Terapiako txakur

Terapiako txakurra edo Zerbitzurako txakurra desgaitasuna duen pertsona bati laguntzeko trebatutako animalia da.[1] Elkarte edo erakunde espezializatuek entrenatzen dituzte, eta haien trebakuntzaren ziurtagiria izan behar dute. Publikoki txakurrei normalean ezartzen dituzten mugei dagokienez, ez dute inolako eragozpenik eremu publikoetan erabiltzeko (mendiak, hondartzak, etab.).
Oro har, laguntza-txakurtzat har daiteke ofizialki zentro espezializatuetan trebatua izan den animalia, horrela, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko eta gidatzeko gaitasunak lortu dituenak.
Sailkapena
Hauek dira ezagunenak:
- Itsu-txakur: Ikusmen-desgaitasuna edo gor-itsua duen pertsona bat gidatzeko trebatua.
- Gorrentzako seinale-txakur: Trebatuta daude entzumen-desgaitasuna duten pertsonei eguneroko soinuez ohartarazteko eta jatorrizko iturrira eramateko, edo alarma-hotsen kasuan ohartarazteko.
- Zerbitzu-txakur: Urritasun fisikoren bat duten pertsonei eguneroko bizitzako jardueretan laguntzeko trebatuak, bai ingurune pribatuan, bai kanpoko ingurunean.
- Erantzun medikoko txakur: Epilepsia, diabetesa... duten pertsonei alerta medikoa emateko trebatuak.
- Autismoan laguntzeko txakur: Espektro autistako nahasmendua duen pertsona baten osotasun fisikoa zaintzeko, gidatzeko eta jasan ditzakeen larrialdi-egoerak kontrolatzeko trebatuak.[2]
- Animaliekin lagundutako terapiako txakur: Ospitaleetara, zentro geriatrikoetara, tutoretzapeko etxebizitzetara, desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetara edo etxebizitza partikularretara bisitak egiteko, besteak beste.[3]
Erreferentziak
- ↑ «Txakurrak terapiarako bide - Altsasu» Guaixe.eus (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Terapias y actividades asistidas con animales para niños con TEA: un estudio de revisión*. (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Diferencia entre perro de terapia y de asistencia» Nubika (kontsulta data: 2025-11-18).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









