Tanabata
| Tanabata | |
|---|---|
| Mota | japoniar jaialdia |
| Egun | Uztailaren 7 |
| Estatu burujabe | Japonia |
Tanabata (japonieraz: たなばた), euskaraz: «zazpigarren gaua», Izarren Jaialdia (japonieraz: 星祭り, Hepburn: Hoshimatsuri) ere deitua, txinatar Qi xi tradiziotik eratorritako japoniar jaialdia da.[1][2]
Festak Orihime (Vega) eta Hikoboshi (Altair) izarren arteko topaketa ospatzen du. Esne Bideak, zerua zeharkatzen duen izarrez egindako ibaiak, maitale hauek banatzen ditu, eta urtean behin bakarrik ikus dezakete elkar, eguzki-ilargi egutegiaren zazpigarren ilargi hilabeteko zazpigarren egunean. Izarrak gauez bakarrik agertzen direnez, ospakizuna gauekoa izaten da.
Historia
Jaia "Abilezien erregu-jaialdi"tik sortzen da. Qi xiren ordezko izena da, Txinan ospatzen zena eta Japonian Heian aroan Kyotoko jauregi inperialean egokitua izan zena. Jaialdia jende arrutari zabaldu zitzaion Edo aroaren hasieran, eta beste jai batzuekin nahastu zen, hala nola Bon Odorirekin, garai hartan zazpigarren hilabeteko 7an ospatzen baitzen. Horrela sortu zen Tanabata jaialdi modernoa. Edo aroan, neskek josten eta artisautzan trebetasun hobeak izatea eskatzen zuten, eta mutilek kaligrafia hobea izatea eskatzen zuten, paperezko orrietan desioak idaztearen bidez. Garai berean, usadioa zen taro-orrietan hartutako ihintza erabiltzea desio horiek idazteko erabilitako tinta sortzeko. Gaur egun, Bon Odori eguzki egutegiaren abuztuaren 15ean ospatzen dute, ilargi egutegian bere jatorrizko datatik hurbilago, baina Tanabata jaiegunetik bereiziago.
«Tanabata» izena "shichiseki" bezala irakurri ohi ziren 七夕 txinatar karaktereen japonierazko irakurketan oinarritzen da. Garai berean, uste denez, arazketa sintoistaren ospakizun bat zegoen, non miko batek Tanabata (japonieraz: 棚機 (たなばた), Hepburn: Tanabata) izeneko oihal zati berezi bat ehuntzen zuen eta jainkoari eskaintzen zion otoitz egiteko, arroz-soroentzako euriteen eta ekaitzen aurkako babesa eskatuz, eta uzta on baterako udazkenean. Pixkanaka, zeremonia hau jaialdiarekin nahastu zen trebetasun-erreguetarako, eta Tanabata (japonieraz: 七夕, Hepburn: Tanabata) bihurtu zen. Bitxia da 七夕 karaktere txinatarrak eta japonierazko karaktere berberetarako "Tanabata" irakurketa jaialdi bera adierazteko elkartu izana, jatorrian bi gauza desberdin irudikatzen bazituzten ere (jukujikunen adibidetako bat).
Erreferentziak
- ↑ Brown, Ju; Brown, John. (2006). China, Japan, Korea: Culture and customs. North Charleston: BookSurge, 75 or. ISBN 978-1-4196-4893-9..
- ↑ Eder, Matthias. "Review of Reviews". Folklore Studies 20 (1961): 301.doi:10.2307/1177332.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









