Share to:

Susana Higuchi

Susana Higuchi

(2011)

Peruko legebiltzarkide

2001eko uztailaren 27a - 2006ko uztailaren 26a
Barrutia: Lima electoral district (en) Itzuli
Hautetsia: Q109425116 Itzuli

Peruko legebiltzarkide

2000ko uztailaren 27a - 2001eko uztailaren 26a
Hautetsia: Q109425680 Itzuli
First Lady of Peru (en) Itzuli

1990eko uztailaren 28a - 1994ko abuztuaren 24a
Pilar Nores - Keiko Fujimori
Bizitza
JaiotzaLima1950eko apirilaren 26a
Herrialdea Peru
HeriotzaLima2021eko abenduaren 8a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Alberto Fujimori  (1974ko uztailaren 25a -  1995eko azaroaren 17a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNational University of Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila eta politikaria
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaIndependent Moralizing Front (en) Itzuli

Susana Shizuko Higuchi Miyagawa (Lima, Peru, 1950eko apirilaren 26a - 2021eko abenduaren 8a) ingeniari zibila eta politikaria izan zen, japoniar jatorrikoa.

Alberto Fujimoriren emaztea zen, eta horrenbestez Peruko lehen dama izan zen 1990eko uztailaren 28tik 1994ko abuztuaren 23a arte.

Bizitza

Lehen urteak eta ikasketak

1950eko apirilaren 26an jaio zen Liman. Lau seme-alaben artean gazteena izan zen. Bere gurasoak Tomas Higuchi eta Seki Miyagawa ziren. Hamabost urte zituela, Jasokundeko Andre Mariaren ikastetxean amaitu zituen ikasketak.[1][2]

Ingeniaritza Zibileko ikasketak egin zituen Ingeniaritzako Unibertsitate Nazionalean. 1974an, Alberto Fujimori ingeniari agronomoarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten: Keiko, Hiro, Sachi eta Kenji. Gainera, Fuyi Eraikuntza Enpresa sortu zuen.[3]

Peruko lehen dama

Alberto Fujimorik hauteskundeak irabazi eta gero, Errepublikako lehen dama bihurtu zen. Peruko Haurren Fundazioko presidentea ere izan zen 1990 eta 1994 bitartean.[4]

1992ko martxoan, lehen dama zela, Higuchik publikoki salatu zituen Fujimori presidentearen ustezko ustelkeria ekintzak, senideen dohaintzekin zerikusia zutenak.

Erregimenak apirilaren 5ean autogolpea eman zuen, Kongresua deseginez eta ordena konstituzionala bertan behera utziz. Ondorioz, Higuchi gero eta gehiago urrundu zuten funtzio ofizialetatik.

1994an dibortzioa formalizatu zuen Fujimorirekin, Inteligentzia Nazionaleko Zerbitzuen tratu txarrak salatu ondoren. Keiko alabak hartu zuen lehen dama postua.[5][6][7]

Ondorengo ibilbide politikoa

1995eko hauteskunde orokorretan presidentetzara aurkeztu zen, baina Peruko hauteskunde-botereak baliogabetu egin zuen bere hautagaitza, erakunde hau Fujimoriren menpe baitzegoen.

Giza Eskubideen Batzorde Amerikarrak ondorioztatu zuen Higuchiren eskubideak urratu zirela, hauteskunde horretan parte hartzea eragotzi ziotelako.[8][9][10][11][12][13]

Ondoren, 2000. urteko hauteskundeetan, kongresurako aukeratu zuten, Fronte Independente Moralizatzailerekin aurkeztuta. 2001eko hauteskundeetan berrautatu zuten.[14]

Hasieran Keiko alabari kritikak egin bazizkion ere, haren 2016ko eta 2021eko presidentetza-kanpainetan parte hartu zuen.[15][16]

Erreferentziak

  1. Peru21, Redacción. (8 de diciembre de 2021). «Falleció Susana Higuchi, exesposa de Alberto Fujimori, a los 71 años» Peru21.
  2. Batalla, Carlos. (2021-12-09). Susana Higuchi, ex primera dama de la Nación [PERFIL. ] ISSN 1605-3052..
  3. «Quién es Susana, madre de Keiko Fujimori y su historia en la política peruana» El Popular 9 de noviembre de 2021.
  4. «La justicia peruana archivó delitos de corrupción contra dos hermanas del ex presidente Fujimori, buscadas por robo de donaciones» infobae 2019-01-06.
  5. Tiempo, Redacción El. (1992-03-28). «ESCÁNDALO EN LA FAMILIA DEL PRESIDENTE FUJIMORI» El Tiempo.
  6. Sourtech. «Cuando Susana Higuchi denunció a los Fujimori por apropiarse donaciones de Japón - Exitosa Noticias» www.exitosanoticias.pe.
  7. EFE. (1994-08-15). La mujer de Fujimori denuncia que está atrapada en el palacio de Gobierno en Lima. ISSN 1134-6582..
  8. GESTIÓN, NOTICIAS. (2019-09-13). «¿Qué pasó en GESTIÓN hoy, 13 de setiembre? | TENDENCIAS» Gestión.
  9. Aznárez, Juan Jesús. (1994-09-13). La esposa de Fujimori crea un partido y se presenta a las elecciones. ISSN 1134-6582..
  10. Susana Higuchi, una candidata que pesa. Colombia 14 de septiembre de 1994.
  11. Higuchi excluida. Colombia 17 de enero de 1995.
  12. Higuchi conmueve al Perú. Colombia 21 de enero de 1995.
  13. «Informe No 119/99 Caso 11.428 Susana Higuchi Miyagawa» www.cidh.oas.org (Comisión Interamericana de Derechos Humanos) 6 de octubre de 1999.
  14. Susana Higuchi: Falleció la exprimera dama este miércoles a los 71 años. 2021-12-08.
  15. Correo, Redacción. (2016-03-04). «Susana Higuchi entra a la campaña en apoyo de Keiko Fujimori» Correo.
  16. Noticias, Redacción América. (2021-05-17). «Susana Higuchi participa activamente en la campaña de Fuerza Popular» América TV.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya