Summer Sanders
| Summer Sanders | |
|---|---|
(2009) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Summer Elisabeth Sanders |
| Jaiotza | Roseville, 1972ko urriaren 13a (53 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Stanford Unibertsitatea Oakmont High School (en) |
| Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | igerilaria, telebista-aktorea, kirol esataria, telebistako pertsona ospetsua eta joko-ikuskizunaren aurkezlea |
Parte-hartzailea
| |
| Pisua | 57 kilogramo |
| Altuera | 175 zentimetro |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| summersanders.net | |
Summer Elisabeth Sanders (Roseville, Kalifornia, AEB, 1972ko urriaren 13a) estatubatuar kirol-iruzkingilea, erreportaria, aktorea, lehiaketako igerilari ohia eta olinpiar domina irabazi zuen kirolaria da.[1]
Bizitza
Sanders Kalifornia estatuko Roseville hirian jaio zen 1972. urtean. Haurtzaroan hiru ikastetxetara joan zen, Bishop Donahue High Schoolera, Cavitt Junior Highera eta, azkenean, Oakmont High Schoolera, denak jaioterrian.
Hiru urte zituenean, Sandersek bazekien igeri egiten, Trevor izeneko neba zaharrena bezalakoa izan nahi zuen, horregatik, 1976. urtean Sugar Bears-ekin elkartu zen, Rosevillen adinaren arabera taldeka igeri egiteko programa bat, non Mike Barsotti, Scott Winter eta Scott O'Conner entrenatzen zuten. Gero Sierra Aquatic Club-era pasatu zen, Ralph Thomas entrenatzailearekin, eta azkenean California Capital Aquatics-era, Mike Hastings entrenatzailearekin.[2]
Ibilbidea
Igerilari
15 urte zituenean, Sandersek igeriketa munduaren arreta erakarri zuen, 1988. urteko olinpiar taldean postu batengatik banakako 200 metroetako aukera galtzean, hirugarren geratu baitzen. Lehenengo nazioarteko topaketan, zilarrezko domina bat irabazi zuen banakako 200 metroetan, Lin Li txinatarraren atzetik, 1989. urteko Txapelketa Panpazifikoetan. Urrezko hiru domina eskuratu zituen Borondate Oneko jokoetan 1990. urtean, unibertsitate-ibilbidean murgildu baino lehen, Stanford Unibertsitatean hain zuzen ere. 1991. urteko Txapelketa Panpazifikoetan, banakako 400 metroak (Lin Li gaindituz) eta tximeleta estiloko 200 metroak irabazi zituen. Bi urtez Stanforden ikasten egon ondoren, NCAAko sei titulu osatu eta lau errelebo txapelketa irabazi zituen. Urte berean (1992), Sandersek NCAAk emandako urteko igerilari titulua irabazi zuen, gainera, Stanfordeko Unibertsitatea txapelketa nazional batera bultzatu zuen. Saskibaloian ere jokatzen zuen.[3][2]
1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoetan, Sandersek urrezko bi domina lortu zituen, bata tximeleta igeriketako 200 metroetan eta bestea 4 x 10 m-tan. Gainera, zilarrezko domina bat irabazi zuen 200 metroetan eta brontzezko bat 400 metroetan. Bakarkako emanaldiak ere onak izan ziren, Perth hiriko munduko txapelketan bezala (Australia, 1991. urtean). 1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoak bukatu eta gero. Ondoren, Atlantako 1996ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatzen ahalegindu zen, baina ez zuen lortu eta kanpoan geratu zen. Sanders 1994. urtean utzi zuen elite mailako igeriketa.[4][5][6]
Igeriketa utzi ostean
Telebistan
