Share to:

Sutondo

Sutondo
beheko sua
Honen partebeheko su

Sutondoa etxeetan, eta, bereziki, baserrietan, beheko sua dagoen tokia da.[1] Sutondoak harlangaitzez egin ohi dituzte, hala nola adreiluz edo harriz. Milaka urtetan, sutondoa hain zen etxe baten parte, bere ezaugarri nagusi eta garrantzitsuena, non kontzeptua etxearen sinonimo ere bilakatu zen.

Erdi Aroan, eta Antzinako Erregimenean, etxeak, eta bide batez familiak kontatu eta dokumentatzen zirenean, zergak edo laur jabego bateko ondasunak ezagutzeko, "suak" (su, sutondo) hitza erabiltzen zen, eta Nafarroan "Libros de fuegos" (Suen liburuak) izeneko dokumentu ugari gorde izan dira, garaiko etxe kopurua jasotzen zutenak. [2][3][4][5]

Aro modernoan, berokuntza zentrala iritsi zenetik, jende gehienen eguneroko bizimoduan ez da hain oinarrizkoa izan, etxeko berokuntza labe batek edo estufa batek sortzen duelako, eta sukaldea, aldiz, tresna bat da (sukaldea eta labea konbinatuz), beste etxetresna elektriko batzuekin batera. Hala eta guztiz ere, etxe askok oraindik ere badute sutondoa, sukaldean beroa eta erosotasuna lortzeko.

Garai industriala baino lehen, ohikoa zen gelaren erdian sutondo bat jartzea, sutondo ireki bat bailitzan, kea gelan gora, teilatuko ke-zulo bateraino. Teilatu trinkoagoa eta jarraituagoa izan ohi zuten geroagoko diseinuetan, aldiz, sutondoa gelaren alde batean jarri eta tximinia batez hornitu zuten.

Tximiniaren diseinuan, sutondoa suak erretzen duen tximiniaren zatia da, normalean adreiluzko harlanduz osatua zoruaren mailan edo gorago, tximiniaren buruaren azpian.

Erreferentziak

  1. «sutondo». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Kontsulta data: 2025-10-12).
  2. M. Puy Huici Goñi () Fuegos y apeos en Navarra. La Población Vianko Printzea, 167-176.
  3. Fuente, María jesús. «Fuegos fiscales y fuegos reales. Paredes de Nava en el siglo XV» En la España Medieval, n0 16, 83-95. Editorial Complutense. Madrid, 1993: 83-95..
  4. Stahl, Paul Henri 1998 Las comunidades de montaña: Estructuras políticas”
  5. Fernando Mikelarena Peña (2001-04-30) Fuentes de información demográfica del Antiguo Régimen de carácter civil en las Cinco Villas de la Montaña navarra Príncipe De Viana, (222), 167-198.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya