Swazi
| Swaziak | |
|---|---|
Sikhanyiso printzesa umhlanga-n dantzatzen | |
| Biztanleak guztira | |
| c. 1.389.143 | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| Hizkuntza | |
| Swaziera, ingeles | |
| Erlijioa | |
| Animismo, kristautasun | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak | |
| Bantu herriak |
Swazia[1] (swazieraz: emaSwati) Eswatiniko eta Hegoafrikako Ngwane edo Swazi estatuko etnia bantua. Swaziak nekazariak eta abeltzainak dira gehienbat. 1980 inguruan 1.200.000 ziren. Beren hizkuntza, bantua, benue-kongo sailekoa da. Swaziak kokatzen diren ordokia, itsasbazterreko beheko eta goiko lurren artean dago. Swazien oinarrizko gizarte egitura sendia da: buruzagia, haren ama eta emazteak eta seme-alabak beren sendiarekin. Lanaren banaketa sexuaren araberakoa da: gizonek gerra egiten dute, ehizara joaten dira, eta abereez arduratzen dira; emakumeak, ordea, etxeaz eta urketaz arduratzen dira, eta aleak ehotzen dituzte. Ohiko egitura politikoak gorde dira, erregea eta bere ama hierarkiaren gailurra baitira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-10-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo-estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