CBS Sports eta MTVrekin hasi zuen telebista ibilbidea, Sandblast izeneko saioa aurkeztu zuenean. Albiste-kate eta -saio nagusi guztietan lan egin du, baita NBCko Today saioan, Good Morning America"n eta Rachael Rayn ere. Azken horretan, korrespontsal berezia izan zen. 90eko hamarkadan NBA Inside Stuff izeneko joko-saio gustukoenaren anfitrioia izan zen, eta aurkezlea ere bai, Nickelodeon-en. Bederatzi Olinpiar Jokotan hartu zuen parte, esatari, erreportari eta aurkezle gisa. Fox Skating with Celebrities eta The Sports List telerrealitate saioak gidatu zituen, eta Lifetimeko WNBAko transmisio talde berritzaileko kide izan zen, Michelle Tafoya, Reggie Miller eta Meghan Pattyson barne. Telerrealitatearen munduan sartu zen ongintzazko erakundeko lehiakide gisa, Right To Play, Celebrity Apprentice eta Rachael vs. Guy: Celebrity Cook-Off. Gero, CBS Sports-eko We Need To Talk saio sarituaren anfitrioia izan zen.[2]
Kirol-esatari
Kirol-esatari gisa, telebistako saio asko zuzendu ditu, besteak beste, The Sport List (2004), NBA Inside Stuff (2007), Beg, Borrow & Deal' (2002), Figura It Out (1997-1999) eta Sandblast (1994). Antzezle ere jardun du, bi filmetan agertu zen: Broken Record (1997) eta Jerry Maguire (1996). Patinajeko Skating With Celebrities telerrealitate saioa ere gidatu zuen FOX katean.[2][3]
1999. urteko ekainean, Sandersek Champions Are Raised liburua kaleratu zuen, Not Born: How My Parents Made Me A Success (euskaraz: Txapeldunak egin egiten dira, ez dira jaiotzen: Gurasoek garaipenak lortzen lagundu zidaten).
Bizitza pertsonala
1997ko uztailaren 4an, Mark Henderson igerilari olinpikoarekin ezkondu zen. Bikotea, 2001. urtean dibortziatu zen. Gero, 2005. urteko uztailean, Erik Schlopyrekin ezkondu zen, 2006ko Turingo Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen Munduko Kopako eskiatzaile batekin, eta harexekin izan zuen lehen alaba, Skye Bella izenekoa, 2006ko apirilaren 21ean jaioa. Gero, bigarren umea jaio zen, Robert Charles Spider Schlopy, 2008ko urtarrilaren 15ean. 2018an familia osoa Espainiara joan zen bizitzera, Santanderrera.[7]
Larunbat batean, 2007ko ekainaren 9an, suak Summer Sandersen haurtzaroko etxea suntsitu zuen.
Sanders UNICEFen borondate oneko enbaxadorea izan da, eta 2009. urtean El Aprendiz: Celebridades 3 saioko partehartzaileetako bat izan zen.[3]
Sariak eta aintzatespenak
Besteak beste, sari eta aintzatespen hauexek jaso ditu:[7]
| Urtea | Lehiaketa | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
|---|---|---|---|---|---|
| 1992 | Olinpiar Jokoak
Bartzelona 1992 |
Tximeleta 200m | Librea 200 m | Librea 400m | 4 |
| 4 x 10 m. | |||||
| 1991 | Munduko txapelketak
Perth. Australia |
Tximeleta 200m | Librea 200 m | Librea 400m | 3 |
| 1989 | Munduko igeriketa kopa
Orlando-AEB |
Tximeleta 200m | Librea 200 m | 2 | |
| 1989 | Pazifikoko Txapelketa | Librea 200 m | 4 | ||
| 1991 | Tximeleta 200m | ||||
| Librea 200 m | |||||
| Librea 400m |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Summer Sanders | Actriz» IMDb (kontsulta data: 2026-01-29).
- ↑ a b c d «Summer Schlopy Sanders - Global Ambassador for Plan International USA» Plan International USA.
- ↑ a b c «Summer Sanders» spoilercat.com.
- ↑ «Juegos Olímpicos Barcelona 1992» Juegos Olímpicos.
- ↑ EFE. (1994-01-11). La nadadora Summer Sanders se retira. ISSN 1134-6582..
- ↑ «Olympic swimming: Summer Sanders» usatoday30.usatoday.com.
- ↑ a b «Juegos Olímpicos Barcelona 1992» Juegos Olímpicos.
Kanpo estekak
- NBA Inside Stuff - Summer Sanders
- Nazioarteko ospearen aretoa - Summer Sanders
- Bay Kirol Ospearen Aretoa
- USA Today - Igerilari olinpikoa: Summer Sanders
- Estatu Batuetako Batzorde Olinpikoa - Q&A with Summer Sanders
- Summer's U.S. Bio talde olinpikoa
- Summer Sanders en Internet Movie Database (en inglés).
- Figura It Out
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









