TT1
| TT1 | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 25°44′N 32°36′E / 25.73°N 32.6°E |
![]() | |
| Erabiltzailea | Sennedjem (en) |
Tebasko TT1 hilobia, edo Sennedjem artisauaren hilobia, Deir el-Medinako nekropolian dago, Luxorreko mendebaldean (Egipto). Antzinako Egiptoko langileen herri batean kokatutako nekropoli honetan aurkitu ziren hilobi ugarietako bat da; Herri hori ere 'Artisauen Harana' gisa ezagutzen da, nekropoli honetako hilobi gehienak langileenak eta artisauenak direlako.[1]
Aurkikuntza
Hilobia 1886ko otsailaren 1ean aurkitu zuen Eduardo Toda egiptologo espainiarrak, Espainiako kontsulordeak Kairon, Gaston Maspero egiptologo frantsesarekin batera. Qurnako beduino bat, Salam Abu Duhi, Luxorren inguruan zebiltzan bi egiptologo hauengana joan zen eta induskatu gabeko nekropoli bat aurkitu zela jakinarazi zuen. Berehala hasi ziren indusketak egiten, arpilatzerik gerta ez zedin.
Deskribapena
Deir el-Medinako hilobiak mendiko terraza ezberdinetan daude. Sennedjemen hilobia nekropoliaren beheko azken-aurreko mailan dago. Mendiaren desnibelean lurra irabazteko patio garai batek, piramide formako hiru kaperak eta Sennedyem-ena den lau putzuetatik bakar batek osatzen dute.[2]
Hilobia txikia da, baina barruko dekorazioak nobleziarik zorrotzenarentzat eta erregetzarentzat lan egin dutenen trebetasun handia islatzen du. Artisauek betierekotasunerako prestatzen zuten etxea, ziurrenik lan-etenaldietan, elkarri lagunduz. Bere benetako aberastasuna Hilen Liburuko bineten eszenak dituzten horma-pinturak dira.[3]
Iruditegia
-
Anubis Sennedjemen momiarekin.
-
Hilobiko nekazari eszena margotua.
-
Beste nekazal inguruko eszena.
-
TT1eko atea. Sennedjem eta bere emaztea senet jolasten erakusten dituen egurrezko panela.
-
Sennedjemen hilobiaren irudia.
Errefrentziak
- ↑ «The Burial Chamber of Sennedjem» www.cs.dartmouth.edu (kontsulta data: 2026-05-10).
- ↑ Saura Sanjaume, Marta (2006). La Tomba de Sennedjem a Deir-El-Medina TT.1,. Barcelona. ISBN 84-931438-3-9.
- ↑ BENDERITTER, Thierry. «Sennedjem ; TT 1 ; TT1 ; Egypt Tomb (1)» www.osirisnet.net (kontsulta data: 2026-05-10).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










