge Gracía Malaxek koproduzituta. 2015ean, Diana Navak zuzendutako ´Coria y el mar´ film dokumentalaren soundtrackean parte hartu zuen. Horretarako, dokumentalaren izen bereko abestia konposatu eta abesten du, emakume sahararrei buruzkoa. 2016an ´MIMA & dREIRA´ bikotea osatu zuen Javier Pedreira gitarra-jotzailearekin batera, eta ´Musas´ dikotea atera zuten.[3]
2019an atera zen abeslariak Nico Rocarekin batera ekoitzitako ´Flor Amarilla´ EPa. 2023an ´El Final´ atera zuen, Dayan Abad produktore eta gitarrista kubatarrak ekoiztutako singlea. 2024an atera zen bere ´Ana Saharauia´ singlea eta 2025ean ´No queda lágrimas', biak ere kantariak berak ekoitziak Nico Rocarekin batera.[4]
2025ean atera zuen ´No Quedan Lágrimas´ kanta berria, herri palestinarraren genozidioaren gaineko minetik eta ezintasunetik sortua. Abesti hau Los Alvarezekin batera grabatu zen, Nico Alvarezek, Dani Alvarezek eta Nico Rocak osatuz.[5]
Filmografia
2020an ´Ocupación SA´ dokumentala aurkeztu eta kontatzen du, Laura Daudén eta Sebastián Ruiz Cabrerak zuzendutako Mundubaten proiektua. 2022an ´AIMRA, tierra de nadie´ dokumentalean lagundu zuen bere testigantza eta musikarekin. 2025ean El secreto de la duna de Chinguetti film dokumentalaren jatorrizko abestiaren protagonista eta konposatzaile izan zen, Bahia Mahmud Awad idazle, poeta eta antropologo sahararrarekin batera.[6][7][8]
Bizitza pribatua
Bikotekidearekin, Nico Roca musikari eta musika ekoizle argentinarrarekin, alaba bat du, Uma Roca, abeslari, konpositore eta aktorea.[9]
Bere ahizpa Sukina Aali-Taleb kazetari, idazle, poeta eta irakaslea da. Bi neba gehiago ditu: Melika Aali-Taleb Fernández, itsas ingeniaria, eta Hussein Aali-Taleb Fernández (Cunqueiro), egurraren artisaua eta tornularia.[10][11][12]
Ikus, gainera
- Mendebaldeko Saharako kultura
- Mendebaldeko Sahara
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f Suilma Aali - Canal de Creación. 2024-05-22.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Músicos, Mundo. (2021-05-01). Suilma Aali, cantante, autora y compositora. .
- ↑ «Suilma Aali» www.youkalimusic.com.
- ↑ Cuenca, Sandra. (2025-05-20). «NO QUEDAN LÁGRIMAS el nuevo single de Suilma Aali» Diario Más Noticias.
- ↑ «Suilma Aali estrena «No quedan lágrimas»» Verdadera Locura 2025-04-03.
- ↑ «Ocupación S.A. [Documental»] Mundubat.
- ↑ «Nomads Film Catalogue» nomadshrc.org.
- ↑ «Documental ‘El secreto de la duna de Chinguetti’» Documental ‘El secreto de la duna de Chinguetti’ | Universidad de Granada 2025-01-24.
- ↑ «El segundo sencillo de Uma Roca, 'x ti'» Majadahonda Magazin.
- ↑ «Y… ¿dónde queda el Sáhara? >> Archivo >> Blogs EL PAÍS» blogs.elpais.com.
- ↑ «Contacto» AEBIG, ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE BIOGÁS.
- ↑ «Distintas demostraciones participativas protagonizan el Mercado de Nadal de la Diputación de Lugo» LugoXa.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









