Share to:

Talaka

Talaka euskal instrumentua da, zehazki ez-zuzenki kolpaturiko idiofonoa da, haizearekin funtzionatzen duena eta soinu gogorra ateratzen duena txorien edo belarrietako izurrien kontra landareak babesteko. Haize naturalak biratzen duenean txirrin etengabea egiten du, txoriak, belarrak eta izurriak landaretzatik urruntzeko; ez da musika-tresna melodia sortzeko, baizik eta praktikoa soilik. Euskal Herriko herri-musikan ez da agertzen; txistu, trikitia edo txalapartarekin alderatuta, funtzio praktikoa du soilik. [1]

Egitura

Bertikalki jarritako zurezko makila handia da. Goialdean armazoi bati lotuta helize gisako lau gurutze edo pala luze ditu. Tresna honek zarata handia emateko baditu matraka moduan bueltak ematen dituzten bi taulatxo ardatzari lotuak, goiko aldean loturik dagoen segaren kontra kolpatzen dutenak. [2]

Nekazariek tresna sinplea sortu zuten landareak izurrietatik babesteko: egurrezko hesola luzea lurrean 4 zutoinez finkatzen zuten, goialdean haizearekin biratzen den helize-langa (lau hegal zabal) eta kirtenik gabeko sega jarriz. Haizeak biratzen duenean, txirrin moduko soinua egiten du, animaliak uxatzeko. Nafarroa eta Euskal Herriko landaretan ohikoa zen, baina gaur egun gutxi erabiltzen da.

Historia

Antzinako tresna da, Erdi Aro baino lehenagokoa, eta herri-ohiturez transmititzen (ahoz) zen. Gaur egun, museotan euskal nekazaritza ondarearen sinboloa bezala ikusten da eta antzerki-obrak literaturan bakarrik agertzen da, modernizazioak desagerrarazi duelako. Horrez gain, aipatu beharra dago Nafarroa Baxenabarren dokumentatua dagoela literaturan Euskal Herriko iparralde eta mendebaldeko baserrietan erabiltzen zelako. [3]

Erabilpena

Talaka ez da jotzeko instrumentu musikal bat bezala erabiltzen, nekazaritza izugarria da, haizearekin automatikoki funtzionatzen duena. Haizea izango litzateke “jotzailea”, nekazariek gainbegiratu bakarrik egiten dute. Musika-tresnetan ez bezala, ez da nota edo melodia sortzen, soinu etengabe izugarri bat sortzen da. Soinua gogorra eta etengabea da, eta melodiak edo erritmoak sortzeko ez da erabiltzen, animaliak uxatzea da helburu nagusia.

Erreferentziak

  1. «Instrumentos en la música popular de Euskal Herria» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2026-05-07).
  2. «Talaka, bele-izugarri | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» entziklopedia.soinuenea.eus (kontsulta data: 2026-05-07).
  3. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2004-08-24). «Euskal instrumentoak» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-05-07).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya