Teddy Thomas
| Teddy Thomas | |
|---|---|
(2022) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Biarritz, 1993ko irailaren 18a (32 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
| Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
| Pisua | 90 kilogramo |
| Altuera | 185 zentimetro |
Teddy Thomas (Biarritz, 1993ko irailaren 18a) lapurtar errugbilaria da, hegaleko postuan aritzen dena. 2025etik Top 14ko Stade Toulousain taldean aritzen da. 2014ko azaroaren 8an egin zuen debuta Frantziako selekzioarekin, Marseillan, Fijiren aurka.[1]
Ahal fisiko eta talentu izugarriko hegalekoa da. 1,85 metro luze da, eta 98 kilo pisatzen du. Esku onak ditu, eta trebea da aurkariei izkin egiten.[2]
Bizitza
Teddy Thomas Biarritzen jaio zen 1993ko irailaren 18an. Biarritzeko klinikan jaiotako azken umetako bat izan zen, Agilera estadiotik 50 metro eskasera. Maliko jatorria du, eta haren amak eta aitona-amonek hezi zuten, aitarekin ez baitzuen traturik izan; aita Frantziako futbol ligan atezain izandakoa da.[2]
7 urterekin sartu zen Biarritz Olympiqueko harrobian, eta 19 urterekin egin zuen debuta lehen taldean, 2012-13ko sasoian. Serge Blanco presidente ohiaren kutunetako bat zen. Hark ikusi zuen harribitxia zela. Lehenbiziko denboraldianligan bost partida jokatu zituen, eta lau entsegu egin. Europa mailako lehen partida ere orduan jokatu zuen, Gloucesterren aurka European Challenge Cupen, eta bi entsegu egin zituen.[2]
Beste bi sasoi egin zituen Biarritzen. Zaleek kutun hartu zuten. Rastaduna, surflaria, taldekideek amerikarra deitzen zioten... Urteekin harroxko ospea ere hartu zuen. Zlatan Ibrahimovic futbol jokalaria miresten duela esanikoa da, eta asko ibiltzen da sare sozialetan.[2]
Racing 92k deitu egin zuen, eta han hasi zuen 2014-15eko sasoia. Bikain hasi, eta Frantziako selekzioak deitu zuen. Lehen partidan, hiru entsegu egin zizkion Fidjiri, eta bigarrenean, bat Australiari, lau aurkari atzean utzita. Zeruan zen Thomas, baina handik gutxira lesioak iritsi ziren. 2015-16 denboraldian, Racingek Top14a irabazi zuen, baina Thomasek bi partida besterik ez zuen jokatu.[2]
Ibilbidea
- 2012-2014: Biarritz Olympique
- 2014-2022: Racing 92
- 2022-2025: Stade Rochelais
- 2025- : Stade Toulousain
Palmaresa
Racing 92
- Top 14
- irabazlea: 2016
- Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
- finalista: 2016, 2018 eta 2020
Stade Toulousain
Erreferentziak
- ↑ Teddy Thomas. ffr.fr (kontsulta data: 2026-5-3).
- ↑ a b c d e Magro Eizmendi, Imanol. Lekuko hutsak baino gehiago. Berria, 2018ko maiatzak 11, berria.eus (kontsulta data: 2026-5-3).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









