Sultan Ali Keshtmand
| Sultan Ali Keshtmand | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kabul, 1935eko maiatzaren 22a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Londres, 2026ko martxoaren 13a (90 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kabulgo Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Sultan Ali Keshmand (Kabul, 1935eko maiatzaren 22a – Londres, 2026ko martxoaren 13a) afganistandar politikari komunista izan zen. Afganistango lehen ministroa izan zen 1981etik 1988ra eta 1989tik 1990era.
Kabulen jaio zen eta hazara talde etnikoko kide izan zen. Ekonomia ikasi zuen Kabulgo Unibertsitatean, eta Afganistango Herri Alderdi Demokratikoarekin bat egin zuen; Babrak Karmalek zuzendutako Partxam fakzioko kidea izan zen.
1978ko apirileko estatu-kolpearen ondoren, Afganistango Errepublika Demokratikoko Plangintza ministro izendatu zuten. 1978ko abuztuan atxilotu zuten, Nur Muhammad Taraki presidentearen aurkako kolpe bat ematea leporatuta. Espetxeratu, torturatu eta heriotza-zigorra ezarri zioten, nahiz eta zigorra hamabost urteko espetxe-zigorra bete ondoren aldatu.
1979ko abenduan Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu zuen eta Babrak Karmal ezarri zuen boterean. Keshtmand lehen ministroa izan zen 1981etik 1988ra eta 1989tik 1990era bigarren aldiz. Orduan herrialdetik alde egin zuen, lehenik Errusiara eta gero Ingalaterrara, eta Afganistango gutxiengoen eskubideak defendatu zituen.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









