Share to:

Taman penintsula

Taman penintsula
Datu orokorrak
Motapenintsula
Azalera387 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak45°12′N 37°12′E / 45.2°N 37.2°E / 45.2; 37.2
Ur-gorputzaItsaso Beltza
Azoveko itsasoa
Leku geografikoaKuban

Taman penintsula (errusieraz: Тама́нский полуо́стровtranslit.: Tamanskiy poluostrov) Errusiako Krasnodar kraian dagoen penintsula bat da, Kertxeko penintsularen parean, bien artean Azoveko itsasoa eta Itsaso Beltza banatzen dituen Kertxeko itsasarteak dago.

Historia

Antzinaroan, penintsulan, Hermonasa (antzinako grezieraz: Ἑρμώνασσα) eta Fanagoria (antzinako grezieraz: Φαναγόρεια) pontiar kolonia greziarrak zeuden, eta, geroago, Tmutarakan hiria.[1]

Meotiarrak eta sindiarrak bertan bizi ziren. Goi Erromatar Inperioaren garaian Bosforoko Erresumaren zati zen. Bertako biztanleak sarmaziarak, greziarrak, Pontoko Erresumatik etorritako anatoliarrak eta juduak ziren. IV. mendean hunoek eskualdea inbaditu zuten. Geroago Bulgaria Handiko hiriburu bilakatu eta VII. mendearen erdialdean khazariaren eskuetan erori zen. 969. urte inguruan khazariar kaganerria erori ondoren, penintsula khazariar estatu juduaren zati izan zen David Tamangoaren erregealdian. 980ko hamarkadaren amaieran, Kieveko Rusaren eta Tmutarakan hiriaren jabe bihurtu zen neurri handi batean, 1100 aldera kumandarren eskuetara igaro aurretik. Mongolek 1239an bereganatu zuten penintsula. Gero Genoako Errepublikara pasa zen, Krimeako Gazaria koloniekin batera.

XV. mendearen zatirik handienean, Ghisolfi familiak gobernatu zuen penintsula, Simeon Ghisolfi judu genoarrak sortua. Gobernadoreek, komisarioek edo printze juduek eskualdea kontrolatu izanak eztabaida piztu du Errusiako hegoaldean khazariar judaismoak garai horretan izan zezakeen biziraupenari buruz. 1483an Krimeako Khanerriak penintsula hartu zuen, eta 1783an Otomandar Inperioak. 1791n, bigarren Erruso-turkiar gerran, penintsula errusiarren kontrolpean geratu zen.[2]

Tropa alemaniarrek eta bere errumaniar aliatuek Taman 1942an okupatu zuten, eta Armada Gorriak 1943an berreskuratu zuen.[3] Cross of Iron filmak Wehrmachteko erregimentu baten jokabidearen gatazkak kontatzen ditu, Krimean barrena penintsulatik erretiratzean. 2014 eta 2018 artean Kertx itsasartearen gaineko zubia eraiki zuten.

Geografia

XIX. mendean zehar, biztanleria sakabanatuta mantendu zen. Hiririk handiena Taman izeneko herri kosakoa (geroago stanitsa) zen, eta mende horren amaieran Temriukeko portua izango zen haren oinordekoa. Hiri hau Mikhail Lermontovek deskribatuko zuen bere Gure garaiko heroia eleberrian.

Penintsulan lohi-sumendi txikiak eta gas naturalaren eta petrolioaren erreserbak daude.

Erreferentziak

  1. "Greek colonization in the northern Black Sea area". German Archaeological Institute
  2. Tsutsiev, Atlas of the Ethno-Political History of the Caucasus, 2004
  3. Robert Forczyk, The Caucasus 1942–43: Kleist’s race for oil

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya