Telmo Irureta
| Telmo Irureta | |
|---|---|
(2023) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zumaia, 1989ko urtarrilaren 8a (37 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta umorista |
| Jasotako sariak | |
Telmo Irureta (Zumaia, 1989ko urtarrilaren 8a) aktore eta umorista da.
Biografia
Bi urte zituenean garun-paralisiak jo zuen, Magisteritzan eta Pedagogian lizentziaduna, Psikologia ikasten ari da. Donostiako Arte Eszenikoen tailerrean hiru urte egin zituen. Film laburren, bakarrizketen eta antzezlanen protagonista izan da.

Bere orain arteko lan nagusia Fernando Franco Garcíaren La consagración de la primavera filma izan da; film hau Donostiako Zinemaldian 2022ko sail ofizialean aurkeztu zen.[1] Geroago, aktore berri onena sailean, Goya Sarietan irabazi egin zuen 2023an.[2]
Antzerkian Sexberdinak lana Kepa Errastirekin batera idatzi, eta Aitziber Garmendiarekin antzeztu zuen 2023an. Mireia Gabilondoren gidaritzapean, Sexua du ardatz antzezlanak, ezgaitasunak dituztenen eta ez dituztenen sexu ohiturak eta bizipenak alderatzen ditu obrak.[3]
Antzezlanak
- Sexberdinak, Kepa Errastirekin batera idatzita. Donostia Antzerki Saria irabazi zuen 2024an.
Filmografia
- Robarte una noche (2018), film laburra. Zuzendaria: Fernando Vera Moreno.
- La consagración de la primavera (2022). Zuzendaria: Fernando Franco.
Sariak eta aitortzak
| Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Err. |
|---|---|---|---|---|
| 2023 | Goya Saria | Aktore berri onena | La consagración de la primavera | [2] |
| 2024 | Donostia Antzerki Saria | Urteko euskarazko antzezlana | Sexberdinak | [4] |
Erreferentziak
- ↑ https://elpais.com/eps/2022-09-07/telmo-irureta-una-vida-de-pelicula-en-silla-de-ruedas.html
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Telmo Irureta, uno de los grandes protagonistas de los Goya recibe el premio de manos de su tía» ¡HOLA! 2023-02-12 (kontsulta data: 2024-09-18).
- ↑ Iridoy Alzelai, Urko. (2024-03-01). «'Sexberdinak' antzezlanak irabazi du 2024ko Donostia antzerki saria» Berria (kontsulta data: 2024-03-27).
- ↑ «24. Donostia Antzerki Saria "Sexberdinak" antzezlanarentzat» www.donostiaeuskaraz.eus (kontsulta data: 2024-03-27).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Arana Arts Agencyren webguneko aurkezpena.
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Deian, 2022/10/24.
- (Gaztelaniaz):Telmo Irureta Filmaffity webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









