TPACK
| Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |

TPACK ingelesezko Technological Pedagogical Content Knowledge izenaren siglak dira.[1] Honen aitzindariak Punya Mishra eta Matthew Koehler autoreak izan ziren 2008. urtean. Eredu pedagogiko honen helburua da ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak aurrera eramatea teknologia digitalen laguntzaz eta gaur egungo hezkuntza sistemak eguneko egoerara egokitzea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) gero eta aurrerago doaz, eta beharrezko ikusi da ikasleei trebeziak, konpetentziak eta baliabideak ematea ingurune horretan aurrera egin ahal izateko.
Historia
XXI. mendean ikusi zen beharrezkoa zela hezkuntza sistemak teknologia berriekin uztartzea, hau da, informazio eta komunikazio teknologiekin lan egiteko ereduak beharrezkoak zirela, horrela, hezkuntza sistemak lotzea ikasketa kurrikularra, pedagogikoa eta teknologikoa lortu ahal izateko. Prozesu honetatik jarraituz, hasi ziren zenbait eredu aurrera eramaten praktika onak kontuan hartuz. Horien artean TPACK eredua agertu zen. TPACK eredua oso baliagarria da hezkuntza mailan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak aurrera eramateko, baina eredu hau positiboki aurrera eramateko beharrezkoa da irakasleek teknologia berri hauek erabiltzen jakitea eta materia ondo jakitea, beraz konpetentzia berri bat ari da sartzen hezkuntza sistemaren barruan. Honekin batera, ez dugu ahaztu behar teknologia berrien erabilera eta horiek egokitzea materia ematerako orduan helburu kurrikularrak lortzeko.[2]
Eredu hau aurrera eramateko beharrak
Honekin batera, beharrezkoa da ikaskuntza diziplinarra, bai eta hori aurrera eramateko metodologiak eta ikaskuntza pedagogikoak baldintzatzen dituena helburuak eta edukiak ondo finkatzea. Azkenik, esan beharra dago hiru elementuen arteko lotura sortu behar dela benetan helburuetara ondo heltzeko. Horrela, hazkunde prozesuan metodologia berriztatzaileak ezartzen hezkuntza sistemetan inpaktu positiboa izan dezake, ez bakarrik “TIC” horiek erabiltzen (pizarra digitalak, netbook, plataformak...), baizik eta ditugun trebetasun eta ikaskuntza guztiak konbinatuz.
Motak
Teknologia berriek bi hezkuntza motetarako erabili daitezke, alde batetik teknologia egon baino lehen bezala lan egiteko edota gauza berriak egin ahal izateko baliabide moduan. Lehenengo kasuan, teknologia erabiltzen da teknologia baino lehen zeuden helburu berdinak metodologia berdinekin lan egiteko. Hau da, irakasleak erabiltzen du arbel ukitze arbel normal bat bezala, ikasleek apunteak har dezaten, netbook-ak bakarrik ariketak egiteko erabiltzen badira… horrela metodologia ez da aldatzen, bakarrik gailuak. Bigarren kasuan, berriz, erabiltzen dira teknologia berriak ikasteko eta helburuak lortzeko, baina gailuak ez dira eredu tradizionaleko metodologia garatzeko erabiltzen. Hau da, ditugun baliabide teknologikoak metodologian erabiltzen modu dinamiko batean. Adibidez: ikaskideek gai bati buruz informazioa bilatzea, aurkezpen bat prestatu eta irakasleak izango balira bezala azaltzea gai konkretu hori.
Horrelako jardueretan badago aldaketa metodologikoa. Argi dago horrelako metodologia baliabide teknologiko barik oso zaila dela aurrera eramatea, baina baliabide horiek izanik askoz ere produktiboagoa eta positiboa izan daiteke. Gainera, horrela ikasleek haien potentzial osoa erakutsi dezakete baliabide guztiak erabiltzeko tresnak izanda. Izan ere, ez da bakarrik buruz ikasten, beste hainbat trebetasun garatu behar dituzte ikasleek (loturak egiten, autonomia garatzen …)[3]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Buenvarón, Damián. (2013-01-29). «Educar en el siglo XXI: ¿Qué es el modelo TPACK?» Educar en el siglo XXI (kontsulta data: 2018-03-28).
- ↑ (Ingelesez) Rivero, Irisysleyer Barrios. Metodología TPACK para Capacitar al Docente en el Uso y Producción de Recursos Educativos Abiertos. (kontsulta data: 2018-03-28).
- ↑ El modelo TPACK como buena práctica para integrar las TIC en la educación a distancia. , 1-15 or..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









